LITERATURA

Poesia eta prosa erromantikoak

Espainiako poesia erromantikoa, berandu agertzeaz gain, mugimendu iragankor samarra izan zen, izan ere, hamarkada bat (1834-1844) ozta-ozta iraun zuen. Tankera erretoriko handinahia izan zuen ezaugarri eta ez zuen bere sakontasun xehea lortu erromantizismo oste gisa deritzon aldia arte (23. gaia ikusi). Prosaren arloan, eleberri historikoak beste herrialde batzuetan adinako ekoizpen garrantzitsua ez zuen erdietsi, baina Mesonero Romanosen kostunbrismo zoliak eta, batez ere, Larrarenak agerrarazi zuten eleberri errealista (24. gaia ikusi).

Poesia erromantikoa

Poesia lirikoak Erromantizismoaren aldian garrantzi handia hartu zuen, izan ere, generorik egokiena zen garaiko sentimendu eta jarrerak adierazteko.

Erromantikoek bertsogintzari berrikuntza handiak ekarri zizkioten, eta gaiek behin eta berriz errepikatzen ziren sentimenduei heltzen zieten: emakume ideala, maitasunezko desengainua, bakardadea. Neoklasizismoak ezartzen zituen murrizketak bertan behera utzita, sortzeko askatasunari esker, tankera pertsonalaren bila joan ahal izan zen.

  • Poesia lirikoa: tankera erretoriko eta handinahia erabiltzea, harriduraz beterikoa, izan zuen ezaugarri.
  • Poesia narratiboa: poesia erromantikoan elezahar eta gertakizun historiko ugari narratu ziren.

Sátira del suicidio romántico, Leonardo Alenzak eginda. (Museo Erromantikoa, Madril).

Jose de Espronceda

Espronceda Erromantizismoa sutsuaren ordezkari garbia dugu beraren tankera poetikoan azaltzen baita. Desterrutik itzuli ondoren (1834), baliotsuentzat jo daitekeen bere ekoizpen erromantikoa hasi zuen.

  • Poema lirikoak: gizartearen baztertuen alde egitea da gai nagusia ("Canción del pirata", "El mendigo", "El reo de muerte", "El verdugo"). Poeta beraiekin identifikatzen zen bere burua menderakaitz eta baztertutzat ere bazeukan eta.
  • Poema narratiboak:
    • El estudiante de Salamancak: irudi ikaragarrien bitartez narratzen du nola eraman zuen infernuetara ikasle erromantiko bat berak seduzitutako emaztearen mamuak.
    • El diablo mundo: amaitu gabe geratu zen. Asmo ideologikoa du, baina bere egitura desordenatuaren barruan nabarmentzen da "Canto a Teresa" poema lirikoa.

Eleberri historikoa

Eleberri erromantikoa iragan aroetan gertatzen zen, bereziki Erdi Aroan. Horrela jokatzen zen erromantikoek ikuspegi estetikotik gizarte modernoa prosaiko eta interes urrikotzat jotzen zutelako.

Espainian garapen eskasekoa izan zen eta genero honen lanik interesgarriena Enrique Gil y Carrascoren (1815-1846) El señor de Bembibre (1844) izan zen.

Kostunbrismoa

Kostunbrismoak garaiko gizartearen gaia jorratzen zuen. Herri-azturak, pertsonaiak eta ohiko herri-lanbideak deskribatzen zituen kazetaritza artikulu gisa.

Ramon de Mesonero Romanos

(1803-1882). "El Curioso Parlante" ezizena erabili zuen . Bere lanak Madrilgo gizarte bizitza du ardatz, bertako eraldaketen lekuko eta kronikagilea izan baitzen, hain zuzen ere.

Mesonero Romanosen kostunbrismoa ez zegokion espiritu erromantikoari, izan ere, moda iragankortzat jo zuen. Inguruneko errealitatea margotzeko nahiak eleberri errealistaren aitzindari bihurtu zuen (24. gaia ikusi).

Giro folklorikoen eta tipo pintoreskoen deskripzioa da garaiko prosa kostunbristaren ezaugarrietariko bat. Irudi honetan Pedro de Vegaren La Buenaventura, eszena kostunbrista (Sammer Galleries, Madril).

