Glosarioa
- 2D
Bi dimentsiokoa.
- 3D
Hiru dimentsiokoa.
- 802.11
IEEE erakundeak kablerik gabeko sare lokaletarako garaturiko espezifikazio-multzo baten izena. Familia bereko hainbat espezifikazio daude: 802.11a, 802.11b eta 802.11g.
- ADSL
Ingelesezko asymmetric digital subscriber line terminoaren laburdura. Kobrezko telefono-linea arruntetan zehar datu-kopuru handiak transmititzea ahalbidetzen duen teknologia bat adierazten du. Datuak jaisteko abiadura bat onartzen badu, adibidez 2Mb/s, datuak igotzeko abiadura txikiagoa onartzen du, adibidez 256 kb/s. Horregatik esaten da asimetrikoa dela. Modem-mota berezi bat behar du ADSLk.
- ADSL
(Harpidetza Asimetriko Digitaleko Linea) Kobrezko telefono hari konbentzionalek konpresio-tekniken bitartez informazio ugari garraiatzea posible egiten duen transmisio-teknologia.
- ARC
Datuak konprimatzeko formatu baten izena.
- ASCII
Ingelesezko American Standard Code for Information Interchange terminoaren laburdura. Karaktereak zenbaki gisa adierazteko kode bat da. Alfabeto latindarreko karaktereak 0 eta 127 bitarteko zenbakiez adierazten dira.
- AVI
Ingelesezko Audio Video Interleave terminoaren laburdura. Microsoften Video for Windows estandarraren fitxategi-formatua adierazten du.
- Activex
Microsoftek garatutako teknologia-multzo bat, ez oso ongi zehaztua. Microsoften beste bi teknologiatatik eratorria da ActiveX: OLE (Object Linking and Embedding) eta COM (Component Object Model) deritzenetatik, hain zuzen. Askok izen hau erabiltzen dute askoz gauza zehatzagoa diren ActiveX kontrolak adierazteko.
- Activex kontrol
a dezakete. ActiveXekin VBScript hizkuntza dago, HTML dokumentutan elementu interaktiboak txertatzea ahalbidetzen duena.
- Anplifikazio
Seinale elektriko batenmagnitudea (tentsioa, intentsitatea)handitzea.
- Aplikazio
Edozein erabiltzailek erabiltzeko prestaturiko programa edo programa-multzoa. Softwarearen barruan bi mota nagusitakoak bereizten dira: sistemaren softwarea eta aplikazioak. Lehenbizikoak behe-mailako programak dira, ordenagailuaren agindu eta erantzunak maneiatzen dituztenak. Multzo honetakoak dira sistema eragileak, konpilatzaileak eta ordenagailuaren baliabideak maneiatzeko tresnak. Aplikazioen multzokoak dira, aldiz, datu-baseak kudeatzeko programak, testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak, grafikoak lantzeko programak, etab. Aplikazioek ezinbestekoak dituzte sistema eragileak funtzionatu ahal izateko.
- Applet
Beste aplikazio baten barnean exekutatzeko diseinaturiko programa. Aplikazioak ez bezala, appletak ez daitezke exekuta zuzenean sistema eragiletik. OLE (object linking and embedding) hedatu ahala, appletek garrantzi handiagoa hartu dute. Ongi diseinaturiko applet bati hainbat aplikazio oso desberdinetatik dei egin dakioke. Web nabigatzaileak, sarri Java makina birtualez hornituak izaten baitira, web zerbitzarietako appletak interpretatzeko gai izaten dira. Appletak oso egokiak dira nabigatzaileek atzi ditzaketen Interneteko aplikazio txikiak egiteko, fitxategi txikiak izaten direlako, hainbat plataformarekin bateragarriak eta oso seguruak, erabiltzaileen disko gogorretan ezer matxuratzeko gai ez direlako.
- Arkitektura
Egituratzeko era. Hardwarearen, softwarearen edo bien konbinazioaren arkitekturaz mintzo garenean elementuen arteko erlazioak egituratzeko era adierazten dugu.
- Ataka
1. Ordenagailu baten interfacea beste gailu batekin konektatzeko erabiltzen dena. Ordenagailu pertsonalek zenbait ataka-mota izaten dituzte. Barruan badituzte disko-unitateak, pantailak eta teklatuak konektatzekoak. Kanpoan, berriz, beste batzuk modemak, inprimagailuak, saguak eta beste periferiko batzuk konektatzeko balio dutenak. Ordenagailu pertsonalek serieko RS-232C ataka bat edo RS-422 ataka bat izaten dute modema edo sagua konektatzeko eta paraleloko ataka bat inprimagailua konektatzeko. 2. TCP/IP eta UDP sareetan, konexio logiko baten muturra. Atakaren zenbakiak ataka-mota bereizteko balio izaten du. Adibidez, 80 ataka HTTP trafikorako erabiltzen da.
- B2B
Ingelesezko business-to-business terminoaren laburdura, enpresen artean zerbitzuak, informazioa eta/edo produktuak sare bidez trukatzeko sistema adierazten duena.
- B2C
Ingelesezko business-to-consumer terminoaren laburdura, enpresa baten eta kontsumitzaile baten artean zerbitzuak, informazioa eta/edo produktuak sare bidez trukatzeko sistema adierazten duena.
- BIOS
bidez gehitzen dira. Horrela, BIOSa aldatu gabe, DOSaren bertsioa eguneratu ahal izaten da.
- BMP
Bit-mapazko irudien formatu estandarra Windows plataforman.
- Banda-zabalera
1 Bi maiztasunen arteko tartea 2 Denbora jakin batean transmiti daitekeen datu-kopurua. Tresna digitalei dagokienez, banda-zabalera bit segundokotan (b/s) edo byte segundokotan (B/s) adierazten da. Tresna analogikoei dagokienez, banda-zabalera Hertzetan (Hz) adierazten da. Banda-zabalerak garrantzi berezia du sarrera-irteerako gailuetan. Adibidez, disko-unitate laster baten lana motel lezake banda-zabalera txikiko bus batek.
- Bat-bateko mezularitza
Komunikazio-zerbitzua, bi pertsonaren arteko Internet bidezko solasaldia teklatu bidez denbora errealean ahalbidetzen duena. Erabiltzaile bakoitzak bere solaskideak izaten direnen zerrenda izaten du eta horietako norbait sarean dagoenean sistemak horren berri ematen dio eta handik aurrera has daiteke solasean.
- Bereizmen
Irudi bat puntuka adierazten denean luzera-unitateko puntu-kopurua. Adibidez, pantailan ikusteko irudiek 72 puntu/hazbete izaten dituzte eta inprimagailu batean txukun inprimatu beharreko irudiek 300 puntu/hazbete. Pantaila batez hitz egiten denean, pantaila osoan bereizten den pixel-kopurua izaten da. Adibidez 800x600 puntuko bereizmena duen pantaila batek lerro bakoitzean 800 puntu argitsu edo pixel ditu eta zutabe bakoitzean 600.
- Bezero/zerbitzari arkitektura
Sare-arkitektura bat, non ordenagailu edo prozesu bakoitza bezeroa edo zerbitzaria baita. Zerbitzariak ordenagailu edo prozesu ahaltsuak dira diskoak, inprimagailuak edo sareko trafikoa kudeatzeko berariaz jarriak. Bezeroak, berriz, erabiltzaileek aplikazioak exekutatzeko erabiltzen dituzten PCk edo laneko estazioak izaten dira. Bezeroak zerbitzarien baliabideak erabiltzen dituzte, hau da, fitxategiak, gailuak eta are prozesatzeko ahalmena.
