XIX. mendeko Iparramerikako literatura
Lehen idazleak
Iparramerikako lehen idatzietan nabaria da Europako eragina. Washington Irving (1783-1878) izen handiko lehen autorea izan zen; honek Erdi Aroan girotutako narrazio exotikoak idatzi zituen: Cuentos de la Alhambra (1832) adibidez.
James Fenimore Cooper (1789-1851) idazlearen abenturazko eleberrien bidez, literatura berriak herrialdearen errealitateari buruzko gaiak aipatu eta berezko izaera bermatzen hasia zela ikus dezakegu, aitzindarien gatazka edo Iparramerikako natura handiari buruzko gaiei buruz aritzean, adibidez. Bere lanik ospetsuena El último mohicano (1826) da, kolonizatze-prozesu erdian gertatutako indiar klan baten desagertzeari buruzkoa.
Edgar Allan Poe mende horretako lehen idazle handia izan zen. Estetikari zuzendutako testu teoriko eta musikaltasun arraro batez eraikitako olerkiek, El cuervo, adibidez, eragin handia izan zuten mende bukaerako Europako poesian.
Ospea bere ipuin harrigarriei esker lortu zuen. Haietan izaera fantastikoa intrigazko korapilo errealistekin batera nahasten da. Batzuk polizia ipuinak dira: La carta robada, Los crímenes de la calle Morgue; beste batzuk, berriz, misterio eta beldurrezkoak dira: El corazón delator, La caída de la casa Usher. Aventura de Arthur Gordon Pym (1873) narrazio luzea ere idatzi zuen. Hego Poloaren bila egindako bidaia alegoriko baten istorioa da.
Edgar Allan Poeren erretratua.
Erromantizismo puritanoa
Mende erdian jazotako zabaltze literarioa Bostonen gertatu zen, R.W. Emersonen transzendentalismoaren inguruan, hain zuzen ere. Erromantizismoa europarraren eta ekialdeko doktrinen eraginez, Emersonek jainkotasuna naturaren bidez lortzera animatzen zuen gizakia. Bere jarraitzaileetako batek, H.D.Thoreauk, basoetan izandako bizimodu eremutarra kontatzen du Walden (1854) lanean; honek egungo ekologismoaren aitzindari egiten du.
Nathaniel Hawthornek (1804-1864) erlijio puritanoarentzat hain obsesiboa den gaia, bekatua eta gaizkia, aztertzen du bere eleberrietan. Bere obra nagusiak hurrengoak dira: La letra escarlata (1850), lehenengo kolonoen bizimoduan oinarritua, eta La casa de las siete torres (1851), izaera fantastikozkoa. Naturaz gaindikoa ere bere ipuinen ezaugarria da.
Herman Melville (1819-1891) garaiko beste pertsonaia handia izan zen, Moby Dick (1851) berealdiko eleberriaren idazle. Gaztaroan marinela izan zen, eta horren berri eman zuen idatzi zituen lehenengo eleberrietan: Taipi (1846) lanak adibidez, Hegoaldeko Itsasoen ikuskera idealizatzen du, eta Blusón blanco (1850) obrak itsasoan bizitzeak dituen zailtasunak erakusten ditu.
Melville aipagarria da narrazio motzean ere; honako hiru lan hauekin: Bartelby, el escriente, bulegari bati buruzko Kafka aurreko narrazioa (27. gaia ikusi) Benito Cereno intriga larrizkoa, eta Billy Bud , marinel gazte baten heriotza bidegabekoari buruzko hil ondoko obra.
Poesiari dagokionean bi izen azpimarratu behar ditugu:- Walt Whitmanek (1819-1892) Hojas de hierba izeneko liburu bakarra idatzi zuen, etengabe luzatu zuena. Bere olerki amaigabeen bersetetan garaikoa baino askatasun handiagoa erakusten du, eta indibidualismoari, demokraziari eta egunerokoari abesten dio.
- Emily Dickinson (1830-1886) bakarturik bizi izan zen eta bere garaian ez zen ezaguna izan. Ordura arte entzun ez ziren olerki labur eta lakonikoak heriotza, maitasuna, jainkoa eta abarreko gai nagusiei buruzko intuiziozko zirtak dira.
Mende amaierako narratzaileak
Garrantzitsuena Mark Twain ezizenaz ezagutzen dugun Samuel L. Clemens (1835-1910) izan zen. Kazetari eta hizlari izatera heldu aurretik, Missouri jaioterriko ibaian gidari eta urre bilatzaile moduan ibili zen. Haren izpiritu satirikoa eta gizadiari buruzko ikuspuntu ezkorra iraganean (Un yanki en la corte del rey Arturo ,1889) eta gaurkotasunean (El hombre que corrompió a Hadleyburg, 1900) islatzen dira.
Bere eleberri hoberenak Las aventuras de Tom Sawyer (1876) eta Las aventuras de Huckleberry Finn (1884) izan ziren. Azken hau lehena baino askoz hobea izan zen. Eleberri hauetako protagonista gazteen ibilerek gizarte amerikarraren giza eta arraza arazoak islatzen dituzte.
Samuel L. Clemens, Mark Twain
Beste idazle eta lan aipagarriak honako hauek dira:
- H. Beecher-Stowe eta La cabaña del tío Tom esklabotzaren aurkako alegatua.
- Stephen Cranek La roja insignia del valor eleberria idatzi zuen, Amerikako gerra zibilaren bihozgabekeriari buruzkoa.
- Bret Hartek Mendebalde urrunari buruzko ipuinak idatzi zituen.
- Jack Londonek Alaskako bizimodu basatiari abestu zion La llamada de la selva.
Edgard Allan Poe
(1809-1849), aktore bikote baten semea, umezurtz geratu eta merkatari aberats batek hezi zuen, harekin arazoz betetako harremana izan zuen. Unibertsitatetik eta West Point Akademiatik bota zuten. Kazetaritzari esker nola edo hala bizi ahal izateko beste atera zuen, baina bere emazte gaztea hil zenean bizitzarekiko larritasuna areagotu egin zen harengan. Antza denez, alkoholismoaren ondorioz hil zen oso gazte.
Moby Dick
Moby Dick Melvilleen maisulana dugu. Ismael narratzaileak kontatzen du Ahab kapitaina bale txuri baten atzetik dabilela era obsesiboan, amaierako hondamendira iritsi arte; horretaz gain, itsasoko bizimoduari buruzko xehetasunen berri ematen digu. Beraz, korapiloa gizon heroiko harroputz batek natura edo gaizkia (katxalote misteriotsuaren interpretazioaren arabera) gainditzeko erakusten duen lehiari buruzko metafora dela esan daiteke.
El nuevo canto americano
«Yo escucho la canción de [América; variados cantos escucho.
Los de los mecánicos, cada [uno cantando su fuerza y alegría.
El carpintero canta mientras [mide el tablón y la viga,
el albañil canta al preparar [su trabajo o cuando lo [abandona (...)
Cada uno cantando lo que [es suyo, de nadie más.» Walt Whitman