Albisteak
Erreportajeak
Grammyak, emakumezkoen kontua
Beste behin emakumezkoek hartu dute agintea iragan igandean Los Angelesko Staples Centerren ospatutako 2010eko Grammy Award sarietan. Musikaren inguruan dagoen sariketa nagusian emakumezkoen ahotsa izan zen jaun eta jabe. Beyonce abeslari estatubatuarrak errekor berria ezarri zuen, emakume bakar batek ez baitu lortu gau bakar batean sei Grammy jasotzea.
Erreportaje didaktikoak
Tina Turner, 80ko eta 90eko hamarkadetako urakana (II)
Diskoak, miloi askoko salmentak, bira arrakastatsuak... Hori eta gehiago lortu du Tina Turnerrek bere ibilbide osoan zehar. Ahots indartsuarekin eta hanka kurbatuekin, rockaren ikur nagusian bihurtu zen Turner, eta 90eko hamarkada kontaezinak diren mundu osoko birak egiten eman zuen. Hala eta guztiz ere, bere azken lanak diskretuagoak ziren, eta artista ospetsu gisa, soilik bere soldatak egiten zuen gora.
Gomendatuak
Heavenly Hell, L.A.k berak editatu ez duen lehen lana
Universal Music, 2009

Heavenly Hell dugu Mallorcako Luis Albert Segurak buru duen L.A. taldearen disko berria, eta "Hands" du lehen singlea. Lau multinazional (EMI, Warner, Sony eta Universal) lehiatu ziren taldearen kontratua lortzeko, baina besteak beste U2ren, Metallicaren eta Amy Winehousen diskoetxeak (Universal) lortu zuen azkenean garaipena. Seguraren esanetan, "zentzugabea zen multinazionalak lehian ikustea, baina geuk irabazi dugu eta ate nagusitik sartu gara". Abeslariaren arabera, "amets baten moduko disko desinhibitua eta koloretsua" gozatzeko aukera izango dugu.
Agenda
- Mutrikuko Laia taldearen kontzertua Donostiako Fnac-en
2010/01/22 - Nacho's Dick taldearen kontzertua Bilboko Cotton Clubean
2010/01/22 - Zarra eta Xabi Apariciren kontzertua Bilboko Cotton Cluben
2010/01/16
Musika - Hiztegia
- La: Do eskalako seigarren nota edo gradua.



