Tonuak eta tonuerdiak
- AUDIOA: Tonu ezberdinak entzun itzazu
Soinu bakoitzak dardara berezi bat du eta gure belarriak era desberdinean jasotzen du. Tonua esaten zaio hurrenez hurreko bi soinuen artean dagoen altuera- edo distantzia-aldeari, Mi-Fa eta Si-Do artekoari izan ezik, horietan distantzia tonuerdia delako.
Soinuak altuak edo baxuak izan daitezke, baina haien arteko aldea erlatiboa da oso, izan ere tonu guztiak hartuz gero, nahiz eta desberdinak izan, beti izango dira batzuk besteak baino altuagoak eta alderantziz. Tonu bat eta bi tonuerdi balio berekoak dira, eta azken horiek eta soinu bakoitzaren artean dagoen frekuentzia-distantzia ere baliokide dira, hau da, elkarren segidako bi noten artean dagoen bitartea.
Horrela, notaren izenak bere bibrazio-frekuentzia definitzen du, eta bitarteak, berriz, nota baten eta bestearen artean dagoen harremana esaten digu.
Nota naturalak dira: Do, Re, Mi, Fa, Sol, La eta Si. Baxutik alturako ordena da hori, goitik luzatu badaiteke ere, altua denean, eta baita azpitik ere, baxua denean.
- Baxutik altura: Do - Re - Mi - Fa - Sol - La - Si - Do - Re...
- Altutik baxura: Do - Si - La - Sol - Fa - Mi - Re - Do - Si...
Tonuerdiak
Gogoratu: tekla bakoitza nota bat da. Haien artean tonu edo tonuerdi desberdinak daude. Pianoaren teklatuak ideia hori ulertzen lagunduko digu. Irudian ohartuko zara Do eta Re artean tonu bat dagoela, eta Mi eta Fa artean, berriz, tonuerdia. Irudiak erakutsiko digu ere nola Re eta Fa artean tonu bat eta tonuerdi dagoela edota hiru tonuerdi; eta Do eta Mi artean tonu bi edota lau tonuerdi.