- Bideohitzaldi edo bideokonferentzia
Bi solaskide edo gehiago, leku desberdinetan daudenak, audioa eta bideoa erabiliz, harremanetan jartzeko sistema. Leku bakoitzean solaskideek bideo-kamerak, mikrofonoak, pantailak eta bozgorailuak dituzte ordenagailuei konektatuak. Ahotsak eta irudiak telekomunikazio-sistema batean zehar transmititzen dira leku guztietara.
- Bilatzaileak
Sare guztian informazio bilatzeko aukera eskaintzen duten Internet orriak. Arau sinple batzuk betez, web orrietarako esteka edo linken bidez hel daiteke eskatutako informaziora. Interneteko aurkibideak direla esan liteke.
- Bit
Ingelesezko binary digit terminoaren laburdura. Makina batek erabil dezakeen informazio-unitaterik txikiena. Lehenbizikoz John Turkey izeneko AEBetako estatistikari ospetsu batek erabili zuen. Bit batek bi balio bakarrik har ditzake: 0 edo 1. Informazio konplikatuagoak bit-segidak konbinatuz adieraz daitezke. Adibidez, jarraiko 8 bitez osaturiko multzo bat byte bat da.
- Bit-mapa
Irudi bat puntu-lerro eta -zutabeen bidez adierazia. Puntu bakoitza betea edo hutsa dagoen adierazteko, bit bat behar da. Koloreak edo gris-mailak bereizi behar direnean bit gehiago behar dira. Zortzi bit erabiliz gero 256 (2 ber 8) kolore bereiz daitezke. Zenbat eta ñabardura gehiago bereizi behar, orduan eta bit gehiago behar dira. Bit-mapei raster grafikoak ere esaten zaie.
- Blog edo weblog
Web orri bat pertsona baten aldizkari moduko bat duena. Egunkari moduan erabili ohi dira eta egilearen izakera eta zaletasunak islatu ohi ditu.
- Blogger
Blog bat duen norbait.
- Bluetooth
Irrati bidezko teknologia bat, irismen txikikoa, Interneteko tresnen arteko komunikazioak nahiz tresna hauen eta Interneten artekoak errazteko xedearekin garatua. Interneteko tresnak ordenagailuekin sinkronizatzeko xedea ere badu.
- Bus
Sare lokaletan, dispositibo guztiak konektatzen dituen erdiko kableari esaten zaio.
- Byte
Ingelesezko binary term terminoaren laburdura. Karaktere bat adierazteko gai den bit-segida. Gaur egungo ordenagailu gehien-gehienetan byte bat 8 bitek osatzen dute. Unitate honen anizkoitzak honako hauek dira: kilobyte (ikurra kB, 1.024 byte), megabyte (ikurra MB, 1.048. 576 byte) eta gigabyte (ikurra GB, 1.073.741.824 bytes).
- CAD
Ingelesezko computer-aided design terminoaren laburdura. Hardwarez eta softwarez osaturiko sistema bat da, ingeniaritzan eta arkitekturan edozer diseinatzeko erabiltzen dena. Kalitate handiko monitore bat, sagua, arkatz argiduna edo tableta digitalizatzailea ordenagailuan marrazteko eta inprimagailu edo plotter egokia paperezko planoak marrazteko eskatzen dituzte sistema hauek. Bista eta eskala aldatzeko aukera izaten dute eta gainera balioen arteko menpekotasuna zaintzen du programak, balio hauetako bat aldatzen denean harekin lotuta daudenak behar bezala automatikoki aldatzeko.
- CAD/CAM
Ingelesezko computer-aided design/computer-aided manufacturing terminoaren laburdura, produktuak diseinatu eta fabrikazioa kontrolatzeko sistema informatikoa.
- CD-ROM
Ingelesezko Compact Disc-Read-Only Memory terminoaren laburdura. Datu-kopuru handiak gordetzeko gai den disko optiko baten izena da. Normalean 650 MBeko edukiera izaten du. CD-ROMak grabatuta etortzen dira eta ezin izaten dira, ez ezabatu eta ez birgrabatu. CD-ROMak irakurtzeko, CD-ROM irakurgailu bat behar da. CD-ROM guztiak tamaina arautu batekoak eta formatu berekoak izaten dira, edozein CD-ROM edozein irakurgailutan irakurri ahal izateko. Gainera, CD-ROM irakurgailuek audio CDak irakurtzen dituzte. CD-ROMak oso egokiak dira edukiera handia behar duen informazioa.
- COM
1. DOS sistemetan serieko komunikazio-ataka baten izena. 2. Ingelesezko Component Object Model terminoaren akronimoa. Microsoftek garaturiko software-arkitektura bat da, osagaitan oinarrituriko aplikazioak garatzeko. COM objektuak solteak dira, bakoitza bere izaerarekin, aplikazioei eta beste osagai batzuei interfaceak aurkezten dizkiena bere ezaugarriak atzi ditzaten. COM Win32 DLLak baino moldakorragoak dira, ez direlako ezein hizkuntza informatikoren menpekoak, prozesu arteko komunikazioak gauzatzeko gaitasuna txertatua dutelako eta erraz egokitzen direlako objektura orientaturiko programaziora.
- CPU
Ingelesezko central processing unit terminoaren laburdura. Ordenagailuaren garuna Bera arduratzen da kalkulu gehienak egiteaz eta horregatik ordenagailu baten osagairik funtsezkoena da.
- CSS
Ingelesezko Cascading Style Sheet terminoaren laburdura. HTML hizkuntzari gehitu zaion ezaugarri bat, web-orri asko edo konplikatuak prestatu behar direnean lagungarri gertatzen dena, orriaren itxura eta edukia bananduz.
- CSTN
Ingelesezko color super-twist nematic terminoaren laburdura. Sharp Electronics Corporation enpresak garaturiko LCD teknologia. TFT teknologiak ez bezala, merkeagoa den CSTN matrize pasibo batean oinarritzen da. Hasierako CSTN pantailak, 1990eko hamarkadaren hasieran garatu zirenak, ez ziren oso lasterrak eta irudi faltsuak erakusten zituzten. Geroztik egin diren aurrerapenei esker, matrize aktiboko pantailen lehiakide bihurtu dira.
- Cd-r unitate
Ingelesezko Compact Disk-Recordable drive terminoaren laburdura. CD-ROMak eta audioko CDak sor ditzakeen disko-unitate bat adierazten du. Erabiltzaileei euren CD-ROMak edo audioko CDak grabatzeko aukera ematen die disko-mota honek. Oraingo CD-R unitate gehienak prestatuta egoten dira disko berean saio batean baino gehiagotan datuak grabatzeko. Ezaugarri hori oso ondo etortzen da segurtasun-kopiak CD-ROMetan egiteko. CD-ROMak eta audioko CDak grabatzeko CD-R unitateaz gain CD-Rak grabatzeko programa bat behar izaten da. CD-R unitateek irakur ditzakete CD-ROMak eta audioko CDak.
- Cd-rw disko
Ingelesezko CD-ReWritable disk terminoaren laburdura, hainbat aldiz grabatzea onartzen duen CD-mota bat adierazten duena. CD-R diskoek izaten duten arazotako bat behin bakarrik graba daitezkeela da. CD-RW unitateekin eta diskoekin, disketeak edo disko gogorrak balira bezalaxe erabil daitezke disko optikoak, behin eta berriz datuak grabatuz. Lehenbiziko CD-RW unitateak 1997an agertu ziren. CD-ROMak irakur zitzaketen eta graba zitzaketen gaur egungo CD-Rak, baina ezin zituzten idatzi CD-ROM normalak. Honek esan nahi du CD-RW unitate batean grabaturiko diskoak CD-RW unitate batean irakurri beharra dagoela. Alabaina, Philips Electronics eta Hewlett-Packard etxeek elkarlanean garaturiko estandar berri batek ahalbidetzen du CD-RW unitateetan sorturiko diskoak CD-ROM irakurgailu arruntetan irakurtzea.
- Cookie
Web zerbitzari batek webeko nabigatzaile bati igortzen dion mezua. Nabigatzaileak testu-fitxategi moduan gordetzen du mezua eta zerbitzariari itzultzen dio berriro, zerbitzari horri orri bat eskatzen dion bakoitzean. Cookien helburu nagusia erabiltzaileak identifikatzea da eta bakoitzari bereziki prestaturiko erantzuna ematea. Erabiltzailea cookieak erabiltzen dituen web gune batean sartzen denean, datu pertsonalak eskatzen eta zaletasunei buruzko galderak egiten zaizkio. Informazio hau cookiean sartzen da eta nabigatzaileari igortzen zaio hurrengorako. Hurrengoan web gune berera sartutakoan, nabigatzaileak cookiea bidaliko dio zerbitzariari eta honek informazioa erabiltzailearen arabera moldatua itzuliko dio.
- DNS
Ingelesezko Domain Name System (edo Service) terminoaren laburdura. Dominio-izenak IP helbide bihurtzen dituen Interneteko zerbitzua. Dominio-izenak alfabetikoak direnez, gogoratzeko errazagoak gertatzen zaizkigu guri, baina Internet IP helbidetan oinarritzen da. Dominio-izen bat erabiltzen dugun bakoitzean, DNS zerbitzari batek izen horri dagokion zenbakia itzuli behar du. DNS zerbitzari batek ez badaki nola itzuli dominio-izen bat beste DNS zerbitzari bati galdetzen dio, etab., IP zenbakia lortu arte.
- DSTN
Ingelesezko double-layer supertwist nematic terminoaren laburdura. Matrize pasibozko LCD teknologia bat aurreko beste teknologia batzuk koloreak behar bezala agertzeko zituzten arazoak konpontzen dituena.
- DTD
Ingelesezko document type definition terminoaren laburdura. DTD batek SGML, XML edo HTML dokumentu bateko edukia deskribatzeko zer marka eta atributu erabiliko diren, marka bakoitza non erabil daitekeen eta marka batzuen barruan zer beste marka ager daitezkeen zehazten du. Adibidez, DTD batean esan liteke LIST markek ITEM markak eduki ditzaketela, baina ITEM markek ez ditzaketela LIST markak. Editore batzuetan, egileak informazioa sartzen ari direnean, DTDak onartzen dituen lekuetan bakarrik ezar ditzakete markak. Dokumentazio guztia era berean formateatzen dela bermatzen da horrela. Aplikazioek dokumentuari dagokion DTDa erabiliko dute dokumentu horren edukia behar bezala irakurri eta erakusteko. Dokumentuaren formatu-aldaketak erraz egin daitezke DTDa aldatuz.
- DVD
Ingelesezko digital versatile disc edo digital video disc terminoen laburdura. CD-ROMaren antzeko disko-mota baten teknologia adierazten du. DVD batek gutxienez 4,7GB datu eduki ditzake, film luze bat gordetzeko adina. DVDak filmak eta soinua grafikoekin batera dituzten multimedia aurkezpenak gordetzeko euskarri gisa erabili ohi dira. DVD espezifikazioak 4,7 GB-etik hasi eta 17GB-erainoko edukiera duten diskoak onartzen ditu eta 600KB/s-tik 1,3 MB/s-rainoko atzipen-abiadurak. DVD unitateen ezaugarririk onenetako bat CD-ROMekin bateragarriak izatea da, hau da, CD-ROM, CD-I eta bideoko CD zaharrak irakur ditzaketela, DVD-ROM berriez aparte. DVD unitate berriek CD-R diskoak ere irakur ditzakete.
- DVD+R
Ingelesezko DVD+Recordable terminoaren laburdura. DVD formatu bat adierazten du, CD-Rren antzekoa. DVD+R batean behin bakarrik graba daitezke datuak eta hauek betiko bertan geratzen dira. Diskoa ezin da beste behin grabatu.. DVD+R eta DVD+RW formatuak Philips, Sony, Hewlett-Packard, Dell, Ricoh, Yamaha eta beste zenbait enpresak bultzatuak dira.
- DVD+RW
Ingelesezko DVD+ReWritable terminoaren laburdura. CD-RWaren antzeko DVD formatu birgrabagarri bat adierazten du. DVD+RW disko bateko datuak ezaba daitezke eta gainean beste datu batzuk grabatu behin eta berriz, euskarria hondatu gabe. DVD+RW eta DVD+R formatuak Philips, Sony, Hewlett-Packard, Dell, Ricoh, Yamaha eta beste enpresa batzuek bultzatuak dira.
- DVD-R
Ingelesezko DVD-Recordable terminoaren laburdura, DVD grabagarria esan nahi duena. DVD-R batean, CD-R batekin gertatzen denaren antzera, behin bakarrik graba daitezke datuak eta hauek betiko bertan geratzen dira. Diskoa ezin da beste behin grabatu. DVD-R diskoei dagozkien beste bi arau ere badaude: DVD-RG erabilera orotarakoa eta DVD-RA bideo- edo datu-masterrak egiteko erabili ohi dena eta horretan aritzen diren enpresek soilik erabiltzen dutena. DVD-R, DVD-RW eta DVD-RAM formatuak Panasonic, Toshiba, Apple Computer, Hitachi, NEC, Pioneer, Samsung eta Sharp enpresek eta DVD Forum delakoak bultzatuak dira.
- DVD-RW
Ingelesezko DVD-ReWritable terminoaren laburdura . DVD+RWren antzeko DVD formatu birgrabagarria. DVD-RW disko bateko datuak ezaba daitezke eta beste datu batzuk gainean grabatu behin eta berriz, euskarria hondatu gabe. DVD-R, DVD-RW eta DVD-RAM formatuak Panasonic, Toshiba, Apple Computer, Hitachi, NEC, Pioneer, Samsung eta Sharp enpresek eta DVD Forum delakoak bultzatuak dira.
- Datu-base
Sistema informatiko batean gordetako informazio egituratua, erabili behar diren atalak erraz hautatzeko moduan. Informazioa eremutan, erregistrotan eta fitxategitan antolatu ohi da. Eremua da egituraren elementu txikiena, erregistroa eremu-multzo bat da eta fitxategia, berriz, erregistroen multzoa. Adibidez, katalogo bibliografiko batean eremuak titulua, autorea, argitaletxea, ISBN zenbakia, etab. izan daitezke, liburu bati erregistro bat dagokio eta katalogoari fitxategia.
- Datu-baseak kudeatzeko sistema
Datu-base batean informazioa sartzea, bertan dagoena aldatzea eta handik ateratzea ahalbidetzen duen programa-multzoa. Era askotakoak daude, hasi ordenagailu pertsonaletan erabiltzeko sistema txikietatik eta ordenagailu handitan erabiltzeko sistema erraldoietaraino. Aplikazioak, berriz, era askotakoak izan daitezke: liburutegietako katalogoak, hegaldiak erreserbatzeko sistemak, biltegietako izakinak kontrolatzeko sistemak, etab. Datuak ateratzeko kontsultak egiten zaizkio sistemari. Hauek egiteko, sistema bakoitzak bere era izaten du, baina bada hizkuntza bat SQL deritzona eta ia estandartzat har daitekeena.
- Datu-meatzaritza
Datu-base batean gordetako datu-multzo batean ezkutuko antzekotasunak bilatuz etorkizuneko portaerak igartzen laguntzen duen aplikazioa. Adibidez, enpresa batek identifika ditzake, datu-meatzaritza erabiliz, antzeko zaletasunak dituzten bezeroak.
- Diodo argi-igorle(LED)
Energiaelektrikoa argi edo erradiazio infragorri bihurtzenduen mekanismo arteztaile erdieroalea. LEDaktresna digitaletan zenbakiak eta letrak egiteko erabiltzendira.
- Diskete
Disko magnetiko bigun eramangarria. Ez dira disko gogorrak bezain lasterrak eta edukiera txikia dute.
- Disko-unitate
Diskoan datuak idatzi eta bertatik datuak irakurtzen dituen tresna. Disko-unitateak diskoa oso laster birarazten du eta datuak irakurri eta idazteko buru bat edo gehiago izaten du. Hainbat eratako disko-unitateak daude: disko gogorrenak, disketeenak, disko optikoenak, CD-ROMenak, etab. eta makina barruan txertatzen direnak edo kanpoko unitate askeak izan daitezke.
- Divx
1. Ingelesezko Digital video express terminoaren laburdura. DVD-ROM formatu bat Hollywood-eko zenbait konpainia handik sustatu dutena. Divx-ekin edukia denbora-tarte jakin baten barnean bakarrik ikus daiteke, adibidez bi egunetan. Ikusten hasi orduko kontagailua abiatu egiten da. Divx irakurgailu bakoitza telefono-lineara konektatuta egoten da eta zerbitzari zentral batekin komunikatzen da fakturazio-kontuetarako. Divx diskoak egokiak dira bideoak alokatzeko, zeren eta erabiltzailea ez da inoiz zorretan geratzen. Behin Divx bat erosi denean ez dago itzuli beharrik. Formatu hau erabiltzeko ez dute balio DVD irakurgailu arruntek, horrek esan nahi du Divx irakurgailu berezi bat erosi behar duela erabiltzaileak. (2) DivX, idatzita DivXNetworks, Inc.enpresak garatutako bideo digitala konprimatzeko formatu bat da MPEG-4 teknologian oinarritua. DivX fitxategiak jaits daitezke abiadura handiko lineatan zehar aski denbora laburrean, bideo digitalaren kalitatea galdu gabe.
- Dominio
Sare baten barruko ordenagailu eta tresna-multzo bat, arau eta prozedura berberak erabiliz administratzen dena. Interneten dominioak IP helbideen bidez izendatzen dira. IP helbidearen atal bat berdina duten tresnak dominio berean daudela esaten da.
- EEPROM
Ingelesezko electrically erasable programmable read-only memory terminoaren laburdura. PROM memoria-mota berezi bat da, karga elektriko batez ezaba daitekeena. Beste PROM mota batzuen antzera EEPROMak mantendu egiten ditu datuak argindarra kendutakoan ere. Ez da RAM memoria bezain lasterra. EEPROMak flash memorien antzekoak dira. Desberdintasuna datuak grabatzeko eta ezabatzeko eran dago. EEPROMetan datuak bytez byte grabatzen eta ezabatzen dira eta flash memorietan, aldiz, blokeka egiten dira eragiketa hauek. Hori dela eta flash memoriak lasterragoak izaten dira.
- EPROM
Ingelesezko erasable programmable read-only memory terminoaren laburdura. Memoria-mota berezi bat da, argi ultramorearen bidez bakarrik ezabatzen dena. Behin ezabatu ondoren birprograma daiteke. EPROMak grabatzeko eta ezabatzeko tresna berezi bat behar izaten da, PROM programagailua edo grabagailua deritzona.
- EPS
Ingelesezko Encapsulated PostScript terminoaren laburdura, PostScript hizkuntzak erabiltzen duen fitxategi grafikoen formatua. EPS fitxategiek, dauzkaten grafikoen definizio geometrikoez aparte, bit-mapak ere barruan edukitzen dituzte, pantailan erakusteko.
- ERP
Ingelesezko enterprise resource planning terminoaren laburdura, enpresak kudeatzeko sistema, kudeaketaren alderdi guztiak hartzen dituena: plangintza, ekoizpena, salmentak, erosketak, marketina, etab.
- ESDI
Ingelesezko Enhanced Small Device Interface terminoaren laburdura. Disko-unitateak PCei konektatzeko erabiltzen diren interfaceentzako estandar bat. Gaur egun baztertua dago.
- Emoticon
Ingelesezko emotion icon terminoaren laburdura. Teklatuko karaktereez baliatuz osaturiko ikonotxoei deitzen zaie horrela. Hauek posta elektronikoko eta mezularitza elektronikoko mezuetan erabiltzen dira idazlearen aldartea adierazteko. Idatzizko mezuetan hizketako tonuak eta aurpegiaren jarrerak ez direnez berez agertzen adarjotzea, haserrea eta horrelakoak azaltzeko idazleak duen baliabidea. Emoticon hauek ahulezia hori erremediatzeko erabiltzen dira. Hona hemen arruntenetako batzuk::-) = irribarrea, :-( = tristura, :-D = irribarre zabala, :-P = mihia ateratzea, :-| = haserrea, :-0 = harridura, :'-( = nigarra
- Emulazio
Programa batek edo gailu batek beste programa baten edo gailu baten portaera imitatzeko ekintza. Inprimagailu askok, esate baterako, Hewlett-Packard LaserJet inprimagailuak emulatzeko gai izaten dira, mota horretako inprimagailuentzako software asko dagoelako. Emulazioaren bidez inprimagailu hori softwarearen ikuspegitik HP inprimagailu bat balitz bezala portatuko da. Komunikazioetan, berriz, zenbait software erabiliz, ordenagailu bat porta daiteke ordenagailu handi batera konektaturiko terminal jakin baten moduan. Emulazio bidez ordenagailu bat porta daiteke beste plataforma bateko ordenagailu bat balitz bezala, esate baterako, Macintosh bat PCa balitz bezala.
- Endoskopia
Tresna optiko argidun baten bidez egiten denbarrunbe-miaketa.
- Enkriptatu
Datuak kode sekretu batera itzuli. Datuen segurtasuna lortzeko biderik egokiena da. Enkriptatu den fitxategi bat irakurri ahal izateko, isilpeko gako edo pasahitz bat behar izaten da atzeranzko itzulpena lortzeko
- Enkriptatu
Testu irakurgarri bat testu irakurtezin bihurtzeko, informatika programa baten bidez algoritmo (eragiketa matematikoak) batzuk aplikatzeari esaten zaio.
- Erabilpen domotikoak
Erabilpen informatikoak eta elektronika konbinatzearen ondorio dira. Domotikari esker nahieran erabil daitezke etxetresnak azken belaunaldiko ekipo elektronikoen bidez, programa informatikoen kontrolpean.
- Erabiltzaile-izen
Sistema informatiko batean sartzeko erabili beharreko izena. Erabiltzaile-izenak eta pasahitzak behar izaten dira hainbat erabiltzailerentzako sistemetan.
- Errealitate birtual
Hardwarea eta softwarea erabiliz sortzen den ingurune artifiziala, erabiltzaileari benetako ingurune batean dagoen inpresioa sentiarazten diona. Giro hori sentitzeko, ordenagailutik datozen seinaleak transmititzen dizkioten eskularru eta betaurreko bereziak eta aurikularrak jarri behar izaten ditu erabiltzaileak. Tresna hauek, gainera, erabiltzailearen ekintzei dagozkien seinaleak igortzen dizkiote ordenagailuari. Esate baterako, betaurrekoek erabiltzailearen begien mugimenduen berri ematen diote makinari eta honek, informazio horren arabera, erakusten duen bideoa aldatzen du. Batzuetan hiru dimentsioko irudiak, bideoa, soinua, etab. Pantailan erakusten dituen sistema bati ere esaten zaio errealitate birtuala.
- Eskaner
Paperean inprimaturiko testuak eta irudiak irakurri eta ordenagailuak erabil dezakeen formatuan jartzen dituen tresna. Irudia digitalizatu egiten du eskaner batek. Honek esan nahi du irudia laukitxotan zatitzen duela eta hauetako bakoitzari 0 bat edo 1 bat esleituko diola betea ala hutsa dagoen adierazteko. Koloreak edo gris-mailak bereizi behar direnean, hori ez da nahikoa izango eta informazioa bit gehiago erabiliz kodetu beharko du. Sortzen den fitxategia bit-mapa bat dela esaten da. Berez eskanerrek ez dituzte testuak eta irudiak bereizten. Testuak irudi gisa tratatzen dituzte eta, beraz, ez dute testu editagarria ematen. Testuari dagokion irudia interpretatzeko, karaktereak ezagutzeko programa bat (OCR) behar izaten da. Honek iruditxo bakoitzari ASCII karaktere bat esleitzen dio.
- Eskuko tresna
Ordenagailu edo komunikazio-tresna eramangarria, esku bakarraz erabili ahal izateko bezain txikia daitekeena. Eramaten errazak bezain erabiltzeko erraztasunaren aldetik mugatuak izaten dira, batez ere tamaina egokiko teklaturik izaten ez dutelako. Horren ordez, arkatz txiki batez erabil daitezkeen pantailako teklatu birtualak edo eskuzko idazketaz pantailan idatzitakoa interpretatzeko gai diren programak izaten dituzte. Azken hauek hizkuntza bakoitzerako prestatuak izan behar dute.
- Esteka
nola World Wide Web-ean, beste dokumentu batera bideratzeko erreferentzia. Bertan klik egindakoan erabiltzaileak beste dokumentu bat ikusten du.
- Estranet
Intranet bat kanpoko zenbait erabiltzaile onartzen dituena, erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz.
- Ethernet
Sare lokaletarako arkitektura bat Xerox Corporation enpresak, DECekin eta Intel-ekin lankidetzan, 1976an garatua. Izar erako topologia eta, datuak transmititzeko, 10 Mb/s abiadura erabiltzen du. Bada Etherneten bertsio berriago bat 100Base-T (Ethernet lasterra), 100 Mb/s abiadura erabiltzen duena datuak transmititzeko., eta beste bat, Gigabit Ethernet izenekoa 1 gigabit/s (1.000 Mb/s) abiaduraz baliatzen dena.
- FTP
Ingelesezko File Transfer Protocol terminoaren laburdura. Interneten fitxategiak trukatzeko erabiltzen den protokoloa.
- Firmware
ROM memoria batean idatzitako datuak edo programak.
- Flash
Grafiko bektorialak animatzeko teknologia bat, oso banda-zabalera handia eskatzen ez duena eta edozein nabigatzailerekin bateragarria dena.
- Flash memoria
EEPROM berezi bat blokeka ezaba eta birprograma daitekeena eta ez bytez byte. Ordenagailu pertsonal askok flash memoria batean edukitzen dute BIOSa. Horrela erraz egunera daitezke. Modemetan ere sarri erabiltzen dira, protokolo gehiago erraz eransteko.
- Fotodiodo
Argi-izpi erasotzailearenuhin-luzeraren arabera eroankortasun handiagoaedo txikiagoa duen diodo erdieroalea. Informazio-tratamenduansentsore optiko gisa erabiltzen da.
- Fotozelula
Argia korronte elektriko bihurtzen duen gailua, aplikazio ugari duena: ateen irekitze automatikoa, argazkilaritzan esposizio-denboraren neurketa, makinen segurtasun-mekanismoak, etab.
- GB
Gigabyte unitatearen ikurra
- GIF
Ingelesezko graphics interchange format terminoaren laburdura. Bit-mapazko grafikoentzako formatu bat. Gehienez 256 kolore onartzen ditu eta zenbait bereizmen. Datuak konprimatzen ditu. Marrazkientzako erabiltzen da gehien bat, eta ez hainbeste argazkientzat.
- GNU
UNIX sistema eragilearekin bateragarria den software-sistema Free Software Foundation-ek (FSF) garatua. GNUren filosofia jabe jakin batena ez den softwarea sortzea da. GNU softwarea edonork jaits dezake eta baita aldatu eta berriro banatu ere. Muga bakarra da berriro banatzeari mugarik ez ezartzea. GNU egitasmoari 1983an Massachusetts Institute of Technology-ko Richard Stallman-ek ekin zion. Linux sistemak GNU softwarean oinarritzen dira neurri handi batean eta lehen GNU sistemek Linux-en muina erabiltzen zuten. Horregatik askotan jendeak nahastu izan ditu. Gaur egun nahikoa bananduta daude.
- GPRS
Ingelesezko General Packet Radio Service terminoaren laburdura. Kablerik gabeko komunikazioetarako estandar bat, 115 kb/s-rainoko abiaduraz funtzionatzen duena. Kontuan izan GSMak 9,6kb/s abiadura besterik ez duela onartzen.
- GSM
Ingelesezko Global System for Mobile Communications terminoaren laburdura, telefonia mobil digitaleko sistema. Irratimaiztasun berean zortzi dei aldi berean onartzen ditu.
- Gb
Gigabit unitatearen ikurra
- Gigabit
Datuak biltegiratzeaz hitz egiten denean, 1.,024 megabit. Datuak transmititzeko abiaduraz hitz egiten denean 1.000.000.000 bit
- Goi-mailako hizkuntza
Ordenagailu-mota jakin batekin lotuta ez dauden programak idaztea ahalbidetzen duen programazio-hizkuntza bat, hala nola: C, FORTRAN edo Pascal. Hizkuntza hauek goi-mailakotzat hartzen dira, giza hizkuntzatik hurbilago daudelako makina-hizkuntzak baino. Ostera, mihiztadura-hizkuntzak behe-mailakotzat hartzen dira makina-hizkuntzetatik hurbilago daudelako. Goi-mailako hizkuntzen abantaila nagusia behe-mailakoen aldean, irakurtzen, idazten eta mantentzen errazagoak izatea da. Goi-mailako hizkuntzak azkenean makina-hizkuntzara bihurtu behar izaten ditu konpilatzaile batek edo interpretatzaile batek. 1950eko hamarkadan garatu zen goi-mailako lehen hizkuntza. Gaur egun asko daude: Ada, Algol, BASIC, COBOL, C, C++, FORTRAN, LISP, Pascal, Prolog, etab.
- HTML
Ingelesezko HyperText Markup Language terminoaren laburdura. World Wide Webeko dokumentuak sortzeko erabiltzen den hizkuntza. SGMLren antzekoa da, baina askoz mugatuagoa. Zenbait marka eta atributu ezarriz dokumentuak izango dituen egitura eta itxura definitzeko erabiltzen da. Besteak beste, hipertestuzko estekak definitzen dira.
- HTTP
Ingelesezko HyperText Transfer Protocol terminoaren laburdura. World Wide Webaren oinarrizko protokoloa. Mezuak nola formateatu eta transmititu behar diren eta web zerbitzariek eta nabigatzaileek zer egin behar duten komandoei erantzuteko zehazten du.
- HTTP
HyperText Transfer Protocol. Hipertestuko transferentzia protokoloa: WWW dokumentuen transferentziarako erabiltzen den protokoloa.
- Hacker
Hala ere, kritikoen ustez "herri global" hau herrialde aberatsei bakarrik egiten die mesede, eta baliabide gutxien dutenek, berriz, honen ondorio negatiboak besterik ez dute jasotzen.
- Hardware
Sistema informatiko baten atal materiala, hala nola diskoak, disko-unitateak, pantailak, teklatuak, inprimagailuak, txartelak eta txipak. Softwarea, berriz, ez da materiala ; ideiaz, kontzeptuz, ikurrez osatua dago, baina ez du substantziarik. Liburuekin antzeko zerbait gertatzen da. Orriak eta tinta materialak dira, baina hitzak, esaldiak, paragrafoak eta esanahiak ez dira materialak. Softwarerik gabeko ordenagailu bat orri zuriak dituen liburu baten antzekoa da. Beharrezkoa da softwarea ordenagailua erabiltzeko.
- Hedapen-arteka
Ordenagailuaren gaitasuna handituko duten zirkuitu-txartelak sartzeko arteka. Ordenagailu pertsonal gehienek, eramangarriek salbu, hedapen-artekak izaten dituzte, memoria edo gaitasun grafikoak handitzeko eta beste gailu berezi batzuk eransteko. Hedapen-arteketan sartzen diren txartelak hedapen-txartelak dira.
- High-Tech
Teknologia handikoa, ingelesez.
- Hipermedia
Hainbat formatutako informazioa duten webguneak dira: testua, grafikoak, soinua eta bideoa.
- Hipertestu
Datu-baseak antolatzeko sistema berezi bat 1960ko hamarkadan Ted Nelsonek asmatua. Sistema honetan objektuak, alegia, testuak, irudiak, musika, programak, etab. esteka bidez erlaziona daitezke, horrela batetik bestera mugitu ahal izateko. Objektu bat hautazen denean harekin estekaturik dauden beste objektu guztiak eskura daitezke. Hipertestuzko sistemak oso informazio-mota desberdinak gordetzen dituzten datu-base handiak antolatzeko dira egokiak.
- Hipertestua
Hitz jakin batzuen bidez beste orrialde batzuetara joateko estekadura eratzeko balio duen sistema.
- Hub
Sare bateko tresnen konexio-puntu erkidea. Hainbat ataka izaten ditu. Pakete bat ataka horietako batera iristen denean, beste ataketara kopiatzen da, sare lokaleko segmentu guztiek pakete guztiak ikus ditzaten. Badira hub pasiboak, datuak tresna batetik beste batera bideratu besterik egiten ez dutenak eta badira hub adimendunak esaten zaienak, beste funtzio gehigarri batzuk burutzeko gai direnak, hala nola, administratzaile bati trafikoa jagoteko edo ataka bakoitza konfiguratzeko aukera ematea. Beste batzuk gai izaten dira pakete bakoitzaren helbidea irakurri eta dagokion atakara bideratzeko.
- ICQ
Bat-bateko mezularitzako programa erabilerraza, Mirabilis LTD enpresak garatua. Sarean erabiltzen da solasalditarako, posta elektronikoa bidaltzeko, fitxategiak transferitzeko, ordenagailuko jokoetan aritzeko, etab. Behin jaitsi eta ordenagailuan instalatu ondoren, programa bera erabiltzen duten adiskide, senitarteko, lankide etab.en zerrenda bat osatzen da eta horietako bat sisteman sartzen denean erabiltzaileak ohar bat jasotzen du. Handik aurrera has daiteke beste erabiltzaile horrekin komunikatzen.
- IDE
Ingelesezko Intelligent Drive Electronics edo Integrated Drive Electronics terminoen laburdura. Diskoentzako interfacea kontrolatzailea diskoan bertan txertaturik izaten duena.
- IP
Ingelesezko Internet Protocol terminoaren laburdura. Datuak paketeka nola formateatu eta helbideratu behar diren zehazten duen protokoloa. Sare gehienek IP protokoloa TCP protokoloarekin konbinatzen dute. Horregatik esaten da TCP/IP sareak direla.
- IRQ
Ingelesezko interrupt request line terminoaren laburdura. IRQ bat linea fisiko bat da, gailuetatik mikroprozesadoreari eteteko seinaleak igortzea ahalbidetzen duena. PC bati gailu bat eransten zaionean, batzuetan IRQ zenbakia aldatu behar zaie, konmutagailu baten posizioa aldatuz, zer linea erabili behar duen adierazteko. Gaur egun Plug-and-Play espezifikazioak baztertu egin ditu horrek sortzen zituen buruhausteak.
- Inprimagailu
Testua edo irudiak paperean inprimatzen dituen tresna. Hainbat motatakoak daude. Ordenagailu pertsonalekin erabiltzen diren ohikoenak tinta-zorrotadazkoak eta laserrezkoak dira. Tinta-zorrotadazkoak paperaren gainera tinta-zipriztinak botatzen dituzte testuak eta grafikoak eratzeko. Laserrezkoek, aldiz, laser-izpi bati, argiarekiko sentikorra den danbor baten gainazalean, inprimatu beharreko testuari edo irudiari dagokion ibilbide bat jarraiarazten diote. Argiztatu diren puntuek tonerra deritzon hauts fin bat erakartzen dute, honek papera zikintzen du eta gero beroaren bidez hauts hori polimerizatu eta gogortu egiten da, inprimatutakoa modu iraunkorrean paperean gera dadin.
- Interface
Bi sistemak beren artean harremanak izateko duten bitartekoa. Adibidez, erabiltzailearen eta sistemaren arteko interfacea teklatuak, saguak, menuek, etab.ek osatzen dute, softwarearen interfacea aplikazioek euren artean edo makinarekin komunikatzeko dituzten hizkuntzek eta kodeek osatzen dute eta hardwarearen interfacea kableek, konektoreek eta gainerako lotura-elementuek.
- Interface grafiko
Programa baten interfacea, ordenagailuaren gaitasun grafikoez baliatzen dena, erabiltzaileari lana errazteko. Horrelako sistema batek hainbat osagai izaten ditu erabiltzailearen irispidean: objektuak eta menuetako elementuak aukeratzeko erakuslea, sagua, ikonoak, idazmahaia, leihoak, menuak.
- Internet
Mundu-mailako sarea, milioika ordenagailu konektatzen dituena. Diseinuz deszentralizatua da. Sare horretako ordenagailu bakoitza independentea da. Erabiltzaileek aukera dezakete Interneteko zer zerbitzu erabili eta euren makinetako zer zerbitzu jarri Interneteko beste erabiltzaileen irispidean. Hainbat era daude Interneten sartzeko. Horietan ohikoena Interneteko zerbitzuen hornitzaile baten bidezkoa da.
- Internet
Internet-eko siglek INTERconnected NETworks hitzei dagokie, hau da, elkarrekin konektaturiko sareak.
- Interneteko zerbitzuen hornitzaile
Internetera konektatzeko zerbitzua eskaintzen duen enpresa.
- Interpretatzaile
nterpretatzaileak eta baita konpilatzaileak ere badaude goi-mailako hizkuntza gehienentzat. Alabaina, BASIC eta LISP hizkuntzak interpretatzaile bidez exekutatzeko daude eginak. Orrialdeak deskribatzeko hizkuntzek, PostScriptek adibidez, interpretatzaileak erabiltzen dituzte. PostScript inprimagailu bakoitzak, esate baterako, badu interpretatzaile bat txertaturik, PostScript aginduak exekutatzen dituena.
- Intranet
TCP/IP protokoloetan oinarrituriko sarea, antolakunde batena, normalean enpresa batena, antolakundearen kideek, enplegatuek edo baimena duten beste batzuek bakarrik erabil dezaketena. Intranet baten web guneak beste edozein web gunek bezalako itxura eta funtzionamendua ditu, baina su-horma baten bidez baimena ez dutenei sarrera ukatzen die. Internet bezalaxe, intranetak informazioa partekatzeko erabiltzen dira.
- Java
Goi-mailako programazio-hizkuntza, Sun Microsystems-ek garatua. Hasieran eskuko tresnentzako sortu zen, baina gero World Wide Webean aurkitu du aplikazioa. Objektura orientaturiko hizkuntza da, C++ deritzonaren antzekoa, baina erraztua. Iturburu kodea duten fitxategiek .java luzapena izaten dute eta hauek konpilatuz lortzen direnek, berriz, .class. Hauek Java makina birtuala deritzon interpretatzaile batek exekuta ditzake. Hainbat sistema eragiletarako Java makina birtualak daude, beraz Javan garaturiko aplikazio bat exekuta daiteke plataforma horietan denetan.
- Java applet
Java programazio-hizkuntzan idatzitako aplikazio txiki bat. Webean erabiltzen dira. Esate baterako, kirolari batek ariketa-mota jakin bat egiten duenean kontsumitzen dituen kaloriak kalkulatzeko kalkulagailu berezitu bat izan daiteke. Appletak HTML orrietan txertaturik egoten dira eta nabigatzailearen bidez exekutatzen dira.
- Javascript
Script bidezko hizkuntza, Netscapek garatua webean interaktibotasuna areagotzeko. Java hizkuntzaren antza badu ere, ez du berez zer ikusirik. Erabilera librekoa da.
- Jpeg edo jpg
Ingelesezko Joint Photographic Experts Group terminoaren laburdura. Koloretako irudiak konprimatzeko teknika. Asko konprimatzen ditu fitxategiak, horrekin zehaztasun pixka bat galtzen bada ere.
- Kalkulu-orri
Kalkulu-orrientzako aplikazio asko dimentsio anitzekoak dira, hau da, onartzen dute kalkulu-orri bat beste batekin estekatzea. Horrela batean egiten den aldaketa batek eragina du beste guztietan.
- Kb/s edo kbps
Kilobit segundoko, datuak transmititzeko abiadura-unitatearen ikurra. Kiloren ikurra k da eta ez K (hau Kelvin, tenperatura-unitatea, baita), baina sarri ikusten da ikur hau gaizki erabilita.
- Kilobit
Datuak biltegiratzeaz hitz egiten denean 1.024 bit, baina transmisio-abiaduraz hitz egiten denean, berriz, 1.000 bit. Datuak transmititzeko abiadurak kilobit segundokotan (kb/s) neurtzen dira.
- Kilobyte
Mila byte
- Konpilatzaile
Iturburu-kodea objektu-kode bihurtzen duen programa. Konpilatzaile batek, interpretatzaile batek ez bezala, iturburu-kode osoa kontuan hartuz biltzen eta berrantolatzen ditu aginduak. Interpretatzaileak, aldiz, iturburu-kodeko lerroak banan bana aztertzen eta exekutatzen ditu. Konpilatzaile batek iturburu-kodea ordenagailu-mota bakoitzarentzat desberdina den objektu-kode bihurtzen duenez, hizkuntza bakoitzarentzat hainbat konpilatzaile daude. Adibidez, bada FORTRAN konpilatzaile bat PCentzat, beste bat Macintoshentzat, etab.
- Konpresio
Datuak leku gutxi okupatzen duen formatu batean gordetzeko ekintza. Oso beharrezkoa da komunikazioan, informazio berbera transmititzeko bit gutxiago erabili behar delako. Fitxategiak konprimatzeko formaturik ezagunenak ARC eta ZIP dira.
- LAN
Ingelesezko Local Area Network terminoaren laburdura
- LCD
aldean argia izaten dute irakurerrazagoak bihurtzeko.
- Laparoskopia
Barrunbe abdominaleko azterketa endoskopikoa.
- Linux
Iturburu irekiko sistema eragilea libreki bana daitekeena eta hainbat plataformatan funtzionatzen duena. Sistema eragile honen muina Linus Torvalds-ek garatu zuen. Librea delako eta plataforma askotan funtzionatzen duelako, asko ari da hedatzen.
- MIME
Ingelesezko Multipurpose Internet Mail Extensions terminoaren laburdura, Internet bidez bidaltzen diren ASCII ez diren mezuak formateatzeko espezifikazioa. Hau onartzen duten posta elektronikoko programek bidal eta jaso ditzakete grafikoak, audio- eta bideo-fitxategiak eta baita ASCII ez diren karaktere-multzoez idatzitako mezuak ere.
- MMS
Ingelesezko Multimedia Message Service terminoaren laburdura. Kablerik gabeko sareetan zehar grafikoak, bideoklipak, audio fitxategiak eta testuzko mezu laburrak gordetzeko eta bidaltzeko metodoa, WAP protokoloa erabiliz. Posta elektronikoko mezuak ere bidaltzen dira sistema honen bidez. Normalean sakelako telefonoen arteko komunikazioan erabiltzen da. MMSk ez du onartzen fitxategi atxikirik posta elektronikoak bezala.
- MP3
Audioko seinale konprimatuen formatua. Giza belarriak atzematen ez duen informazio guztia kentzen die soinu-fitxategiei. CD bateko edukia 12 bider leku txikiagoan sartzea ahalbidetzen du kalitaterik galdu gabe. MP3 fitxategiak, horren txikiak direnez, erraz transmititzen dira Internet bidez.
- MPEG
Ingelesezko Moving Picture Experts Group terminoaren laburdura. ISO erakundeko talde baten izena da eta izen horrekin ezagutzen da talde horrek garaturiko bideo digitala konprimatzeko arau eta formatuen multzoa ere. Beste formatu batzuk baino kalitate hobea eskaintzen du. Bestalde oso konpresio-maila handia lortzen du, fotograma batetik hurrengora aldatzen dena bakarrik gordetzen duelako. Informazio pixka bat galdu ere egiten da, baina giza begiak ez du antzematen.
- Magaleko ordenagailu
Ordenagailu eramangarria, magalean ipinita erabiltzeko modukoa. Hiru kilo baino gutxiago pisatzen dute eta maletatxo batean ederki kabitzen dira. Mahai gaineko ordenagailuekiko duten desberdintasunik nabarmenena, tamaina alde batera utzita, pantaila izaten da. Hau guztiz laua izaten baita. Bestalde baterietatik hartzen dute indarra eta hauek sarri kargatu behar izaten dira.
- Makina-hizkuntza
Maila behereneko programazio-hizkuntza (mikrokode programagarria erabiltzen duten ordenagailuentzako salbu). Makina-hizkuntzak ordenagailuek ulertzen dituzten hizkuntza bakarrak dira. Gizakientzat, aldiz, oso ulergaitzak dira, guztiz zenbaki bidezkoak direlako. Horregatik, programatzaileek goi-mailako hizkuntzak edota mihiztadura-hizkuntzak erabiltzen dituzte. Mihiztadura-hizkuntza batek makina-hizkuntza batek erabiltzen dituen agindu berberak erabiltzen ditu, baina aginduek eta aldagaiek izenak dituzte zenbakiak izan ordez. Goi-mailako hizkuntzatan idatzitako programak mihiztadura-hizkuntzatara edo makina-hizkuntzatara bihurtzen dira konpilatzaileen bidez. Mihiztadura-hizkuntzako programak makina-hizkuntzara bihurtzeko mihiztatzailea deritzon programa bat behar da. CPU bakoitzak bere makina-hizkuntza propioa du. Programak berridatzi edo birkonpilatu egin behar dira ordenagailu-mota desberdinetan funtzionatzeko.
