KONTSUMOA

Ordaintzeko moduak

Salmenta mota desberdinak dauden moduan, ordainbide motak ere desberdinak izan daitezke, kontsumitzaileari, nahi dituen produktuak eskuratzeko erraztasunak ematen dizkiotenak.

Denboraren denboraz, ordainketa zatikatuek eta kreditu txartelen bidezko ordainketek ordezkatu dute esku-diruzko ordainketa.

  • Ordainketa zatikatuak produktuaren zenbatekoa zati ezberdinetan banatzea esanahi du, normalean hilabeteka banatzen da. Saltokiek bezeroaren esku uzten dute produktua ordaintzeko epea aukeratzea.
  • Txartel elektronikoak, azken urteotan ordaintzeko modu erabiliena bilakatu dira. Erraztasuna eskaintzeaz gain, segurtasuna ere bermatzen dute, izan ere, dirua beti gurekin eramatea saihesten dute, eta kutxazain automatikoetan esku-dirua beti lortu daiteke.

Bi txartel elektroniko mota daude; kreditu-txartelak eta zor-txartelak. Zor-txartelen bidez, bezeroak bere banku-kontuko dirua atera dezake edo horren bide ordaindu. Hala ere, kreditu-txartelekin, bezeroak diru-kantitate gehigarri bat izango du, hori finantza-entitateak ezarriko du.

Txartelarekin ordainduz

Txartel elektronikoek kontsumitzailearen datu guztiak dituzte enkriptatuak. Enkriptazioa datu pertsonalak kodea jarrita gordetzeko sistema da, era horretan, ez da erraza izango datu horiek eskuratu ahal izatea. Teknika hori, matematikako formula oso konplexuen bidez lortzen da, eta banda magnetikoa daramaten txarteletan batzen dira.

Txartel bidez erostean, beharrezkoa da dendariak NAN-a eskatzea, eta erosleak erakutsi beharra izango du. Honela, lapurretak edo nortasun faltsifikazioak saihesten dira.