Merkealdiak
- TEST: Egia edo gezurra?
- LINK: Kanpo loturak (1)
Merkealdiak, nagusiki ehungintza, zapatagintza, osagarri, altzairugintza eta etxe-tresna elektrikoen alorrean izaten diren salmentak dira. Helburu nagusia, denboraldia igaro ondoren, saltokian geratzen diren produktuei irtenbidea ematea da.
Kontrolik gabeko kontsumoa eta horrek etxeko ekonomiarentzat ekar ditzakeen ondorio kaltegarriak saihesteko, kontsumitzaileen erakundeek, merkealdietan erosketak antolatzea gomendatzen dute. Egokiena, benetako beharren eta gastatu nahi den diru kopuruaren zerrenda bat egitea da. Merkealdietako lehen egunetako presek, estuasunek eta bultzadek, erosketa neurririk gabe egitera bultzatzen baitute.
Beti, taila, botoiak eta kremailerak begiratu behar dira, besteak beste. Eta etxe-tresna elektriko txikiak erosteko orduan, aukeratutako tresna oraindik egiten dela ikusi behar da, ordezko piezak izango ditugula ziurtatzeko.Gogoratu beharra dago, merkealdiek ezin dutela hamabost egun baino gutxiago iraun, ezta bi hilabete baino gehiago ere, eta eskaintzen diren produktuak, saltokian gutxienez hilabete batez eduki beharko dira erosleak ikusteko moduan.
Agintariek, beherapena izan duten produktuek kontsumitzaileen eskubideetan murrizketarik ez dutela izan behar ohartarazten dute. Hortaz, beheratutako produktuek, beste produktuen berme bera izan behar dute. Era berean, saltokiek politika bera erabili behar dute aldatze zein itzultzeetan, produktua erabilia izan ez den bitartean behintzat.
