IKASTAROAK

Zein ordenagailu behar dut?

Gomendatutako Konfigurazioa

  • Bateragarritasuna: PC Pentium III 650 edo parekoa.
  • Sistema eragilea: Windows 95, 98, NT4, Millennium, 2000, 2003, XP edo Vista. Kontuz! Windows 95 eta NT4 sistemek Internet Explorer 5 edo berriagoa behar dute.
  • RAM: 128 MB (NT4, Millennium, 2000, XP eta 2003 sistemen kasuan, 256 Mb).
  • Espazio erabilgarria diskoan: 150 MB.
  • Soinu-txartela: 16 bit-eko soinu-txartela, Windows-ekin erabili ahal izateko modukoa.
  • Bideo-txartela: 1024x768, 16 milioi koloretan (24 bit).
  • Osagarriak: Mikrofonoa eta bozgorailuak edo aurikularrak mikrofonoa erantsita dutela.
  • Internet: Online ikasketa-modurako: Banda zabala. / CD ikasketa-modurako: Modem bidezkoa.

Behar dituzun osagaiak

Ikastaroa egin ahal izateko, ondorengo osagaiak beharko dituzu:

  • Flash Player.
  • Tell Me More metodoaren hizketa ezagutzeko tresna.
  • Hautatutako hizkuntzetako hiztegiak.


Oharra

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren helburu nagusietako bat da euskal herritarren artean atzerriko hizkuntzen jakintza-maila handitzea. Horretarako sortu du e-LEA programa, herritarrei hizkuntzak ikasteko plataforma eta sistema multimedia bat eskaintzeko, ikasketa eta eguneroko lana bateratu ahal izateko.

Programa martxan jartzeko lehenengo urratsa, merkatuan zeuden eskaintza multimediak homologatzea izan zen, horretarako leihaketa publiko bat deituz. Derrigorrezkoa zen ikasleek gutxienez hizkuntza eskolako 4. maila lortzea hizkuntzaren alor guztietan, ahoz zein idatziz, eta ikasleen tutorizazioa eta trazabilitatea ziurtatzea. Deialdi horretan ez zen zehaztu zein plataforma edo ezaugarri tekniko behar zituen ikastaroak.

Aurkeztutako produktu bakarrak (Tell me more) betetzen zituen eskatutako baldintza guztiak, produktuak dituen ezaugarri batzuk erabiltzeko zenbait eskakizun tekniko behar diren arren. Deialdi publiko horretara ez zen aurkeztu plataforma libreetan erabili ahal izateko produkturik, eta ezin izan zen, beraz, baldintza horiek betetzen zituen produkturik homologatu.

Aukera bakarra zera zen: produktu bakar bat ere ez homologatzea, eta beraz, e-LEA programa bertan behera uztea, herritarrei hizkuntzak ikasteko aukera hori kenduz.

Hezkuntza sailak ulertzen du erabiltzaile batzuen artean sortu den kezka. Izan ere, aspaldi ari gara software librea eta plataforma libreak bultzatzen eta sustatzen. Adibidez, hiru.com webgunea bera.

 

« Ikastaroen orrialde nagusira itzuli