Informazio orokorra
Zer da Ikasten?
Ikasten.net euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren mendeko www.hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena.
Ikasten.net euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Horregatik, Ikasten.net-ek oinarrizko bi hizkuntzatako euskarria du: gaztelania eta ingelesa, erabiltzailearen aukeran.
Lan-ingurunea dibertigarria eta informala da, eta beste presentziazko edo online ikastaro batzuen osagarri gisa, zein hizkuntza ikasteko oinarri gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.
Ikasten.net-en unitate didaktikoak ataletan zatitzen dira, eta horiek, aldi berean, jardueretan. Programan audioak, bideoak, hutsuneak betetzeko jarduerak, aukera anitzekoak, lotu eta ordenatzekoak... aurkituko dituzu.
Has zaitez zero ikasgaitik eta irakurri azalpenak. Klik egin lehen jardueran eta jarraitu uhinari! Horrela, probetxurik handiena aterako diozu ikasten.net-i.
Programatik kanpo ere audio eta bideoko baliabide osagarriak aurkituko dituzu web-orrian, eta erabilgarri duzun ordutegiaren arabera praktikatu ahal izango duzu.
Eta orain: gozatzera ikasten.net-ekin!
Zenbat balio du?
Ikasten.net dohainik duzu zeure esku.
2009ko urtarriletik aurrera (baimendutako) tutorepeko modalitate bat izango duzu; horri buruzko informazioa aurrerago emango da.
Nola matrikulatuko naiz?
Matrikulatzea oso erraza da:
hiru.com-en erabiltzailea bazara, zeure erabiltzaile-izena eta gakoa sartu eta ikasten hasi besterik ez duzu .
Oraindik hiru.com-en erabiltzailea ez bazara, formularioa zeure datuekin bete eta dena prest egongo da hasteko.
Zer maila lor dezaket?
Ikasten.net-ek hasiberrien maila batetik maila aurreratura hartzen ditu barne, eta 72 unitate didaktiko ditu, honela banaturik:
Prestakuntzako 7 moduluko lehen bloke bat. Horietako bakoitza prestakuntzarako edukiak dituzten 5 unitate didaktikoz osatuta dago, eta errepasorako unitate didaktiko batez.
Prestakuntzako 5 moduluko bigarren bloke bat. Horietako bakoitza prestakuntzarako edukiak dituzten 5 unitate didaktikoz osatuta dago, eta ebaluazio eta errepasorako unitate didaktiko batez.
Tutorepeko modalitatean, eta hortaz irakasle baten planifikazioarekin, laguntzarekin eta jarraipenarekin, MCEReko C1-en maila baliokidea lor dezakezu.
Zer ekipamendu informatiko behar dut?
Orokorrean, Internetarako banda zabaleko (gutxienez 256 Kbps) konexioa duen edozein ordenagailu, nabigatzaile hauen bertsioren bat onartzen duena:
- Internet Explorer 6.0 edo berriagoa
- Mozilla Firefox 2.0 edo berriagoa
- Safari 3.1 edo berriagoa
- Opera 9.5 edo berriagoa
Gainera, multimedia edukiak eskuratzeko, Adobe Flash Player osagaiaren 9 bertsioa edo berriagoa behar da.

