EUSKARAZKO HIZTEGIAK
Hiztegiak
Justo Mokoroa Justo Mokoroa idazle tolosarrak egindako bilketa-lanaren online bertsioa. Euskarazko 90.000 esapide eta lokuzio, gaztelaniazko itzulpena eta adibideak. Euskalkiaren eta iturriaren arabera bilatzeko aukera.
Elhuyar Hiztegia Elhuyar elkartearen hiztegi berritua, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren eta gomendioen arabera moldatua. Hauxe da edukia: 88.000 sarrera, 145.000 adiera, 19.000 azpisarrera.
Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Euskarazko hiztegi entziklopedikoa. 70.000 sarrera baino gehiago, irudiak, animazioak... Klaudio Harluxet Fundazioaren argitalpena.
Sinonimoen hiztegia Euskarazko sinonimoen hiztegia eta bilatzailea. Bostak bat elkarteak argitaratua.
Morris Hiztegia Morris Student Plus Hiztegia. Mikel Morris irakaslearen hogei urteko lanaren emaitza. Orain arteko ingeles-euskara euskara-ingeles hiztegirik osatuena eta modernoena. Berritua eta Euskaltzaindiaren gomendioen arabera moldatua. 67,000 sarrera eta 120,000 adiera.
3000 Hiztegia Bostak bat elkartearen Adorez bildumako hiztegia. 93.000 sarrera, 130.000 adiera eta 36.000 adibide. Euskaltzaindiaren arau berrietara egokituta. Hiztegi tradizionala eta modernoa.
Euskalterm Terminologia Banku Publikoa. Besteak beste, UZEIko hiztegi guztietako fitxa terminologikoak biltzen ditu, gaiaren arabera. Euskaltzaindiaren arauen arabera eta normalizazio-batzordeetan hartutako erabakien arabera eguneratzen da. 100.000 fitxa terminologiko baino gehiago, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
