Espainiaren nagusitasuna: Felipe II.a
- EXTRA: Munduan Zehar
Inperio Hispaniarra
Felipe II.a (1527-1598) errege koroatu zen bere aita Karlos V.aren (28. gaia ikusi), abdikazioaren ondoren 1556an. Austriako artxidukerria eta alemaniar Inperioa kenduta, hauek bere osaba Fernandok (1558-1564) jaso baitzituen, errege berriak inperio handi bat bildu zuen, zeinak Espainia Europako botere hegemoniko bilakatu zuen XVI. mendearen bigarren erdialdean.
- Espainia eta bereziki bertako lurralde aberatsena zen Gaztela, bere boterearen oinarri ziren.
- Karlos V.aren ondare estatuak Herbehereek, Franko Konderriak, Milanesadoak, Napolesek, Siziliak eta Sardiniak osatzen zuten.
- Afrikan Orango plazak, Gomerako Velez Haitza, Alcazarquivir, Melilla eta Tanger jaso zituen oinordetzan.
- Amerikan bere jabetzak Kalifornia eta Floridatik Magallaneseko itsasarteraino iristen ziren.
- Asian, Filipinak eta Ozeano Bareko irla ugari.
- 1581ean iberiar batasuna lortu zuen Portugaleko errege koroatzean.
Itsasoz bestaldeko kolonia portugesen bitartez izaera unibertsala jaso zuen Inperioaren neurrigabetasunak, izugarrizko erantzukizuna suposatu zuen Felipe II.arentzat, zeinaren Kontrarreformaren txapeldun gisako (29. gaia ikusi) izaera kementsuak irudi historiko oso eztabaidagarrian bihurtu zuen.
Gatazkak
- 1565ean turkiarrak Maltaz jabetu ziren eta 1570an Txipre eta Tunez menpean hartu zituzten. Felipe II.ak Liga Santua osatu zuen Pío V. (1566-1572) Aita Santua eta Veneziarekin, eta itsas armada boteretsua antolatu zuen, zeinak Austriako Joanen (1545-1578) agindupean, Lepantoko batailan (1571) otomandarrak garaitu zituen. Hala amaitzen da Mediterraneoan turkiar hegemonia.
- Felipe II.ak Frantziako Enrike II.a garaitu zuen (1547-1559) San Quintingo batailan (1557) eta Frantziako zortzi erlijio-gudetan (1562-1594) bando katolikoaren alde egin zuen Nafarroako Enrikek (geroago Enrike IV, 1589-1610) zuzendutako hugonoteen aurka. Bi herrien arteko gudak Vervinsko bakearekin (1598) amaitu ziren.
- 1566an Herbehereak Orangeko Gilermok (1533-1584) zuzendurik, espainiar domeinuaren kontra altxatu ziren, kalbinismora bihurtuak ziren herri multzoak beraiekin bultzatuz. Albako dukeak (1508-1582) 1567 eta 1573 urteen bitartean burutu zuen zanpaketak Espainiari buruzko kondaira beltza eragin zuen. 1581ean Iparraldeko probintziek beren independentzia aldarrikatu zuten.
- 1588an Felipe II.ak Armada Garaiezina antolatu zuen Ingalaterra hartzeko asmoz, nongo erreginak, Isabel I.ak (1558-1603) holandar protestanteen alde jarduten zuen. Ingalaterrako itsas armadaren gogortasunak eta itsas ekaitzak espainiar porrota eragin zuten.
Espainiaren arazoak
Europako hegemonia mantentzearen Felipe II.aren nahia, Gaztelan biltzen ziren zergetan oinarritzen zen batez ere, nongo ekonomiaren funtsa ardi merinoen artilean, oihalaren industrian eta batez ere Gaztelako azoketan garatutako merkataritzan zetzan.
Baina, hurrengo arazoek Espainia krisi ekonomiko latz batetan hondoratu zuten:
- Europako beste herriekin alderatuta biztanleria eskasa, guden eta Amerikarantz gertaturiko emigrazioaren eraginez.
- Amerikatik ekarritako urre eta zilar kopuru handiak espainiar produktuen prezioen garestitze handia eragin zuen.
