MUSIKA

«« Itzuli

Gomendatuak

Ruper Ordorikaren Hamar t'erdietan

2008, Elkar

2008/04/18

Ruper Ordorikaren disko berria Hamar t'erdietan deitzen da eta Bilboko Kafe Antzokian 2006ko urriaren 26an eta 27an zuzenean grabatutako kantak eta irudiak bildu ditu CDan eta DVDan. Ruper Ordorikak bere ikuspuntu propioa ezarri die kantuei 2001etik aurrera emanaldi ugarietan alboan izan zuen Mugalariak (Alberto eta Nando de la Casa, Arkaitz Miner, Dani Perez eta David Soler) musika-talde bikainaren laguntzarekin. Dena luxuzko formatu batean, tapa gogorreko disko liburua, 16 orrialdeko liburuxka batekin.