Musikaririk garrantzitsuenak: Mozart eta Beethoven
- TEST: Gezi bidez lotu
- TEST: Egia edo gezurra?
Dakigunez, gustu desberdinetako iritziak egon arren, musikaren historiako bi musikagile onenak, Johan Sebastian Bach barrokoarekin batera, musikaren garai klasikoa osatzen duten bi musikagileak dira: Wolfgang Amadeus Mozart eta Ludwig van Beethoven.
Mozart Salzburgon jaio zen,1756ko urtarrilean. Haur prodijioa, musikari ospetsu izandako Leopoldo aitak hezia izan zen, eta sei urte zituelarik, konposatu eta musika-tresna batzuk menperatzen zituen. Hamabi urte zituelarik, La finta semplice opera konposatu zuen. Bere haurtzaroa eta adoleszentzia Europako gorte nagusietan errezitaldiak eta kontzertuak emanez pasatu eta gero, bere aitaren eraginari eta bere jatorrizko hiriko apezpikuaren babesari uko egin zien. Venecian bizitzera joan zen eta konposaketa-lanak baino ez zituen egin. Musika-klaseak ematen txiro baten moduan bizi izan zen. Bere obra hain neurrigabekoa eta izugarrizko kalitatezkoa da, non batzuek bere obra Jainkoak berak zuzendua dela pentsatzen baitute. Bere operetariko lau, Harenaren bahiketa, Don Juan, Cosi fan tutte eta Xirula magikoa, musikaren gailurtzat hartuak dira. Hogeita hamabost urte zituelarik hil zen eta hilobi ezezagun batean lurperatua izan zen jenio aparta.
Beethovenek hogeita bat urte zituen Mozart hil zenean. Bonnen jaio zen eta, Mozartek bezala, bere aitaren eragin zorrotza (tenorea gorteko kaperan) jasan zuen. Joseph Haydnekin Vienan ikasi zuenean obra-kopuru handi bat idatzi zuen, bere sinfoniak gailentzen zirelarik, batez ere," bederatzigarrena ", musikaren erabateko gailurra, eta pianorako konposatu zituen bere kontzertuak. Izpiritu atsekabetua, amodiozko bizitza zailak, gortasunak eta izaera barnerakoi zakarrak gaztigaturik, Vienan hil zen 1827an. Bere hiletara jende asko joan zen, Mozarten hiletan gertatu ez zen bezala.