- Frantzia, Otomandar Inperioa eta Ingalaterraren aurkako gudak finantzatzeko egin zen ahaleginaren ondorioz, estatuak elkarren segidan jasandako hiru porrot ekonomikoak, 1557, 1575 eta 1597an.
Hauek izan ziren beste barne arazo batzuk:
- Aben Humeyaren moriskoen kontrako Alpujarretako guda (1568-1671), zeintzuen matxinada Austriako Joanek zapaldu zuen.
- Zaragozako matxinada Antonio Perezen alde (1540-1611), Aragoiko legeen babesa bilatu zuen erregearen idazkari ohia, zeina espioitzaz akusatua izan baitzen.
Data garrantzitsuak
- 1557 Espainiar ejertzitoak frantziar gudarosteak garaitzen ditu San Quintinen.
- 1558 Felipe II.aren lehiakide zen Ingalaterrako Isabel I.aren erregealdia hasten da.
- 1560 Frantziako Karlos IX.aren erregealdia hasten da, Katalina de Medicisen erregeordetzapean.
- 1561 Felipe II.ak bere Gortea Madrilera mugitzen du.
- 1562 Frantziako erlijio-gudak hasten dira.
- 1563 Trentoko Kontzilioa amaitzen da.
- 1568 Aben Humeyak gidatzen zituen Alpujarretako morisko granadarren matxinada.
- 1571 Austriako Joanek Lepantoko itsas garaipena lortzen du turkiar itsas armadaren kontra.
- 1572 San Bartolome gaua (abuztuaren 24a): hugonoteen sarraskia Parisen.
- 1578 Arraseko batasuna: Herbehereetako hegoaldeko probintziak Espainiaren agindupera itzultzen dira.
- 1579 Utrechteko batasuna: Herbehereetako hegoaldeko probintziek independentziaren aldeko borroka aldarrikatzen dute.
- 1581 Tomareko Korteetan, portugaldarrek Felipe II errege moduan hartzen dute. Herbehereek independentzia aldarrikatzen dute.
- 1588 Armada Garaiezinaren hondamendia.
- 1594 Borbondarren Enrike katolizismora bihurtzen da eta Frantziako errege koroatzen dute.
- 1598 Vervinseko Bakea: erlijio guden amaiera eta erlijio aniztasunaren onarpena. Felipe II.a Escorialean hiltzen da.
Batasun iberiarra
1580an, Portugaleko tronua hutsik gelditzean, Almeiringo Gorteek Manuel I.aren iloba zen Felipe II.a lagundu zuten, baina Lisboan Cratoko Antonio aldarrikatu zuten errege bezala. Albako Dukearen agintepean zegoen gudaroste batek Portugal hartu zuen, eta 1581ean Tomarko Gorteek erregeari fideltasuna zin egin zioten.
Frantsesen gaineko San Quintingo garaipenaren oroitzapena egiteko, 1563an Felipe II.ak Guadarramako mendilerroaren oinean monasterio bat eraikitzeko agindua eman zuen. Lanak hogei urtetan zehar burutu ziren, Herrerako Joanek amaituko zituelarik, estilo zorrotz eta geometrikoa erabiliz. Bertan bizi izan zen erregea bere biziaren parte handian, eta han hil zen 1598an.
San Bartolome gaua
Guisako dukeak, Felipe II.aren laguntzarekin, hugonoteen aurkako alderdi katolikoa zuzendu zuen. 1572ko abuztuaren 24aren gauean, katolikoek, handituz zihoan arerioen influentziaz beldurturik, Pariseko hugonoteen etxetan indarrez sartu ziren, hauetako asko erail zituztelarik.
Atlantikoko euskal merkataritzaren krisialdia
Euskal portuen bidez egiten zen merkataritza krisialdian sartu zen Hispaniako Monarkiak Europan zituen arazoak zirela eta.
Ingalaterrarekin izandako itsas merkataritzak ere gainbehera egin zuen, erresuma hura Felipe II.aren etsai bihurtu zenetik. Armada Garaiezinaren hondamenak, 1588an, itsasoaren gaineko nagusitasuna galtzea ekarri zuen, eta konpondu ezinezko kaltea egin zion euskal portuen bilakaera onari.
