MUSIKA

«« Itzuli

Erreportajeak

Bira Onenaren Saria Fito & Fitipaldisi eman dio Musikaren Akademiak

Bira Onenaren Saria Fito & Fitipaldisi eman dio Musikaren Akademiak
Bira Onenaren Saria Fito & Fitipaldisi eman dio Musikaren Akademiak
Bira Onenaren Saria Fito & Fitipaldisi eman dio Musikaren Akademiak
Bira Onenaren Saria Fito & Fitipaldisi eman dio Musikaren Akademiak
Bira Onenaren Saria Fito & Fitipaldisi eman dio Musikaren Akademiak

Musikaren Espainiako Akademiak Fito & Fitipaldis taldeari eman dio 2007ko Kontzertu-bira Onenaren Saria, Musikaren Sarien XII. edizioan. Espainiako Estatu osoan 90 kontzertu baino gehiago eman eta ia milioi bat pertsona bildu ditu Fito Cabrales bilbotarraren taldeak "Por la boca vive el pez" izeneko biraren baitan.

2008/03/18

Fito & Fitipaldis talde bilbotarrak adin guztietako jarraitzaileak ditu, nerabe zein adineko, eta ospe handia lortu du, besteak beste, "Me equivocaría otra vez" eta "Abrazado a la tristeza" abestiei esker. Lan horiek guztiek lortutako arrakasta erabakigarria izan da Fito Cabrales Platero y Tú taldeko buru ohiaren taldeari sari hau emateko. "Por la boca vive el pez" birak ia milioi bat pertsona bildu ditu.

Bilboko musikariak apirilaren 3an, Valladoliden, jasoko du sari hau, Musikaren Sarien XII. edizioaren galaren ospatzen den tokian. Beste saridunen izenak bertan jakinaraziko dituzte.

Por la boca vive el pez

Fito & Fitipaldis taldearen ospea sendotu du Por la boca vive el pez (2006) estudioko bosgarren diskoak. Gironan grabatu zuten disko hori, Musiclan estudioetan, eta Joe Blaney arduratu zen ekoizpenaz. Besteak beste, The Clash, The Raveonettes, Los Rodriguez, Andres Calamaro eta Ariel Rotekin egin du lan Blaneyk.

Carlos Raya (M Clan taldeko gitarrista), Candy eta El Niño (base erritmikoan), Joserra Senperena (teklatuetan) eta Javi Alzola (saxofoian) dira grabaketan parte hartu zuten musikarietako batzuk.

Diamantezko Diskoa

Musikari bilbotarrak Diamantezko Diskoa jaso zuen 2007ko urrian, Quique González adiskide eta musikariaren eskutik, Fito & Fitipaldis taldearekin milioi bat disko baino gehiago saltzeagatik. Bere hitzetan, "taldearekin, lagunekin eta egitasmo hau posible egin duten guztiekin ospatzeko garaia da". Sari hori taldearen Por la boca vive el pez diskoaren 300.000 ale saldu eta Fitori Platinozko Disko Hirukoitza eman ostean iritsi zen.

2007an hara eta hona

Fito eta lagunek 2007an hasi zuten kontzertu-bira Espainiako Estatuan eta toki gehienetan agortu zituzten sarrerak. Andrés Calamaro argentinarrarekin batera bira txiki bat egiteko ausardia ere izan zuten joan den udan, "Dos son multitud" izenburupean, eta bira honetan ere oso zaila izan zen sarrerak lortzea.

Urte honetan A puerta cerrada Fito Cabralesen eta bere taldearen lehen diskoa kaleratu zuenetik hamar urte bete dira. Orduz geroztik, gora egin du taldearen ospeak, rocka soul, blues eta country estiloekin uztartuta eta euren hitzak ereserki bihurtzea lortuta.