Droga legalak: edari alkoholikoak
- LINK: Kanpo loturak (1)
Alkohola, gure gizartean, legalki kontsumitu daitezkeen sustantzietako bat da, pertsonaren adina kontuan hartuta. Alkohola saltzea debekaturik baitago 18 urte baino gutxiago dutenei.
| Urteak | (%) |
|---|---|
| 15-19 | 79,4 |
| 20-24 | 92,8 |
| 25-34 | 93,4 |
| 35-49 | 93,1 |
| 50-64 | 89.0 |
| 65-79 | 85,3 |
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Drogazaletasun Idazkaritza. 1999.
Gizarteak onartutako droga da, eguneroko egoera desberdin askorekin erlazionatua baitago: ospakizunekin, otorduekin, jaiekin... Hala ere, ez dira ahaztu behar gehiegizko kontsumoak ekar ditzakeen ondorio txarrak (menpekotasuna edo alkoholismoa eta intoxikazio etilikoa esaterako).
Etanola
Etanola edari alkoholiko guztien printzipio eraginkorra da, baina destilatuetan (ginebran, ron, vodka...) neurri handiagoan dago.
Nerbio-sistema zentralaren depresorea da. Hori dela eta, hasieran autokritikarako gaitasuna erlaxatu egiten du eta pertsona suspertuta eta euforiko sentiarazten du.
