LITERATURA

XX. mendeko literaturarako sarrera

XX. mendeko espainiar literaturaren garapena, lehen hiru hamarkadetako europar berrikuntzen asimilatze eta Gerra Zibilaren ondorengo haustura eta isolamenduarengatik markatuta dago.

Historia gizarteko espainiar esparrua

1898tik 1923 bitarteko gatazka

XX. mendea Berrezarkuntzarekin (1875-1931) hasten da; aldi honetan Alfonso XIII.aren irudiarekin monarkiara itzultzen gara, zeini bere seme Alfonso XIII.ak (1886-1914) jarraitzen baitio, Maria Cristinaren erregeordetzaren ondoren.

1898an 98ko gatazka gertatu zen; horrela deitu zitzaion Kuba, Puerto Rico eta Filipinak itsasoz bestaldeko azken koloniak galtzearen izenean.

Primo de Riveraren diktadura (1923-1930)

Gizartearen egonezina, bat-bateko eztanda eta matxinadetan islatzen da (Bartzelonako Aste Tragikoa, 1909) eta gobernu ez eraginkorrak jarraitzen diote, 1923an Primo de Riveraren Estatu kolpea (1870-1930) nagusitzen den arte. Gizarte bake denboraldi baten ondoren, Diktadurak porrot egiten du.

Bigarren Errepublika (1931-1939)

Bigarren Errepublikako garaia, 1931ko apirilaren 14tik 1939ko apirilaren 1era bitartean gertatzen da; data horretan Gerra Zibila amaitu zen. Beharrezkoa da bake garaia (1936ko uztailaren 17raino) eta gerra garaiaren artean bereiztea.

1936ko hauteskundeetan Frente Popular ezkertiarraren arrakastatik bost hilabete beranduago, Francisco Franco jeneralak (1892-1975) matxinada militarra hasten du eta Gerra Zibila piztuz, hildako, zauritu, preso eta atzerriratu ugarirekin.

Errepublikaren aldarrikapena Madrileko Puerta del Solen, 1931ko apirilaren 14an.

Frankismoa (1939-1975)

Izen honekin ezagutzen da, Gerra Zibila irabazi ondoren Franko jeneralak inposaturiko erregimen politikoa. Erregimena ideologia bakarrean (nazio-sindikalismoa) oinarritzen da, partidu bakarra eta etengabeko buru bat dituena, zeinek bere eskuetan botere guztiak baitzituen.

40. hamarkada gerraren aztarnek markatzen dute eta erregimeneko etaparik gogorrena da. 50. hamarkada ekonomia hazkunde eta kanpo alderako irekidurarekin hasten da. 60. hamarkadan, turismo ustiapenari esker espainiar egoera hobetzen da. 70. hamarkadako ekonomia krisi larri, oposizioaren hazkunde eta diktadorearen zahartzeak erregimena erradikalizatzera daramate.

Demokrazia (1975- gaur arte)

Frankoren heriotzaren ondoren (1975eko azaroaren 20a) diktadura desagertzen da. Juan Carlos I.a errege bihurtzen da eta demokraziarako trantsizioa hasten da.

Garai honen zehar, Espainia NATO eta Europar Ekonomia Komunitatearen (gaur egun Europar Batasuna bezala ezagutzen dena) parte izaten hasten da.

Kultura testuingurua

Komunikabideen garapenaren ondorioz kulturaren arrunt bihurtzearen aurrean intelektual batzuen konforme ez egoteak, abangoardiako mugimenduak jaiotzea bultzatu zuen, zeinen abiapuntua neurriz kanpoko esperimentazioa baita.

Kubismoa eta surrealismoa

Hamarkada kubistan (1905-1914), Pablo Picasso (1881-1973) eta Georges Braquek (1882-1963) kolorea eta perspektibaren alde egiten dute, Guillaume Apollinairek (1880-1918) ikustezko poesia, kaligramak, aukeratzen dituen bitartean.

Surrealismoak bere goreneko espresioa arte plastikoetan lortu zuen. Irudi oniriko eta subkontzientearen ustiapena bere intentsitate osoan agertzen dira Salvador Dalíren (1904-1989) pinturan, besteak beste.

Picassoren Las señoritas de Avignon (1907), (Nueva Yorkeko Arte Modernoko Museoa).

Espresionismoa

Alemaniar espresionismoak (1910-1920) giza emozioaren indarra eta intimismoa errebindikatzen ditu. Alemanian eta honetatik kanpo Gottfried Bennen (1886-1956) poesia eta Franz Kafkaren (1883-1924) idazkera narratiboa nabarmentzen dira.

Herrialde sozialistetako artea

Errealismo sozialista, masentzako politika heziketa prozesu gisa eta munduko orden berria izan behar lukeena zabaltzeko hartu zen eta artistentzako eredu sortzaileak sortu zituen.

Espainiar literatura XX. mendean

Mende hasieratik Gerra Zibileraino

  • Hispanoamerikatik Ruben Dariok (1867-1916) ekarritako modernismoak (28. gaia ikusi), luxua, exotismoa eta dotoretasunarenganako lilura sentitzen du.
  • 98ko belaunaldiak (29., 30. eta 31. gaiak ikusi), herrialdeko arazoetan arreta jartzen du, espainiar ariman ikertuz eta jatorra dena goraipatuz.
  • 1910 inguruan intelektual talde bat sortzen da, ikerketarako zaletasunagatik eta obra artistikoa hobetzeagatik; arte eta zientziak bultzatu nahi dira. 14ko belaunaldia edo novecentistas (32. eta 33. gaiak ikusi) deiturikoa da.
  • 27ko belaunaldia bereziki poesiaren belaunaldia da, zein Juan Ramon Jimenezen (1881-1958) poesia hutsagatik erakargarria sentitzen baita (35. eta 37. gaiak ikusi).

Gerra ondorenetik gaur egunera

  • 40. hamarkadan bi literatur jarrera bereizten dira: iheskorra eta errealista, zein ezberdintasunekin genero guztietan manifestatzen baitira. Joera errealista 50. Hamarkadako "gizarte literatura"n amaitzen da.
  • 60. hamarkadako poesia, intimismora itzultzen da eta eleberria esperimentazioarengatik bereizten da.
  • 70. hamarkadan, novisimos sortzen dira, zeinek artearen autonomia aldarrikatzen baitute. 80. hamarkadan kosmopolitismo handiagoa eta atzerritarren eragin handia ikusten da, eta joera hau gaur egun mantentzen jarraitzen da.

Europar esparru historiko

Mende hasieratik Lehenengo Munduko Gerrara:

  • Zabalkunde kolonialetik etorritako ekonomia tentsio handiak Lehenengo Munduko Gerran (1914-1918) amaitzen dira.
  • 1917an Errusian iraultza nagusitzen da.

Gerra arteko Europa eta Munduko Bigarren Gerra:

  • 1929ko Nueva Yorkeko burtsaren porrotaren ondorengo ekonomia krisiak mugimendu totalitaristak agertzen laguntzen du: Italian eta Alemanian.
  • Potentzia nazi eta faxisten zabalkundeak Bigarren Munduko Gerra ekartzen du (1939-1945).

"Gerra hotzetik" gure egunetara:

  • "Gerra hotza" bezala ezagutzen da Estatu Batuak eta bere eragineko ingurua, Sobietar Batasuna eta bloke sozialista aurrez aurre jartzen dituen tentsioa.
  • Ideologia komunistak munduko gune zabaletatik bidea irekitzen du: Txina, Kuba, etab.
  • 1957an etorkizuneko Europar Batasuna jaiotzen da.
  • 1989an, Mijail Gorbachovek (1931) perestroika deiturikoa hasten du, zeinen ondorio nagusiena Alemania bateratzea eta URSS ezabatzea baitira.