HISTORIA

Euskadiko industria-ondarea

Hogeita bat elementu hauek Euskadiko ekonomia, gizartea eta kultura goitik behera aldatu zituen garai batek, industrializazioaren garaiak, utzitako ondarea osatzen dute. Aldaketa hori, batez ere, ekoizpen-sistemen mekanizazioak, espazio berriek, lantegien eraikuntzak eta esku-langile asko kontratatu izanak eragin zuen. Industrializazioak zerikusi zuzena izan zuen aurretik luzea eta konplexua gertatzen zen lana denbora gutxiagoan, merkeago eta masiboki egiteko gai ziren makina berriak asmatu izanarekin. Era berean, garrantzitsua izan zen hainbat materialen aplikazio intentsiboa: altzairua itsasontziak, labeak, zubiak, gordailuak, makinak, trenak eta beste hainbat gauza egiteko; eta hormigoi armatua forma berriak emanez lantegiak eta era guztietako eraikinak egiteko. Ondoren datorren aurkezpenean fabriketako batzuk nolakoak ziren, bertan zeuden makinetako batzuek nola funtzionatzen zuten, zergatik izan ziren aitzindari edota ekoizpen-prozesua zein izaten zen azaltzen da.

Burdinbidea

1.- Ormaiztegiko biaduktoa
2.- Lurrunezko garabi mugikorra

Ehungintza

3.- La Encarta txapel lantegia

Herri lanak

4.- Bizkaia zubia
5.- Elorrietako ur ponpagailua
6.- Cemento Rezola
7.- Gas fabrika
8.- Tolosako merkatua

Iringintza

9.- Errota handiak

Meatzaritza

10.- Muskizko Jose meatzeko kiskaltze labeak
11.- Trianoko mendiak

Ontzigintza

12.- Euskalduna ontziolak
13.- Jaizkibel draga

Siderometalurgia

14.- Bizkaiko Labe Garaietako 1 labe garaia
15.- Agorregiko burdinola eta errota
16.- Legazpiko langile etxea
17.- Makina Erreminta

Zurgintza

18.- Egurra, Zegama, Segura
19.- Larraondo zerrategi hidraulikoa

Beste batzuk

20.- Bodegas Palacio
21.- Gesaltza-Añanako gatzagak

Garrantzitsua da gogoratzea hemen deskribatzen diren eta gure hurbileko iragana eta gure lurraldeko egungo egoera ulertzeko ezinbestekoak diren Euskal Herriko elementu horietako asko hainbat erakunderen, hainbat erakunde pribatu eta publikoren, hainbat pertsona pribaturen lan eskuzabalari esker iritsi direla guregana, hain zuzen ere, lantegi eta makina horien balio historikoaz jabetu direlako eta, kasu askotan kontrakarrean, haiek babesteko eta ezagutarazteko lan itzela egin dutelako.