Etiketa-jartzea
- LINK: Kanpo loturak (1)
Etiketa, kontsumitzaileak produktu baten informazioa jasotzeko oinarrizko tresna da.
Hala ere, zer ulertzen da etiketa-jartze terminoarekin? Produktu jakin batekin doazen edo horri buruz egiten dituzten aipamenak, lantoki edo komertzialen markak, produktuarekin zerikusia duten marrazki edo ezaugarriak, dokumentuak, errotuluak, xingolak edo lepokoak izango dira.

Jantzien etiketazioa
Etiketak hainbat argibide izan behar ditu; jantzi hori nola garbitu eta lisatu adieraziko da, zein materialekin egina dagoen, enpresa fabrikatzailearen datuak eta zein herrialdean egin den ere bai.
Jostailuak
Kontsumitzaileentzat, segurtasuna da garrantzi asko duen beste gaietako bat, batez ere haur jostailuetan, eta hori etiketetan islatuko da. Haur jostailuak kasu. Europar Batasunean merkaturatzen diren jostailu guztiek, komunitatearen legegintzak azaltzen dituen segurtasun eskakizunak bete behar dituzte.
Horrez gain, etiketan, jostailuaren funtzionamendu eta erabilpenari buruzko datuak azaldu beharko dira, baita, adin egokiena zein den eta "EB" homologazio datuak ere.
