Kontsumitzaileen eskubideak
- LINK: Kanpo loturak (1)
Legeek kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesten dituzte. Konstituzioak kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesa funtsezko printzipioa dela ezartzen du, eta esparru horretan herritarren eskubideak eta askatasunak bermatzera behartzen du Estatua. Konstituzioaren 51. artikuluak honetara behartzen ditu botere publikoak:
- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa bermatzera.
- Haien segurtasuna, osasuna eta interes ekonomikoak babestera.
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileen informazioa eta hezkuntza sustatzera.
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak sustatzera eta haien iradokizun eta kexak entzutera.
Konstituzioak agindutakoa bete ondoren, Gorte Nagusiek Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorra onartu zuten (uztailaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 176. zk.a).
Lege horrek eta autonomia erkidegoek ildo horretan atera dituzten legeek ez dute beste administrazioen ekintzarik edo arauen garapenik baztertzen.
Honakoak dira kontsumitzaileen eta erabiltzaileen oinarrizko eskubideak:
- Osasuna eta segurtasuna babesteko eskubidea.
- Interes ekonomiko eta sozialak babesteko eskubidea.
- Informazio egokia izateko eskubidea.
- Ordezkaritza izateko, kontsultatzeko eta parte hartzeko eskubidea.
- Babes juridikoa, administratiboa eta teknikoa izateko eskubidea.
- Jasandako kalteen ordaina jasotzeko edo haiek konpontzeko eskubidea.
Helbide interesgarriak
Kontsumitzailearen eskubideei buruz informazio gehiago lor dezakezu Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde bulegoetan.
- Gipuzkoan, Donostiako Easo kalea, 10.
- Araban, Gasteizko Samaniego kalea, 2.
- Bizkaian, Bilboko Concha Jenerala kalea, 23.
Eta baita Eusko Jaurlaritzaren kontsumoko informazio orokorreko telefonoan ere: 900 600 500
