Prebentzioa
Prebentzioa aurrea hartzea da, hots, jardutea, gertatzerik nahi ez dugun zerbait gerta ez dadin, eta dagokigun honetan, drogak kontsumitzea. Baina, dagoeneko hartzen ari baldin badira, aurrea hartzeak eskatuko digu ahalegintzea arazoa larriagotu ez dadin, eta mendekotasun-egoeran egonez gero, pertsonei laguntzea hori gainditzeko tratamendua jaso dezaten eta bertatik atera daitezen.
Kontsumoa agertzea errazten duten baldintzak (arrisku-faktoreak) atzematea edo horietan esku hartzea izango litzateke aurrea hartzea, eta halaber, kontsumitzen hasteko aukerak urritzen dituzten faktoreak (babes-faktoreak) aztertu eta indartzea.
ARRISKU FAKTOREAKAlde horretatik, estrategia desberdinak jarrai daitezke:
- Pertsonei drogei buruzko informazio egokia eskaintzea; informazio horrek objektiboa izan behar du, eta halaber, koherentea mezua zuzentzen zaien pertsonen ezagupenekin eta horretaz jabetzeko duten gaitasunarekin, ahaleginduz betiere mezu hori ez dadin alarmista izan.
- Trebakuntza eman jendeari, arrisku-egoerei aurre egiteko gaitasuna izan dezan.
- Drogen kontsumoarekiko alternatiba positiboak eskaintzea, horien eskaera urritzeko xedez.
- Pertsonaren ingurua aldatu, kontsumitzeko arriskua gutxitzearren.
Estrategia hauen plangintza ondokoei zuzenduko zaie: biztanleriari orokorrean, arrisku egoeran dauden pertsonei, edo dagoeneko drogekin harremanetan hasi direnei. Horregatik, esku hartzerakoan, ekimen guztiek kontuan hartu beharko dituzte pertsona edo kolektibo bakoitzaren ezaugarriak.
