Bidezko merkataritza
- LINK: Kanpo loturak (1)
Kafe pakete baten merkataritza prozesuan, ekoizleari dagokio zenbatekoaren erdia, heren bat supermerkatuari, %10a, jatorrizko landatzeari eta gainerako %7a, berriz, biltzen duen langileari.
Bidezko merkataritzaren antolatzaileek, garapen prozesuan dauden herrialdeetako ekoizleekin egiten dute tratua, bitartekariak alde batera utziz.
Horrela, ekoizleen mozkinak aseguratzen dira, baita prezioen segurtasuna eta egonkortasuna ere.Bidezko merkataritzaren saltoki guztiek honako oinarrizko printzipioak defendatzen dituzte:
- Morroi eran diharduen haurrik ez izatea.
- Ekoizpen kooperatibak parte-hartzaileak izan daitezela benetan.
- Artisauek ere ordainsaria jasotzea, bizitza duin baten alde. Erronka handienetako bat sexuen arteko berdinketa da; lan berdinean ari badira, emakumezkoaren soldata gizonezkoaren berdina izatea eskatzen dute.
- Natura da duten beste kezka nagusietako bat. Hori dela eta, ekosistema arriskuan jarriko luketen baliabide naturalen kontrako gehiegikeriak murrizten saiatzen dira.
Bidezko merkataritza edo solidarioa egiazko hautabidea da, nahiz eta oraindik ere kontsumitzaile gehienek gutxi ezagutu .
Cafédirect
Cafedirect izan zen, Britainia Handian bidezko merkataritzaren zigilua izan zuen lehen produktua, Britainia Handian, salmenten bolumenari dagokionez, hirugarren postua hartzen du.
