Frantziako eleberri errealista
Eleberri errealistaren garaipena
Botereak eta diruak eragindako gizarte kapitalista deskribatzeko orduan, eleberria genero egokiena dela ikusten dugu. Haren ezaugarriek (21. gaia ikusi) giroak eta psikologiak deskribatzeko ikuspuntu zabala eta objektiboa ematen dute. Eleberri errealisten gai nagusia gizartea eta gizakiaren arteko harreman konplexu eta liskartia zen, eta azkenaren porrota nagusitzen da.
Bilduma eta foiletoak banatu ohi zituen prentsaren garapenari esker irakurle kopurua nabarmenkiro gehitu zen.
Erromantizismotik Errealismora
- Stendhal ezizenaz ezagutzen dugun Henry Beyle (1783-1842) idazleak bizitza erromantikoa eraman zuen, garaiko gizarte zitalarekin etengabeko gatazkan. Bertatik ihes egiteko asmotan Italiara joan zen, harentzat bigarren aberria bihurtu zen. Margolaritza eta bidaiei buruzko liburuak idatzi zituen, baita biografiak ere eta bere bizitzako azken urteetan eleberriak.
El rojo y el negro (1830) eleberrian herritar batek erdietsiko ez duen gizarte maila igoera eta zoriona lortu nahi ditu, bere handinahia bide bakarra izanik. Istorio honen bidez idazleak frantses gizarte burges itxuratia deskribatzen du jarrera neutral eta estilo neurritsuaz.
La cartuja de Parma (1839) Italian girotutako obra honetan, familiak arbuiatutako aristokrata gazte baten gertaerak kontatzen ditu. Hau eliza eta politikaren arteko ikasketak egiten hasten da. Azpikeriak erabilita eta bere maitalea baztertuz arrakasta lortzen du. - Honore de Balzac (1799-1850) Neurrigabekeriak markatu zituen idazlearen bizitza eta obra. Gaztaro txiro eta buhame baten ondoren, arrakastak luxu eta zarrastelkeriaz jositako bizimodua eman zion (ondorioz, zorrak). Hainbat amodiozko istorio izan ondoren, azkenik ukraniar aristokrata batekin ezkondu zen.
Estreinako obrak doinu erromantikozko eleberri historiko eta fantastiko apartak izan ziren. 1830. urtearen inguruan La comedia humana proiektu literarioari eman zion hasiera. Bertan eleberri historikoak eta sinbolikoak daude, adibidez, La piel de zapa, baita poliziazkoak ere, Un asunto tenebroso.
Obran zehar garaiko gizartearen kritika egiten du batez ere. Azpimarragarriak dira Eugenia Grandet (1833), alabaren zoriona oztopatzen duen gizon zeken bati buruzkoa, eta guztiz kontrako istorio bat: El padre Goriot (1834), aita batek bere alaben amodio kontuak eta gutiziak betetzearren egiten dituen sakrifizioak kontatzen dituena.
Flaubert: artea eta errealitatea
Gustave Flaubert (1821-1880) frantses idazle errealisten artean modernoena izan zen, pertsonaien psikologia hausnarketa eta giroen deskribapenagatik. Besteak beste, ipuinak, eleberri historiko eta fantastikoak eta bi nobela itzel idatzi zituen:
- Madame Bovary (1857), bere maisulana izan zen eta epaitegira eraman zuen, moraltasun eza egotzi baitzion. Obra, Don Quijoteren omenez idatzitakoa da eta Erromantizismoaren aurkako kritika da. Arruntasun herrikoi itogarrian girotutako kutsadura idealista baten kasua deskribatzen du modu gupidagabean. Emma, gure protagonista, herri bateko sendagile batekin aspertuta dago eta zenbait abentura erotiko izatera bultzatzen duten eleberri sentimentalak irakurtzen hasten da. Azkenean, ezin die erantzun dituen zorrei eta bere buruaz beste egiten du.
- La educación sentimental (1869) eleberriak emakume ezkondu batekin nahasturik dabilen gazte burges baten istorioa kontatzen du. Amaiera tristea, denborak ilusioak hiltzen dituela ikusten dugu, ideia burgesen kritika sakona, hain zuzen ere.
Eugne Giraudek margotutako Gustave Flauberten erretratua. Idazle honen bizitzak ez du aipamen berezirik, gehiena bere lursail batean itxita igaro baitzuen. Haren helburua objektibotasunean eta inpertsonaltasunean oinarritutako hobezintasun literarioa lortzea izan zen.
Zolaren naturalismoa
Emile Zola (1840-1902) garaiko positibismoaren eraginez, errealismoari balio zientifiko handiagoa ematen saiatu zen, gizakiaren eta gizartearen jarrera aztertuz. Horretarako, jaraunspenaren legeak, ingurugiroaren eragina eta metodo esperimentalak erabili zituen.
Balzacen eredua jarraituz, 1871 eta 1893 urteen artean Rougon-Macquartak hogei eleberri saila idatzi zituen, sendi baten enbor genealogikoan oinarriturik. Bertan mende amaierako gizarte frantsesaren alde gordinenak azaltzen ditu (akatsak, alkoholismoa, gaixotasunak, miseria...). Zenbait obra, adibidez La taberna (1877), Nana (1880) eta Germinal (1885) deskribapenek duten indarragatik eta azaleratzen hasia zen langile maila protagonistatzat izateagatik dira aipagarriak.
Emile Zolaren erretratua, Manetek egina.
El rojo y el negro
Stendhalek idatzitako eleberriaren korapiloa hurrengoa da: jatorri apalekoa den Julien Sorelek senide aberats baten etxean lan egiten du tutore moduan, baina etxeko andrearekin zeukan harremana azaleratu eta etxea utzi beharrean aurkitzen da. Eliza ikasketei ekin zion eta markes baten alaba maitemintzea lortzen du. Ezkontzekotan dagoela, aurreko maitalea agertu eta limurtzaile hutsa dela esaten die guztiei. Julienek emakumea tirokatu egin zuen eta azkenean gillotinan hiltzen dute.
Balzacen La Comedia Humana
Asmo handiko eleberri sorta hau gizadiari buruzko ikuspegi sintetiko osoa emateko helburuz egin zen. Hiru zatitan banatzen da: Estudios de costumbres, Estudios filosóficos eta Estudios analíticos. 137 eleberri inguru ziren, eta haietatik laurogeita hamar atsedenik gabeko epe laburrean idatzi omen zituen. Bi mila eta bostehun pertsonaietatik batzuk azaltzen dira hainbat obratan, eta horrek batasuna ematen dio multzoari.
Bestelako eleberri idazle frantsesak
Guy de Maupassant
(1850-1893) ipuinaren maisu izan zen Bola de sebo,
La casa Tellier. Psikologia eleberriak ere idatzi
zituen, Bel-Ami adibidez.
(1840-1897) Tartarín de Tarascón eta Tartarin en los Alpes lanek egin zuten ospetsu. Herritar harroputz bati buruzkoak dira. Hala ere, naturalismo arinagoa zuten ipuinak eta eleberriak ere idatzi zituen.
Dreyfuss kasua
Bizitzaren amaieran, Zolak "J'accuse" izeneko artikulu sorta argitaratu zuen, bertan Dreyfuss kasuan gertatutako manipulazio politiko eta arrazista salatzen zuen. Dreyfuss militar juduari traizioa leporatu zioten, baina benetan kopla buru bezala erabili zuten. Horregatik, Zola lehen intelektual konprometitua dela esan daiteke, XIX. mendean sarritan aipatuko eredua.
