HERRITARREN PARTEHARTZEA

Herritarren partehartzearen bideak

Gure toki-administrazioaren iritziz, herritarrek beren askatasuna eta erabakitze eta aukeratze ahalmena bultzatzeko elkarrekin antolatu behar duten banako eskubideen jabe dira.

Horregatik, partaidetza hau errazten duten elkarteak eskuragarriak izatea eta herritarrek horiek konfiantzaz hartu ahal izatea oso garrantzitsua da.

Herritarren partaidetzari eta administrazioari bide ematen dieten elkarteen arteko etengabeko komunikazioa eta lankidetza oso beharrezkoak dira, halaber, herritarrek erakundeen politikei proposatzen dizkieten neurriak bete ahal izateko.

Gaur egun, elkarteak udal, probintzia nahiz erkidegoetako zenbait zerbitzuren eta ekipamenduren zeharkako gestioan murgildu dira, herritarren zerbitzu hauek ulertzeko era berriak eta baloreak eskaintzen saiatuz.

Gestio hau elkarteek baliabideak lortzeko bitarteko bat da, baina bere erabakietan independenteak eta subiranoak izan behar dute. Hori lortzeko, elkarteei prestakuntza eta baliabideetarako aukerak eskaini behar zaizkie.

Aldi berean, partaidetzarako teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatu behar dira. Erakundeen web orriek, informazioa emateaz gain, herritarrekin komunikazio-bideak irekitzen dituzte eta, horregatik, aukera hauen adibide egokiak dira.

Gazte-politika

Alain Touraine soziologoaren arabera, Gazteria eta Demokrazia Txilen obran, gazte-politika baten oinarrizko helburua gazteek eragile sozial gisa jokatzeko ahalmena areagotzea da, hau da, beren ingurua aldatzeko ahalmena egitasmo pertsonalak egitearren.