Mariano Jose de Larra

Larrak Macías drama eta El doncel de don Enrique el Doliente eleberri historikoa idatzi zituen, baina beraren lan sortzaile nagusia kazetaritza artikuluetan dugu:

  • Ohitura artikuluak: bere garaiko Espainiako gizartea kritikatzen zuten, atzeratua eta kulturarik gabekoa. Ohituren deskribatze hutsa ez zen bere nahi bakarra, berauek berriztatzeko laguntza eman nahi zuen, alegia.
  • Artikulu politikoak: absolutismoaren aldeko karlistei ez ezik, joera moderatuko gobernu liberalei ere latz eta garratz eraso egiten zieten.
  • Literatur artikuluak: hainbat literatur lanari buruzko iruzkinak dira, non bere burua neoklasikoen eta erromantikoen arteko ika-mikan eklektikoa agertzen baitzuen.

    Ohitura artikuluen idazkera bat dator bere kazetaritza izaerarekin. Larrak publikoa konbentzitu nahi zuen, eta horretarako tankera zuzena eta tolesgabea erabiltzen du. Gehienetan pasadizoak erabiltzen ditu, izan ere, samintasun handia ezkutatzen duten ironiaz eta sarkasmoz beteriko pasadizo horien bidez bere tesia adierazten du.

XIX. mendeko prentsaren gorakadak argitalpen espezializatuak ugaltzeko lagundu zuen. Bertan idazle askok bere lana ezagutarazi zuten. Irudi honetan, emakumezko irakurleentzat agerkari baten lehenengo orrialdea. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Espainiako Erromantizismoaren egoera

Independentziako gudak (1808-1814) eta absolutismoa berrezartzeak aurre erromantizismoaren garapena geldiarazi zuten. Fernando VII.a errege izan zen bitartean, intelektual ugarik Frantzian edo Ingalaterran erbesteratu behar izan zuten. Herrialde horietan jarri ziren harremanetan literatura erromantikoarekin.

 

Beste olerkari erromantiko batzuk

Rivas-eko Dukea. Antzerkigile gisa nabarmendu zen (23. gaia ikusi) eta poesiaren arloan El moro expósito, olerki historikoak, hamaika silabako erromantzea, (1834) eta Romances históricos (1841) gailentzen dira, Erdi Aroko edo Urrezko Mendeetako gertaeretan oinarrituak.

Jose Zorrilla. antzerkigilea ere izan zen (23. gaia ikusi), baina bere olerkigintzak sekulako arrakasta izan zuen. Bere Leyendas gertaera historiko edo herri tradizioetan oinarritutako erromantzeak dira.

Hamabost urte zituela, Jose de Esproncedak (Almendralejo, 1808- Madril 1842) absolutismoari aurre egiteko ezkutuko elkartea sortu zuen. Horregatik, kondenatu eta geroago indultatu egin zuten. Portugalera erbesteratu zen, non bere bizitzako maitea ezagutu baitzuen, Teresa Mancha, eta Parisera ere bai, non 1830eko iraultzan esku hartu baitzuen. 1835ean, Espainian zela, diputatu hautatu zuten.

 

Foiletoia

Eleberria batez ere prentsaren bitartez hedatu zen, izan ere, lanaren zatiak aldioro argitaratzen zituen. Inprimatutako literatura masiboaren lehenengo agerraldia zen. Horri esker, idazlerik arrakastatsuenak literaturatik bizi ahal izan ziren eta ez zuten egon behar izan mezenas aristokratiko baten menpe. Hori zela eta, publikoaren gustuetara moldatu behar izan zuten bere lana.

 

Mariano José de Larra (1809-1837)

Mediku frantsestu baten semea izan zen. Horregatik, bere familiak Frantziara ihes egin behar izan zuen. Berriz Madrilen, zuzendu zituen garaiko argitalpenen bitartez politikan hartu zuen parte eta "El pobrecito hablador", "El duende satírico" eta, batez ere "Fígaro" ezizenak erabili zituen. Maitasunezko bere bizitza dohakabeak eta egoera politikoak sortutako atsekabeak bere burua hiltzeraino eraman zuten.