OHITURA OSASUNGARRIAK

Zer dira drogak

Droga da substantzia bat, edozein bidetatik organismoan sartuz gero nerbio-sistema nagusian asaldura bat eragiten duena, dela bere funtzionamendua bizkortzen duelako, dela erlaxatzen duelako edo dela asaldatzen duelako, eta gainera, mendekotasuna sortzeko gai da, psikologikoa, fisikoa nahiz bi eratakoa.

Definizio honen barruan sartzen dira bai sustantzia legalak (alkohola, tabakoa...) eta bai ilegalak ere (kokaina, haxixa...).

Sustantzia hauek erabiltzeak ondorio fisiko, psikologiko eta sozialak ekartzen dizkio hartzen dituen pertsonari.

Drogen sailkapena

Drogak sailkatzeko modu desberdinak daude: legezkotasuna (legalak/ilegalak), jatorria (naturala edo sintetikoa) eta arriskua edo eragina kontuan izanik (bizigarriak, depresoreak edo nerbio-sistema aztoratzen dutenak). Alabaina, sailkapena egiteko modu honek nahasteak sortzen ditu drogak kalifikatzeko orduan, onak eta txarrak bereizketa egiten laguntzen baitu. Horrekin batera azaltzen den arazoetako bat informaziorik eza da.

Badira egoera batzuk (sentsazioak bilatzea, taldearen parte izateko desioa eta arazoak konpontzen ez jakitea) arriskua handitzen dutenak, kontsumitzen hasteko probabilitateak areagotzen baitituzte.

Horri gehitu egin behar zaio zenbait drogak lehenengo faseetan efektu atseginak sortzen dituztela hartzen dituen pertsonarengan. Izan ere, deshinibitzen laguntzen dute eta bizigarriak izaten dira, eta hori, beste bideetatik egoera atsegin horietara iristen ez dakiten pertsonentzat nahasgarria izan daiteke.