IKASTAROAK

Modalitatea aldatu dezaket?

Ikasketa-moduan aldaketak

Ikasketa-moduan aldaketa bakarra egin daiteke, on-line modutik CD-en bidezkora, eta behin baino ez. Aldaketa egiteko aukera webgune honetan bertan izango duzu, behin matrikulatu ondoren. Karpeta jaso zenuen prestakuntza-gunean jaso beharko duzu eskatutako CD-sorta berria. CD-en bidez ikasteko izena ematen duzunean, baliogabetu egingo da on-line ikasteko egin zenuen aukera.

Hizkuntza aldatzea

CD-en bidezko ikasketa-moduan baduzu hizkuntza aldatzea, beti ere eskatu duzun hizkuntzari dagozkion CD-ak eskuratzen eta ordaintzen badituzu. Hala nahi izanez gero, hasieran eskuratu dezakezu interesatzen zaizkizun hizkuntzei dagozkien CD-en bilduma. ON LINE ikasketa-moduan, nahi duzun bestetan alda dezakezu hizkuntza (hizkuntzari dagokion tutoretza aldatzea ez da atal honetan aztertzen).

Tutoretza edo ikastegia aldatzea

Tutoretza-aldaketak ez dagozkio e-LEA programari; izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez du kontratu bidezko loturarik homologatutako ikastegiekin urrutitik emandako tutoretza-zerbitzuei dagokienez. Tutoretza-zerbitzua ematen dizun ikastegiak ezarritako baldintzak bete beharko dituzu, besterik ez.

« Ikastaroen orrialde nagusira itzuli