Konposatu ez organiko hirutarren formulazioa
Hidroxidoak edo baseak
Katioi baten, gehienetan metalikoa, eta ioi hidroxido, (OH-), arteko konbinaziotik sortzen dira hidroxidoak edo baseak.
Euren formula orokorra hau da: X(OH)n.
Konposatu bitarretan gertatzen zen bezala, nomenklatura klasikoak edo sistematikoak erabiliz izenda daitezke. Lehenengoaren arabera, metalaren izena + "hidroxidoa" idatzi behar da; gainera, bere balentzia zein den adierazten duen bukaera gehitu behar zaio elementuari. Amaiera horiek konposatu bitarren arau berek zehazten dituzte.
Nomenklatura sistematikoari dagokionez, bestalde, "hidroxido" hitzaz izendatu behar dira; aurretik aurrizki bat jarri behar zaio, molekularen taldeak (OH) eta metalaren izena adierazten dituena.Oxoazidoak edo oxazidoak
Oxoazidoak ez metal bat hidrogenoarekin eta oxigenoarekin konbinatzean lortzen dira. Euren formula orokorra honako hau da: HaXbOc. Orokorrean, aipatu beharrekoa da ez metalen anhidrido edo oxidoetatik lortzen direla, eta ur molekula bat gehitzen zaie.
Hala, azido nitrikoa, adibidez, nitrogeno oxidoari (V) ur molekula bat gehitzean lortzen da.
Gauza bera gertatzen da azido sulfurikoarekin: SO3 + H2O ® H2SO4
Nomenklatura tradizionala erabilita izendatzen dira oxoazidoak. Esate baterako:
Gatzak edo oxigatzak
Gatzak edo oxigatzak oxazidoen hidrogenoak metalagatik ordezkatzean lortzen dira.
Lehenengo metalaren izena jartzen da eta jarraian honela egin behar da: ez metalaren izenari -ito atzizkia gehitu behar zaio azidoa -oso-z amaitzen denean; eta -ato atzizkia azidoa -iko-z amaitzen denean. Oxidazio zenbaki bat baino gehiago badu metalak, parentesi artean jarri behar da parte hartzen duen oxidazio zenbakia (zenbaki erromatarretan). Horri stock nomenklatura deitzen zaio.
Esate baterako, NaNO3, HNO3-ren hidrogenoa sodio metalagatik ordezkatuta lortzen da. Azido nitrikotik datorrenez, "nitrato" deitzen zaio. Sodioak balentzia bakarra duenez, honela jarri behar da: sodio nitratoa.
Konposatu ez organiko hirutarren adibide batzuk:
| Fe(OH)3 | Burdin trihidroxidoa edo burdin hidroxidoa (III) |
| LiOH | Litio hidroxidoa |
| Al(OH)3 | Aluminio hidroxidoa |
| HClO | Azido hipoklorosoa |
| H2SO3 | Azido sulfurosoa |
| HNO | Azido hiponitrosoa |
| H2CO3 | Azido karbonikoa |
| Na2SO4 | Sodio sulfatoa |
| Fe(NO3)2 | Burdin nitratoa (II) |
| Al(ClO3)3 | Aluminio kloratoa |
| CaCO3 | Kaltzio karbonatoa |
Konposatu ez organikoen laburpena.
| Elementu motak | Konposatu motak |
| Metala + oxigenoa | Oxido basikoa |
| Ez metala + oxigenoa | Oxido azidoa |
| Metala + hidrogenoa | Hidruro metalikoa |
| Hidrogenoa + ez metala | Hidruro ez metalikoa |
| Metala + ez metala | Gatz bitarra |
| Metala + oxigenoa + hidrogenoa | Hidroxidoa |
| Hidrogenoa + ez metala + oxigenoa | Azido oxazidoa |
| Metala + ez metala + oxigenoa | Oxigatza |
Kaltzio hidroxidoa
Zementua urarekin nahastean oinarrizko konposatu bat lortzen da: kaltzio hidroxidoa. Konposatu hau izan ohi da eraikin askotan ikus daitezkeen orban zuriak eragiten dituena.
Azido sulfurikoa
Azido sulfurikoa (lehen bitriolo olioa deitzen zitzaion) XV. mendean, lehenengo aldiz, Basilio Valentinek egin zuen burdin bitrioloa (sulfuro ferrosoa) harea distilatuz.
Gaur egun, bestalde, azido sulfurikoa erabilera industrial ugaritarako ekoizten da, besteak beste:
· Ongarri kimikoak egiteko prozesuan (superfosfatoak).
· Produktu kimikoak, desinfektagarriak eta koloratzaileak egiteko.
· Plastikoak, lehergailuak eta beste prozesu industrial batzuk egiteko.
Estalaktitak eta estalagmitak
Kaltzio bikarbonato ugari duten urek (ur gogorrak) karbono dioxidoa galtzen dutenean, eta hormetako pitzaduretatik eta kobazuloen sabaietatik iragazten direnean, estalaktitak eta estalagmitak sortzen dira. Horiek dira zenbait haitzulotan ikus ditzakegun kristal egitura horiek.
