Beti kontuan hartzen ez ditugun errealitateak
- LINK: Kanpo loturak (1)
Batzuetan, informazio faltagatik, energia gehiegi kontsumitu eta ingurumenari kalte egiten diogu. Bizitza ekologikoaren kate berdea mantentzea ahazten zaigu; horregatik, gomendagarria da hurrengo faktoreak gogora ekartzea:
- Pilek sortzen duten energia sarearena baino 600 aldiz garestiagoa da.
- Itzalitako telebista batek bere batez besteko energi kontsumoaren %33 gastatzen du horren entxufea ateratzen ez badugu.
- Langargailuek, aerosolek ez bezala, ez dute ozono geruzari kalte egiten dion gasik.
- Harraskatik behera litro bat olio botatzen dugun bakoitzean ur araztegi bati %20 lan gehiago eginarazten diogu.
- Xaboia garbigarri ezin hobea da eta beste produktuak ordezkatu ditzake, azken horiek sarritan osagai kaltegarriz beteta daudelako.
- Komun batek hamar litro deskargatzen ditu erabiltzen den bakoitzean.
- Aluminiozko kazola batek burdin edo altzairu herdoilgaitzezko batek baino gas gehiago kontsumitzen du tenperatura berdina lortzeko.
- Lapiko estaliak tapa gabekoak baino lehenago berotzen dira.
- Edalontzi eta bonbilletako kristala ezin daiteke beirazko ontziekin batera birziklatu.
Plastikoak
Plastikoa baliabide natural berriztaezin batekin eginda dago, lurreko baliotsuenetako batekin hain zuzen ere: petrolioa. Petrolioak fintze prozesu bat behar izaten du plastikoak eta erregaiak lortzeko. Baina prozesu horren ondoren erregaien antzeko konposizioa duten plastikoen berotze-gaitasuna oso handia da. Eta horregatik, horien hondakinak kalitate handiko erregai bihurtu daitezke, atmosferan substantzia arriskutsuak (dioxinak, adibidez) bota eta ingurumenean arrisku larriak sortzen dituztenak. Hori dela eta, plastikoak ahalik eta gehien birziklatu beharko lirateke.
