Narratiba hispanoamerikarraren "booma" (II)
- GRAFIKOA: Laburpen-taula
- ANIMAZIOA: Hispanoamerikar nobelaren joera ezberdinak
Fuentes, Mexikoko kronista
Carlos Fuentes mexikarra (1928) munduko hainbat herrialdetan egon da diplomazialari. Ondoko hauek dira bere obra luzeko konstanteak:
- Ahozko asmamen handia eta narratiba esperimentazio nekaezina.
- Bere herrialdeko gatazka sozio-politikoaren azterketa, iraultza mexikarraren ondorioen arreta berezia jartzen duena.
Bere lehen eleberria (La región más transparente, 1958) deigarri gertatu zen bere ausardi esperimentalarengatik eta Mexikoko hiriaren asmo handiko fresko sozialarengatik. Bere lanen artean aipagarriak dira besteak beste, Cambio de piel (1967) eta La cabeza de la hidra (1975).
La muerte de Artemio Cruz (1962) maisulanak ekarri zion ospea. Azkenetan dagoen buruzagi politiko ustel baten oroitzapenen ildotik, Mexikoko historia berreraikitzen du iraultzatik hasita. Eleberria hiru narratzaile ezberdinek egituratuta dago, eta espazioan nahiz denboran salto ugari daude.Garcia Marquezen Macondo
Gabriel Garcia Marquez kolonbiarra Hispanoamerikako kontalari handien artean ospetsu eta irakurriena da. Karibeko kostan eman zuen haurtzaroa eta garai horretatik hartu zituen Macondo ametsezko lana sortzeko gaiak eta istorioak. Narratiba hispanoamerikarraren beste hainbat agertoki mitikotan bezala, kontinente osoaren eta oro har gizakiaren errealitate gatazkatsua sinbolizatzen du.
Han girotuko ditu bere lehen lanak (El coronel no tiene quien le escriba, 1961; La mala hora, 1962), irudimenez gainezka daudenak.
Cien años de soledad (1967) lanak eman zion ospea, boom hispanoamerikarraren eleberri enblematikoak. Zorigaiztoko patuak jota dagoen familia bateko zazpi belaunaldien istorioa kontatzen du lanak, aldi berean, azpi kontinentearen eboluzio sozio politikoa sinbolikoki laburbilduz. Errealismo magikoaren maisulana, gertakari fantastiko eta ezohikoak egunerokotasunarekin nahasten dira, autoreak kontatzeko duen dohainari esker.
Gabriel Garcia Marquezen lanetan askotan bere bi lanbideak gurutzatu dira, kazetaritza eta literatura. Esaterako, Relato de un náufrago (1955) erreportaje liluragarrian edo azken lanetako batean, Noticia de un secuestro (1996).
Antzeko estiloa dauka El otoño del patriarca (1975) lanak, diktadore bati buruzkoa. Idazlearen ondorengo lanak (Crónica de una muerte anunciada, 1981; El amor en los tiempos del cólera, 1985), egitura zaindu eta kalitate literario berarekin, errealismo magikotik urrun daude.
Mario Vargas Llosa
Idazle perutar hau Hispanoamerikako narratibaren beste irudi handietako bat da, narrazio tekniketan egindako azterketa anitzengatik eta bere eleberrietako munduen konplexutasunagatik.
Bere lehenengo lana, La ciudad y los perros (1962), izan zen boomari hasiera eman ziona. Limako eskola militar bateko matxismoa eta indarkeria salatuz Peruko gizarteari egindako kritika da. La casa verde (1966) obran hiru istorio gurutzatzen dira, oihaneko hiru alde ezberdinetan girotuak, prostituzio etxe batean elkartuko direnak.
Conversación en la Catedral (1970) da idazlearen lanik handiena, baita ondoen egina dagoena ere. Egitura konplexua du, denboran saltoak egiten ditu eta ikuspuntu aldaketak ere etengabeak dira. Lau istoriotan dago artikulatuta. Diktadurapean bizi den Peruko gizartearen fresko mingarria irudikatzen du.
Hauek dira autorearen beste obra garrantzitsuak: Pantaleón y las visitadoras (1973) umorezkoa, La tía Julia y el escribidor (1977) autobiografikoa eta La guerra del fin del mundo (1981) lan handia.
Mario Vargas Llosa.
Azken joerak
Esperimentalismoa da Fernando del Paso mexikarraren (1935; Palinuro de México, 1978) eta Guillermo Cabrera Infante (1929) nahiz Severo Sarduy (1937-1993; Cobra, 1972) Kubako bi narratzaileen ezaugarri nagusia. Guillermo Cabrera Infante Joycen jarraitzaile da Tres tristes tigres (1967) laneko hitz jokoetan.
Manuel Puig (1932-1990) eta Osvaldo Soriano (1943-1977) argentinarrak dira. Manuel Puigek herri kultura aztertu zuen La traición de Rita Hayworth (1968) eta El beso de la mujer araña (1974) lanetan. Osvaldok peronismoa kritikatu zuen No habrá más penas y olvido (1980) obran.
Manuel Scorza (1928-1983) eta Alfredo Bryce Echenique (1939) dira Perun idazle esanguratsuenak. Manuel Scorzak nekazarien arteko gatazkei buruzko eleberri sozialak egin zituen. Echeniquek oso estilo pertsonala zuen, umorezkoa eta liluragarria (La vida exagerada de Martín Romaña, 1981). Augusto Monterroso guatemalarra (1921-2003) kontakizun laburraren maisua da. Azkenaldian bi emakumek ospe handia lortu dute: Isabel Allende txiletarra (1942: La casa de los espíritus, 1982) eta Laura Esquivel mexikarra (1950; Como agua para chocolate, 1989).Mario Benedetti
Uruguaiarrak (1909) poesia, ipuina eta eleberria landu ditu. La tregua (1959) lanean erretiratu baten beranduko amodio tragikoa kontatzen du. Gracias por el fuego (1965) diktadurei eginiko salaketa da. El cumpleaños de Juan Ángel (1971) gerrillari bati buruzko eleberria da, hitz neurtuetan idatzia.
José Donoso
Jose Donoso (1925-1996) txiletarrak denbora luzea eman zuen erbesteratuta. Eleberrietan, bere herriko klase menderatzailea irudikatzen du estilo groteskoan. Bere lan nagusiak hauek dira; El lugar sin límites (1967), Casa de campo (1978) eta batez ere, El obsceno pájaro de la noche (1970) hizkuntza surrealistan idatzitako herri eleberria.
Mario Vargas Llosa
Mario Vargas Llosa (1936) Perutarra Limako eskola militarrean egon zen eta unibertsitateko ikasketak egin zituen bere herrialdean eta Europan, ordu ezkero bizi den lekuan hain zuzen. Gaztaroko jarrera ezkertiarretatik liberalismora egin du eta Peruko presidente-hauteskundeetarako ere aurkeztu zuen bere burua. Gaur egun prentsan aritzen da eta literaturari buruzko hainbat saio zorrotz ere egin ditu.
