HERRITARREN PARTEHARTZEA

Parte-hartzearen antolaketa

Botere publikoek herritarren parte-hartzea erraztu behar dute bizitza politikoan, kulturalean, ekonomikoan eta sozialean. Erakundeen eta elkarte nahiz kolektiboen artean bakoitzak lantzen dituen egitasmoak partekatzea dakar horrek.

Herritarren parte hartzeko prozesuek oso ikuspegi desberdinak hartzen dituzte kontuan, eta batzuetan zailak eta motelak izan ohi dira, baina halere, inguru batean lotura sozial gehiena eta egiazkotasun gehiena lortzeko elementu garrantzitsutzat jotzen da.

Banakoen eta taldeen parte-hartzea

Udal mailan banakoen parte-hartzeak honakoak hartzen ditu bere barne: informaziorako eskubidea, ekintza publikoetan ahoz esku hartzekoa, entzuna izatekoa, eskaerak egitekoa, proposatzekoa, herri-ekimenak bultzatzekoa eta erreferenduma eta herri-kontsulta egin ahal izateko eskubidea.

Herritarrek, banakako pertsona gisa ikusita, hainbat eskubide dituzte, baina erakundeen barrutik eta elkarteetatik, halaber, instituzioen eguneroko ekintzetan parte har dezakete, askatasuna eta berdintasuna egiaztatzeko eta gizartearen bizi-baldintzak hobetzeko.

Helburu honekin, Eusko Jaurlaritzak, gai desberdinak jorratzen dituzten batzordeak eratu ditu, lanbide-heziketaren batzordea, esate baterako. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek herritarrei entzuteko batzorde bereziak dauzkate.

Elkarteak Euskadin

Euskal Herrian 13.538 herri-elkarte eta 6.424 kirol-elkarte daude, Eusko Jaurlaritzaren elkarte-erregistroaren arabera. Sindikatuei dagokienez, 17 baino gehiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan.