TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Doaneko Photoshop sarean

Doaneko Photoshop sarean

2008/04/01

Adobe konpainiak Photoshop argazkiak egokitzeko programa ezagunaren doaneko bertsioa kaleratu du Interneten.

Ordainpeko Photoshop profesionalentzat dago zuzenduta, baina Photoshop Express (hala du izena on line egongo den bertsioak) errazagoa da erabiltzeko.

Edozein nabigatzailerekin erabil daiteke, eta bi giga argazki gordetzeko aukera ematen du. Erabiltzaileek, gainera, irudiak elkartruka ditzakete sarean.

Photoshop Express debaldekoa da, baina, Adoberen ustez, hura erabili eta gero bertsio profesionala erosi nahiko dute askok. 99 dolarretan dago salgai.