LITERATURA

Modernismoa

XIX. mendearen bukaeran, garaiko literatura joeren aurka zeuden izaera berritzaileko lehenengo erakusketak agertzen dira. Mendearen bigarren erdialdean arrakasta izan zuen eredu errealista dagoeneko amaitu da, eta Campoamor eta Nuñez de Arceren (26. gaia ikusi) poesia triunfalista eta prosaikoak ez diete momentuko beharrei erantzuten. Modernismoa, ezarritako guztiaren aurrean erreakzio menderakaitz eta inkonformista bezala sortu zen.

Literatur modernismoa

Literatur modernismo kontzeptuak, Espainiaren nagusitasunerantz doan Hispanoamerikaren literatur independentzia goraipatzen duen modernismoaren aldaera definitzen du, eta bere eredua erabateko edertasuna eta artelanaren perfekzio formala da.

Jatorriak

Literatur modernismoa Hispano Amerikan jaiotzen da 1880 inguruan, lehenengo prosan eta gero bertsoan. Jose Marti (1853-1895) kubatarra eta Ruben Dario (1867-1916) nikaraguarrak hasten dute (84. gaia ikusi).

Modernistek espainiar katolizismotik urruntzea eta bere sustrai amerikarrak baieztatzea bilatzen dute. Horretarako, tradizio erromantiko, sinbolista eta parnasiano frantsesean inspiratzen dira.

  • Erromantikoetatik, bizitzaren aurrean atsekabea, heriotzari kultua, bakardadea, melankolia, gaukotasuna, misteriotsua dena, irudimena eta fantasia hartzen dituzte.
  • Perfekzio formala bilatzea, Antzinatasun grekolatindarraren oroitzapena eta artea artearengatik ideia, inspirazio parnasianoarenak dira.
  • Sugestio ideia eta musikaltasuna (erritmoa, barneko errima, etab.) sinbolismotik datoz.
  • Edertasun modernista irudi bisual, kolore, musika eta soinuzko efektuen bitartez lortzen da.
  • Metro hoberenen artean, alexandrotarra eta dodekasilabikoa nabarmentzen dira. Ahapaldi klasikoetako aldaerak ugari dira.
  • Aberastasun lexiko handia. Aurreko puntuekin lotuta, hitzan espresio aukera guztiak bilatzen dira.

Jose Martíren Lira guerreraren azala, bere Obras completas direlakoen edizio bati dagokiona, 1925. urtean argitaratua. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Sagrada Familia tenpluko dorreak, Bartzelonan, Antonio Gaudi arkitektoaren obra. 1862an eraikitzen hasi zen. Esperimentazio modernista arte guztietara iritsi zen.

Ruben Dario

Felix Ruben Garcia Sarmiento, Ruben Dario, (1867-1916), Metapan (Nicaragua) jaio zen. Diplomatikoa eta kazetaria izan zen eta horregatik Europa eta Ameriketako hiri ugari bisitatu zituen. Parisen parnasianoak eta sinbolistak ezagutu zituen eta literatura frantsesaren munduan sartu zen. Leonen (Nicaragua) hil zen.

Darioren obrak -prosan eta bertsoan- bere Europa eta Amerikan zehar eginiko bidaiekin batera, modernismoa zabaldu eta sendotzeko balio izan zuen. Hiru obra nabarmentzen dira:

  • Azul...(1888): bertsoz eta prosaz idatzitako konposizioak dauzka, non estetika berriaren ildoak agerian jartzen baitira.
  • Prosas profanas (1896): bere aurreko obran hasi zen ibilbide elegante eta fina sendotzea da.
  • Cantos de vida y esperanza (1905): Darioren ibilbidean aldaketa suposatzen du. Bere hiru gai ardatzak hauek dira:
    • Gizarteko ihesbide aristokratikoa.
    • Gizarte eta politikari buruzko kezka: Dariok Espainia goraipatzen du eta inperialismo iparramerikarraren aurkako bere iraganera jotzen du.
    • Egonezin pertsonala: norbere izate, denbora eta heriotzari buruzko gogoeta egiten da.

Ruben Darioren argazkia. Cantos de vida y esperanzako lehen poemako bertsoek Darioren aurreko sorkuntzei erreferentzia egiten diete, eta era berean, bere ibilbidean aldaketa markatzen dute.

Modernismoa Espainian

Modernismoa ez zen Hispanoamerikan bezain distiratsu, exotiko eta ausarta izan. Sentsuala eta zentzuzkoarenganako bere gustuak modalitate intimistagoetarako bidea eman zuen. Oinarrizko estetika hartzen da, baina Ruben Darioren ihes egite arketipoa arbuiatzen da.

Poeta modernista nagusienak Salvador Rueda, Francisco Villaespesa, Eduardo Marquina eta Manuel Machado izan ziren.

Manuel Machado (1874-1947)

Baita ere poeta den Antonio Machadoren (31. gaia ikusi) anaia, espainiar modernismoko irudi garrantzitsuenetariko bezala kontsideratzen da. Konposizio ugariren autorea izan zen, Alma (1902), Caprichos (1905), Cantares (1907), Cante Hondo (1912), eta abarretan jasotakoak.

Bere poesian andaluzismoa bizitzaren ikuspegi kosmopolitarekin nahasten da. Zezenei, gitarrari edo cante jondoari dedikaturiko konposizio herrikoi arinekin batera, Machado sakonago eta erlijiosoagoa azaltzen da, espiritualtasun eta fede handiko sonetoen autorea dena.

Manuel Machadok, bere poesia konposizioez gain, bere anaiarekin batera hainbat antzerki obra idatzi zituen.

Parnasianismoa eta sinbolismoa

Parnasianismoa literatur mugimendua da, Frantzian 1866-1876 hamarkadan agerturikoa, zeinek sentimentalismo erromantikoa arbuiatzen baitu eta horrela, perfekzio formal eta exotismoarenganako kezka sortzen da.

Sinbolismoa Frantzian, 1886an sortzen da; data honetan bere manifestua argitaratzen da. Errealitatea sentsazio eta emozio talde batez ordezkatu nahi izan zuen.

 

Modernismo exotikoa eta modernismo intimista

Exotikoa: ekintza espazio irreal eta sentsualetan kokatzen da, adibidez, Indian, kultura grekoan edo zaldunen munduan, eta poemetan maitagarri, ninfa, zentauro eta printzesak azaltzen dira.

Intimista: poetak bere melankolia, barneko kezka eta atsekabeari erantzuten dio. Ezkortasuna eta desengainua poema ugaritan azaleratzen dira.

 

Salvador Rueda

(1857-1933). Bere lehen poesia liburua En tropel (1892) izan zen, zeinek Ruben Darioren testua darama. Ruedaren poesia alai eta distiratsuak mende amaierako poesia grisarekin kontrastea egiten zuen; beraz, modernismoaren aitzindaritzat hartu ohi da.

 

Francisco Villaespesa

(1877-1936). Bere poesietan elementu erromantiko eta modernistak nahasten ditu. Malenkonia, sentimentalismoa eta halako atsekabe erromantikoa, irudi makabroen bitartez espresatutakoa, gai mitologiko eta paisaia idiliko modernistekin konbinatzen dira.

«Yo soy aquel que ayer nomás decía el verso azul y la canción profana, en cuya noche un ruiseñor había que era alondra de luz por la mañana».

 

Eduardo Marquina

Marquina (1879-1946) zuzenean modernismoarekin erlazionatzen da, nahiz eta batzutan beregandik urruntzen dituen elementu partikularrak eransten baditu ere. Amodioa, mina, gesta historiko handi, mendiko bizitza lasai eta bakezale, naturari... abesten die. Erlijio gaietako poemak ere idatzi zituen.