OHITURA OSASUNGARRIAK

Droga legalak: tabakoa

Nikotina, tabakoaren printzipio eraginkorra da, eta menpekotasun handiena sortzen duten sustantzietakoa da. Hala eta guztiz ere bigunak deitzen diren drogen artean sailkatuta dago.Nikotinaz gain, tabakoak baditu beste substantzia kaltegarri batzuk:

  • Mundruna: biriketan pilatzen den substantzia marroi minbizi-eragilea.
  • Narritagarriak: arnas sistemari kalte egiten dioten toxikoak.
  • Karbono monoxidoa: odolaren bidez egiten den oxidoaren banaketa oztopatzen du.

Bere eragin negatiboen artean hauek daude: arazoak biriketan, nekea, azalaren zahartze goiztiarra, dastamena eta ukimena sentimenen galera... Menpekotasun fisiko eta psikologikoa sortzen du, beraz, eta erretzeari uzten zaionean, antsietatea, suminkortasuna, kontzentratzeko zailtasuna, buruko mina...sortu ohi dira.

Estatu espainiarreko biztanleriaren artean gehien kontsumitzen den droga da (biztanleen %36ek erretzen dute). Erretzen duten emakumeen portzentaia nabarmenki igo da azken urteotan, eta erretzen duten nesken portzentaia mutilena baino handiagoa izatera iritsi da.