INGURUMENA

Hondakinak

Hondakinen %50ek industrian dute jatorria, %34k nekazaritzan eta %16k hirian.

Gaur egun, Euskadiko hiritar bakoitzak 450 bat kilo zabor sortzen ditu; duela lau urte 390 kilo besterik ez zen. Euskadiko gizarteak, ordea, arazo handirik gabe bereganatu du birziklatzea, eta hondakin tratatu eta birziklatuen erritmoa urtero %15 hazi da azken lau urteetan.

Papera eta beira bezalako materialen birziklatzea ia bikoiztu egin da eta gaur egun edukiontzi berezi bat dago 300 biztanleko.

Euskadiko siderurgiak eta industria astunak hondakin arriskutsuen jarioa murriztu dute. Gaur egun, Euskadiko hondakinak kudeatzen dituzten instalazioetako askok beste leku batzuetako hondakinak tratatzen dihardute.

Erronka da, orain, kontrolik gabeko hondakinei aurre egitea, bai eta sortzen diren hondakin berriei ere: hondakin elektronikoak, zur inpregnatuak, bateriak, eraispenetako hondakinak, erabiltzen ez diren ibilgailuak, galipota, eta abar.