«« Prebentzioa
Droga-motak
- TEST: Egia edo gezurra?
Drogen funtsezko ezaugarria jarduera psikikoan duen eraginkortasuna da, hau da, burmuinaren funtzionamendu normala aldatzeko duten gaitasuna. Ikuspuntu honetatik hiru sustantzia-mota nagusi bereizten dira:
- Droga depresoreak: nerbio-sistema nagusia deprimitzen dute, hau da, horien eragina lasaitzea da, sentsazio atseginak sorraraziz. Droga horietako batzuk dira hauek: barbiturikoak, opiazeoak, (morfina, heroina eta metadona) eta alkohola.
- Droga suspergarriak: nerbio-sistema suspertzen dute hainbat sentsazio sorraraziz, hala nola euforia, erne egotea... eta beste batzuk murrizten ditu, esaterako, nekea eta gosea. Droga horietako batzuk dira honakoak: kokaina, anfetaminak, nikotina, kafeina eta teina.
- Droga haluzinagarriak: errealitatearen pertzepzioa eraldatzen dute, kontzientzia-egoera asaldatuz. Horien artetik aipatzekoak dira LSD, kanabisa, arnasaz hartzekoak (kolak eta lekedak) eta droga sintetikoak.
| Kokaina | Anfetaminak | Estasia | LSD | |
|---|---|---|---|---|
| 15-19 | 3,2 | 7,9 | 3,9 | 0 |
| 20-24 | 19,0 | 22,8 | 7,2 | 6,2 |
| 25-34 | 8,5 | 11,8 | 4,7 | 4,2 |
| 35-49 | 6,3 | 5,4 | 1,4 | 2,8 |
| 50-64 | 0,2 | 0,5 | 0,2 | 0,2 |
| 65-79 | 0 | 0 | 0 | 0,3 |
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Drogazaletasun Idazkaritza. 1999.
«« Prebentzioa
Drogen kontsumoa
Drogak ez daude berdin ikusita kultura guztietan; izan ere, batzuen kontsumoa, alkoholarena esaterako, herri askotan legala den bitartean, besteetan (musulmanetan), aldiz, debekatuta dago.
Dena den, drogak luzaroan kontsumitzeak oso eragin desberdinak sortzen ditu, sustantzia-mota, pertsonaren egoera fisikoa eta bizi dituen baldintzen arabera.
