Europako Batasuneko herrialdeak (II)
Kasu berezi bat: Austria
Austria
Kultura eta tradizio guztiz germaniarrak dituelarik, Austriar Estatuak, alboko Suitzak bezala, ekonomia indartsu bat du, abeltzaintza, baso ustiapena, industria eta finantzetan oinarritua.
1918 arte, Austria Astrohungariar inperioko buru izan zen. Bigarren Mundu Guda baino pixka bat lehenago, bere lurraldea Alemaniagatik bereganatua izan zen eta gatazkaren bukaeran potentzia aliatu irabazleen artean banatua egon zen denbora batez. Estatu independente izaera berriro lortu zuenean, neutraltasun politika bat mantendu zuen, 1995an Europako Batasunean sartzean bakarrik hautsi zuelarik.
Iparraldeko herrialdeak
Europako Batasuneko buruko taldea osatzera heldu barik, Europako iparraldeko Estatuak mundu mailan bizitza kalitate handiena dutenen artean aurkitzen dira. Ekonomia osasuntsu bat dute batez ere merkataritza, finantza eta industrietan oinarritua. Honek eta biztanleen ingurugiro eta ongizateari dioten errespetuak Iparraldeko Europari "paradisu" modernoaren irudi internazionala ematen diote.
Danimarka
Eskandinaviar herrietatik txikinena da baina baita ere denetatik aberats eta produktiboena. Bere abeltzaintza produkzio eta bere arrantza eta elikadura industriengatik gailentzen da orokorrean. Iparraldeko itsasoko petrolioa ere esportatzen du. Aipatu behar da ere Danimarkak jabetza kolonial zabala duela: Groenlandiako irla, ia ustiatu gabea baina potentzialki baliabideetan aberatsa. Merkatu Komunean sartu zen lehen herrialde eskandinaviarra izan zen arren, ez zuen euroa diru bakartzat onartu.

Suedia
Eskandinaviar herrialdeetatik zabalena eta populatuena.Bere produkzioan nabarmentzen dira behi-azienda eta basoen ustiapena. Dena dela Suediak bere baliabide nagusi moduan altzairua du, zeinaren munduko hamargarren ekoizle den. Batasunean 1995n sartu zen baina Danimarka moduan, ez zuen euroa onartu.
Finlandia
Iparraldeko beste herrialdeen etnia eta ohitura ezberdinak dituelarik, finlandiar nazioak bere oparotasuna auzokoen baliabide antzekoetan oinarritzen du: abeltzaintza, egurra eta arrantza. Industria oso gutxi garatua dago.
Hegoaldeko herrialdeak
Europako hegoaldea kontraste gune bat da. Italiaren garapen industrial garrantzitsuaren parean, Espainia, Portugal edo Grezia bezalako herrialdeak daude, gutxiago industrializatuak eta errenta maila txikiago batekin. Dena dela, orokorrean, Mediterraneoko herrialdeak, Nazio Batuen ikerketek diotenez, bizitza kalitate hoberena duten herrialdeen artean kokatzen dira.
Italia
Europako Hegoaldeko potentzia industriala da eta G-7an (18. gaia ikusi) eskubide osoko kide moduan dago. Dena dela, italiar garapena oso irregularra da, izan ere industria eta finantzen gehiengoa herrialdearen iparraldean kokatzen dira, bitartean, hegoaldeko eskualdeak, nabari txiroagoak, turismo eta nekazal lanetara dedikatzen dira.
Estatu espainiarra
Industria irregular eta orokorrean lehiakortasun gutxikoa, Estatu espainiarrak bere ekonomia nekazal sektorean eta zerbitzuetan oinarritzen du, batez ere turismoan. Gune industrialak Madril, Euskal Herria eta Katalunian kokatzen dira nahiz eta birmoldaketa prozesuek zaharkituen zeuden lantegi asko deuseztatu dituen. Estatu espainiarreko ekonomiaren arazo larriena langabezia da, zeinak XX. mendearen bukaerako garai zehatzetan %20 inguruko zifrak izan zituen. Honek Europako langabeziaren buruan jarri zuen.
Portugal
Kontinentearen hego-mendebaldeko muturrean kokatua, garraioko azpiegitura eskasarekin eta sare industrial murritzarekin, Portugalek jarduera komertzialaren gabeziagatik eta lan eskaintza txikiagatik deribatutako arazo ekonomiko larriak bizi ditu. Oraindik hasten ari den sektore turistikoaren garapenak alda lezake herrialdearen egoera.
Grezia
Portugalen antzeko zailtasunekin, Greziak bere finantzak orekatzeko bere izugarrizko patrimonio artistikoa bisitatzen duen turismotik datozen diru iturriak ditu. Dena dela, Grezia Europako Batasuneko herrialderik txiroenetarikoa da.
Austria
Hiriburua: Viena.
Populazioa (2002):
8.100.000 biz
Azalera: 83.850 km2.
Dirua: Euroa.
Danimarka
Hiriburua: Kopenhage.
Populazioa (2002):
5.300.000 biz.
Azalera: 43.069 km2.
Dirua: Daniar koroa.
Suedia
Hiriburua: Stockholm.
Populazioa (2002):
8.800.000 biz.
Azalera: 449.964 km2.
Dirua: suediar koroa.
Finlandia
Hiriburua: Helsinki.
Populazioa (2002):
5.200.000 biz.
Azalera: 337.009 km2.
Dirua: Euroa.
Italia
Hiriburua: Erroma.
Populazioa (2002):
57.400.000 biz.
Azalera: 301.225 km2.
Dirua: Euroa.
Estatu espainiarra
Hiriburua: Madril.
Populazioa (2002):
39.900.000 biz.
Azalera: 504.782 km2.
Dirua: Euroa.
Portugal
Hiriburua: Lisboa.
Populazioa (2002):
10.000.000 biz.
Azalera: 92.082 km2.
Dirua: Euroa.
Grezia
Hiriburua: Atenas.
Populazioa (2002):
10.600.000 biz.
Azalera: 131.944 km2.
Dirua: Euroa.