Talde-partehartzearen udal erakundea
Konstituzioak adierazten du Estatu espainiarra, lurraldeari dagokionez, Autonomi Elkarteetan, probintzietan eta udaletan banatzen dela eta horien artean arau ordezkatzaileak edo hurbiltasunezko printzipioa dagoela. Printzipio honen bidez hurbilen dagoen Administrazioak egin ahal duena ezin du urrunago dagoen beste Administrazio batek egin. Udalak lurraldearen antolamendurako oinarri eta herritarrek gai publikoetan parte hartzeko bide bihurtzen dira.
Euskal Herriko Udalek, beren antolaketaz gain, badituzte parte hartzeko beste organo batzuk. Auzoen Partaidetzarako Batzordea dugu ohikoena gure herrian.
Gasteizeko Udalak Batzorde horiek sortu ditu, bertan ordezkaturik dauden kolektiboen eskariak eta ekimenak bideratzeko foru gisa, eta halaber, Udal Erakundeen eta Herritarren Elkarte nahiz Kolektiboen arteko informazioaren truke eta komunikaziorako baliabidetzat hartzen dira.
Nahiz eta izena berbera ez izan, Bilbok ere badu bere Barrutiak antolatzeko eta herritarrek parte hartzeko arautegia eta Donostiak bere Auzoen Partaidetzarako Bulegoa eta, gainera, udal gehienek herritarrekin komunikabide zuzenago bat eta erlazio bat izateko Web orri bat dute.
Parte hartzeko borondate hau garapenerako eta ezarpenerako 21 Agenda gida praktikoan islatzen da Euskadiko udaletan eta udaletxeak dira horiek aurrera eramateko eskumena dutenak.
