KIMIKA

Disoluzio estandarrak: kontzentrazioa

Naturan materia bat, gehienetan, ez du elementu edo konposatu kimiko bakarrak osatzen, baizik eta substantzia ugariren nahasketa da. Hala ere, nahasketa horiei dagokionez, bi mota bereizi beharra dago: arruntak eta disoluzioak. Disoluzioak substantzien nahasketa bat dira, baina maila molekular batean; aldiz, nahasketa arruntak ikusi hutsagatik bereizi daitezke, neurri handia duten partikuletan baitaude substantzia horiek. Disoluzio bat sortzerakoan, beroa (disoluzio beroa) xurgatzen edo askatzen da, erreakzio kimikoen kasuan bezalaxe.

Nahasketen, disoluzioen eta konposatuen ezaugarriak

Ondorengo taulan ikus daitezke nahasketak, disoluzioak eta konposatuen arteko bereizketa eragiten duten ezaugarriak:

Ezaugarria Nahasketa Disoluzioa Konposatua
Sistema Heterogeneoa Homogeneoa Homogeneoa
Osagaien proportzioa Aldakorra Aldakorra Aldaketarik gabea
Osagarrien banakako ezaugarriak Mantendu egiten dira Mantendu egiten dira Ez dira mantentzen
Beroa askatzen ote den Ez Bai Bai
Osagarriak banaketa Erraza Nahiko erraza Zaila

Disoluzioen egoera fisikoa

Bi osagarri bereizi behar dira disoluzioetan: disolbatzailea (gehienetan kantitate handiena osagai horrena izan ohi da) eta solutua, edo solutuak (proportzio txikiena horiena izan ohi da disoluzioetan).

Disoluzioen egoera fisikoaren arabera, ondorengo egoerak sailka ditzakegu: solidoak, likidoak eta gaseosoak. Disoluzioaren egoera fisikoa eta disolbatzailearena berdina izan ohi da; aldiz, solutua egoera ezberdin batean aurki dezakegu. Disoluziorik arruntenak disoluzio likidoak izan ohi dira, eta talde horren barnean, ur disoluzioak dira garrantzitsuenak eta ohikoenak; hau da, disolbatzailea ura dutenak.

Disoluzioaren egoera fisikoa Disolbatzailea Solutua Adibidea
Solidoa Solidoa Gasa Izotza, airea baitu disolbatuta
Solidoa Solidoa Solidoa Kobrea, zinka (letoia) eta beste aleazio batzuk
Likidoa Likidoa Gasa Karbono dioxidoa uretan
Likidoa Likidoa Likidoa Edari alkoholdunak, gasolina
Likidoa Likidoa Solidoa Azukrea uretan, gatza uretan
Gaseosoa Gasa Gasa Airea
Gaseosoa Gasa Likidoa Aire hezea
Gaseosoa Gasa Solidoa Airean dagoen hautsa

Kontzentrazioaren adierazpena

Disolbatzaile batean dagoen solutuaren kontzentrazioa unitate konbinazio bidez adierazten da. Unitate konbinazio horrek solutuaren masa edo bolumena erlazionatzen ditu disoluzioaren masarekin edo bolumenarekin. Masa unitate arruntena gramoa edo mola izan ohi da, eta bolumen unitatea, litroa.

Disoluzioak disolbatuak edo kontzentratuak egon daitezke, bertan dagoen solutu eta disolbatzaile kantitate erlatiboaren arabera. Horrenbestez, solutu kantitate handia duen edozein disoluzio, kontzentratua izan ohi da; eta aldiz, disolbatzailearekin konparatuz gero solutu kantitate txikia badu, oso disolbatua dagoela esan ohi da.

Kontzentrazioa adierazteko modurik ohikoenak honako hauek izan ohi dira:

  • Portzentaiak: kontzentrazioen adierazpena portzentaietan egin nahi dugunean, masan edo bolumenean oinarritu gaitezke:

    Disoluzio batean aurki dezakegun azukrearen kantitatea bere masaren %10 bada, 100 gramo disoluzioko 10 gramo azukrearenak izango direla esan nahi du.
  • Molaritatea (M) edo kontzentrazio molarra: kontzentrazio adierazpen horrek disoluzioaren litro batean dagoen solutu molen kantitatea agertzen du.

    Kloruro sodikoaren (NaCl) 10 moleko disoluzioan NaCl-aren 10 mol egongo dira disoluzioaren litro bakoitzeko.
  • Molalitatea (m) edo kontzentrazio molala: kontzentrazio adierazpen horrek disolbatzaile kilo batean dagoen solutu molen kopurua agertzen du.

    NaCl-aren disoluzio 3 molal batek ur kilogramo bakoitzeko 3 gatz mol izango ditu (edo litro bakoitzeko kasu horretan, uraz ari baikara).
  • Frakzio edo zatiki molarra (X): solutuaren frakzio molarra disoluzioaren solutuaren mol kopuruaren eta mol kopuru totalaren (disolbatzailea eta solutua) arteko zatidura da.

    NaCl mol bat botatzen badugu 9 mol uretan, solutuaren frakzio molarra honako hau izango da:

Disoluzio ionikoak eta molekularrak

Gas baten disoluzioa likido bihurtzeko. CO 2 korrontea uretan disolbatzen.

Disoluzio bat molekularra dela esaten da solutuaren partikula bakoitza molekula bat denean; aldiz, solutuaren molekulak bere ioietan disoziatzen direnean, disoluzioa ionikoa dela esaten da.

Esate baterako, uretara azukre kozkor bat botatzen badugu, azukrearen molekula bakoitza disolbatzailearen molekulen artean banantzen da, disolbatuz; baina ez da disoziatzen, eta horregatik esaten da disoluzio molekularra dela. Aldiz, gatz arrunta (edo kloruro sodikoa) uretan disolbatu egiten da, eta molekula kloruro ioietan eta sodio ioietan disoziatu egiten da (disoluzio ionikoa deitzen zaio horri).

NaCl ® Cl - + Na +

Masaren portzentaiak bolumen portzentaietara igarotzerakoan (edo alderantziz), edo disoluzio baten soluzio masa bolumen bihurtzerakoan, masa ezaguna bada, disoluzioaren dentsitatea jakin behar da, eta gehienetan, disoluzioko zm 3 -ko gramotan adierazten da.