Zer egin
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
Senide edo lagunen batek drogamenpekotasunen bat jasaten duela baldin badakigu, berebizikoa da jarrera baikorra erakustea:
- Ez dramatizatu, eta ez beldurrik sortu. Sermoiek ez dute ezertarako balio egoera hauetan.
- Oso garrantzitsua da hitz egiteko momentu egokia aurkitzea (sustantziaren eraginpean egon gabe). Entzun egin behar diogu, eta gure iritzia eman gai honetaz, gure kezkaren arrazoia azalduz eta elkarrekin irteera bat bilatzen lagunduz.
- Kasu askotan profesional baten laguntza beharko da, egoera aztertu eta konponbiderik egokiena martxan jar dezan.
- Bestalde, lagungarria izango da gaiari buruzko informazio errealista eskaintzea, hala nola, komunikazioa eta jarduera osasuntsuak bultzatzea, sustantzia psikoaktiboen kontsumoaren aurka dauden balioak garatzea, pertsona bere buruarekin pozik egotea...
