Karlos V.aren Europa
- EXTRA: Munduan Zehar
Oinordetza unibertsala
Habsburgoko Karlosek (1500-1558), Felipe Ederra artxiduke eta Joana Eroaren semeak, oinordetza familiar garrantzitsu bat bildu zuen bere baitan, politika europarraren ardatz bilakatu zelarik XVI. mendearen lehenengo erdian zehar:
- Bere aitaldeko amonarengandik, Borgoinako Mariarengandik, Herbehereak eta Konderri Frankoa jaso zituen; eta honetaz gain, Borgoinako duke titulua oinordetzan hartu zuen.
- Bere aitaldeko aitonarengandik, Maximiliano I. enperadorearengandik, 1519an Austrien (edo Habsburgoen) familiaren ondare-oinordetza jaso zuen eta baita Alemaniako enperadore hautatua izateko eskubidea ere, azken hau urte berean gertatu zelarik.
- Bere amaldeko aitona-amonengandik, Errege Katolikoengandik, Espainiako erreinuak, Gaztelakoak ziren lurralde amerikarrak, eta Aragoiko Koroarekin bat eginda zeuden lurralde italiarrak (Napoli, Sizilia eta Sardinia) jaso zituen 1516an.
Frantziaren aurkako gudak
Karlos V.ak bere agindupean Europa kristau bat lortu nahi zuen, baina bere egitasmoak Frantziaren aurkakotasunarekin topo egin zuen. Bertako erregeak, Frantzisko I.a (1515-1547) eta Enrike II.a (1547-1559), enperadorearen estatuengatik inguratuak sentitzen ziren eta harekin norgehiagokan zebiltzan Milango dukerria eta Italiako iparraldearen kontrola lortzeko asmoz.
- Lehenengo guda (1522-1526). Frantzisko I.ak Iruña hartu zuenean hasi zen, zein geroago garaitua eta harrapatua izan zen Paviako batailan (1525).
- Bigarren guda (1526-1529). Frantzisko I.ak Klemente VII. Aita Santuarekin (1523-1534) bat egin zuen. Gudaroste inperialek Erroma arpilatu zuten (1527) eta Aita Santuak Karlos V.a koroatu zuen Bolognan (1530).
- Hirugarren guda (1536-1538). Frantzisko I.ak Soliman Gorena sultan turkiarrarekin bat egin zuen eta Savoia menperatzen saiatu zen, Karlos V.ak Proventza inbaditzen zuen bitartean.
- Laugarren guda (1542-1544). Frantzisko I.ak turkiarrekin bat egin zuen berriro eta enperadoreak, Alemaniako arazo erlijiosoekin lanpetuta, Crêpy-ko pakea onartu zuen.
- Bosgarren guda (1552-1556). Enrike II.ak Lorrena inbaditu zuen eta Metz, Toul eta Verdungo plazak hartu zituen, bere menpean geldituko zirelarik Vaucelles-eko tregoaren ondoren.
Printze luteranoen aurkako borroka
Martin Luterok (1483-1546) hasi zuen Erlijio-erreformak (29. gaia ikusi), enperadorearen autoritateari aurre egin eta Eliza alemaniarraren ondasun handien jabetza nahi zuten alemaniar printze askoren laguntza izan zuen.
- Worms (1521), Spira (1529) eta Augsburgoko (1530) Dietetan, enperadorea Lutero eta printze protestanteekin elkarrizketan aritzen saiatu zen, baina ez zuen adostasunik lortu.
- Hizketaldia agortu zenean, liskarrean zeuden alderdiak indarkeriaz baliatu ziren. Alemaniar protestanteek Smalkaldako Liga sortu zuten, eta katolikoek berriz, Nürembergeko Ligan bat egin zuten.
1547an, Albako dukearen (1508-1582) agindupean zeuden gudaroste inperialek protestanteak garaitu zituzten Mühlbergeko batailan; baina 1552an, Saxoniako Mauriziok (1521-1553) enperadorea traizionatu zuen Frantziarekin bat eginez, eta Innsbruck-en irabazi zuen.
Augsburgoko bakearen ondorioz (1555), Karlos V.ak alemaniar printzeen erlijio-askatasuna onartu zuen, horrek Alemanian protestantismoaren garaipena suposatu zuen.
Otomandar Inperioa
XVI. mendeko beste inperio handia turkiar-otomandarra zen, ekialdeko Europan eta Ekialde Hurbileko zati handi batetan zehar hedatzen zena eta goieneko unea Soliman Gorenarekin (1520-1566) ezagutu zuena. Karlos V.ak kristautasunaren osotasuna arriskuan jartzen zuen Inperio musulmanaren kontra borrokatu zuen.
1529an, Hungaria menpean hartu ondoren, sultana Vienaren kontra abiatu zen, Austriako Etxearen ondare-estatuen bihotza zena. 1531n setio berri bat izan zen; Karlos V.ak Viena babestera joan zen eta turkoei aurre egitea lortu zuen.
Data garrantzitsuak
- 1516 Harbsburgeko Karlos Gaztelako errege izendatua da.
- 1517 Martin Luterok doktrina katolikoaren kontrako bere laurogeita hamabost tesik argitaratzen ditu.
- 1519 Karlos I.a Alemaniako enperadore aukeratua da, Karlos V.aren izenarekin.
- 1530 Augsburgoko Dieta.
- 1531 Vienaren kontrako turkiarren setio berri bat. Protestanteek Smalkaldako Liga sortzen dute.
- 1545 Trentoko kontzilioa: Kontraerreformaren hasiera.
- 1547 Mühlbergeko bataila: Karlos V.ak protestanteak garaitzen ditu.
- 1555 Augsburgoko bakea: Alemaniako printzeek erlijio-askatasuna lortzen dute.
- 1556 Karlos V.ak koroari uko egiten dio Bruselasen.
- 1558 Karlos V.a Yusteko monasterioan hiltzen da, Caceresen.
Komuneroen matxinada
Errege berriak, bere burua enperadore hautatzearen kostuak ordaintzeko, Gaztelako Korteen gain eragin zuen presioak komuneroen matxinada eragin zuen, zeintzuk 1521ean garaituak izan ziren Villalar-eko batailan. Aldi berean, Valentzian eta Mallorcan Germanien mugimenduak leher egin zuen.
Karlos V.a Mühlberg-ko batailan (Tiziano).
1556an, zahartua eta gaixorik, Frantzia eta Otomandar Inperioa ez garaitzeagatik eta protestantismoaren hedapena Alemanian zehar geldiarazi ezin izanagatik mingostua, Karlos V.a Yusteko monasterio zorrotzera erretiratu zen. Bertan hil zen 1558ko irailean Europako jauna izan zena.
Frantzia eta Espainiaren arteko bigarren guda
Cambraiko bakearekin bukatu zen 1529an. Bake hau "Damen bakea" deitu zuten, Austriako Margarita eta Savoiako Luisa izan baitziren, beren parte hartze diplomatikoarekin, akordio bat firmatzea lortu zutenak. Aliantza honen aurrean, Soliman Gorenak Vienaren gain zuen setioa kendu egin zuen.