- Mb/s edo mbps
Megabit segundoko, datuak transmititzeko abiadura-unitatea, milioi bat bit segundokoa.
- Mb/s edo mbps
Megabyte segundoko, datuak transmititzeko abiadura-unitatea, milioi bat byte segundokoa.
- Megabit
Datuak biltegiratzeaz hitz egiten denean 1.024 kilobit, datuak transmititzeaz hitz egiten denean, berriz, milioi bat bit.
- Merkataritza elektroniko
Internet bidezko salerosketa
- Mikrokode
1. mikroprozesadore bat zuzenean kontrolatzen duten maila behereneko aginduak. Makina-hizkuntzako agindu bakar bati mikrokodeko zenbait agindu dagozkio- Gaur egungo PCen mikroprozesadoreetan mikrokodea hardwarezkoa izaten da eta ezin izaten da aldatu. RISC motako diseinu batzuk urrunago doaz eta erabat saihesten dute mikrokodearen maila eta makina-aginduek zuzenean kontrolatzen dute mikroprozesadorea. Beste muturrean daude ordenagailu handi batzuen arkitekturak, zeren eta mikrokode programagarria erabiltzen baitute. Kasu honetan mikrokodea EEPROMetan gordetzen da eta, beraz, alda daiteke. Honi mikroprogramazioa esaten zaio. (2) Zenbaitek firmwareari esaten dio mikrokodea.
- Mikroprozesadore
Siliziozko txip bat CPU bat barnean duena. Gaur egun etxetresna elektriko askok, automobilek, etab. mikroprozesadoreak izaten dituzte, hainbat funtzio kontrolatzeko.
- Mikroprozesadorea
Chip baten barruan milaka transistore dituen eta ordenagailu elektroniko digitalen hainbat funtzio egin ditzakeen zirkuitu integratu programagarria.
- Modem
ko. · erantzun automatikoa : erantzun automatikoa duen modem bat gai da erabiltzailea ez dagoenean deiei erantzuteko. Ordenagailua zerbitzari gisa erabili nahi bada soilik behar da ezaugarri hau. · datuen konpresioa : modem batzuek konprimatu egiten dituzte datuak. Horrela datu-transmisio lasterragoak lortzen dira. Alabaina, linearen beste muturrean dagoen modemak gai izan beharko du datuak deskonprimatzeko, konprimatzeko teknika berbera erabiliz. · flash memoria : modem batzuek ROM memoriaren ordez flash memoria izaten dute, komunikazio-protokoloak erraz aldatzeko, behar izanez gero. · Faxak maneiatzeko gaitasuna: gaur egun modem asko fax-modemak dira; faxak bidaltzeko eta jasotzeko gai dira. Modemari probetxua ateratzeko, komunikazio-software bat behar da, datuak transferitzeko lana errazten duelako.
- Modem
Modulatzaile / demodulatzaile hitzen akronimoa. Seinale dijitalak (ordenagailukoak) analogiko (telefonokoak) bihurtzen ditu, eta alderantziz. Ordenagailuak telefono bidez konektatzeko aukera ematen dute.
- Morse kode
Samuel Morse asmatzaile estatubatuarrak 1830ean sortu zuensistema telegrafikoa, konbentzionalki eginiko marratxoz eta puntuz osaturiko alfabetoan oinarrituriko kodea darabilena.
- Multimedia
Testua, grafikoak, irudi finkoa eta biziduna eta soinua tartekatzen dituen informazioa.
- Nabigatzaile
Web orriak bilatu eta ikusteko aplikazioa. Microsoft Internet Explorer eta Mozilla nabigatzaileak dira.
- Nabigatzaile
Sarean nabigatzeko tresnak zentralizatzen dituen programa.
- OCR
Ingelesezko optical character recognition terminoaren laburdura. Paperetik testua irakurri eta irudiak ordenagailuak interpreta ditzakeen era batera bihurtzeko teknika informatikoa. OCR sistema baten bidez liburu bat edo aldizkari bat digitaliza daiteke eta gero testu-prozesadore batez editatu. OCR sistema batek eskaner bat behar du testua irakurtzeko eta software bat irudiak aztertzeko. OCR sistema aurreratuak gai izaten dira hainbat letra-motaz idatzitako testuak ezagutzeko, baina ez eskuz idatzitakoa ezagutzeko.
- OLAP
Ingelesezko Online Analytical Processing terminoaren laburdura, datu-base batean gordetako datuak analizatzeko softwarea. Datu-meatzaritzan erabiltzen da.
- OLE
Ingelesezko Object Linking and Embedding terminoaren laburdura.Microsoft etxeak garatu zuen dokumentu konposatuentzako, alegia, zenbait aplikazio desberdinetan landutako atalez osatuentzako, estandarra da OLE. Aplikazio batez objektuak sortu eta gero bigarren aplikazio batean txertatzea ahalbidetzen du. Txertaturiko dokumentuak jatorrizko formatua eta estekak mantentzen dituzte.
- Objektura orientaturiko programazio
Programazio-mota bat, non programatzaileak datu-mota ez ezik datuen egitura eta honi aplikatu behar zaizkion eragiketa-motak ere zehaztu behar baititu. Gainera, programatzaileak defini ditzake objektuen arteko erlazioak ere. Objektura orientaturiko programazioak prozedura bidezko programazio-tekniken aldean duen abantaila nagusia moduluka lan egin ahal izatea da. Alegia , objektu berri bat sortzen denean, aski da lehendik definitutako objekturen batetik zer ezaugarri jarauntsi behar dituen esatea, denak banan bana zehazten ibili gabe. Java, C++ eta Smalltalk objektura orientaturiko programazio-hizkuntzak dira eta Pascal-en bertsio batzuk ere bai.
- Ordenagailu eramangarri
Ordenagailu txiki eta arina. Kategoria honen barruan sartzen dira magaleko ordenagailuak, eskuko ordenagailuak eta PDA
- P2P
Ingelesezko peer-to-peer terminoaren laburdura. Sare-mota bat, non ordenagailu guztiek gaitasun eta eginkizun berberak baitituzte, bezero/zerbitzari arkitekturetan ez bezala. Hauetan ordenagailu batzuk zerbitzariak dira eta besteak zerbitzuak baliatzen dituztenak. Kide arteko sare hauek sinpleagoak izaten dira, baina trafiko handitarako ez dira hain baliagarriak izaten.
- PDA
Ingelesezko personal digital assistant terminoaren laburdura. Eskuko tresna, ordenagailua izateaz gain beste funtzioren batzuk ere badituena, hala nola, telefonoa, faxa, Internet, sarean konektatzeko gaitasuna, etab. Gehienek, teklatua izan ordez, arkatz berezi bat izaten dute datuak sartzeko. Honen bidez, pantailan ageri den teklatu birtual bat erabil daiteke edo eskuz idatzitakoa testu editagarri bihurtzen duen software batez baliatu. Badira ahotsezko mezuak interpretatzeko gai direnak ere.
- PDF
Ingelesezko Portable Document Format terminoaren laburdura. Adobe Systems firmak garatutako formatua, edozein formatutan sortutako dokumentuak sistema bakarrarekin ikusi eta inprimatzea ahalbidetzen duena. PDF formatua duen fitxategi bat ikusteko, aski da doan banatzen den Acrobat Reader aplikazioa erabiltzea.
- PIF
Ingelesezko Program InFormation file terminoaren laburdura. Windows-ek Windows-ekoa ez den aplikazio bat nola exekutatuko duen adierazten duen informazioa daukan fitxategi-mota. Adibidez, PIF fitxategi batek eduki dezake informazioa DOS aplikazio bat Windows-en nola exekutatu behar duen adierazteko. Zenbat memoria erabili behar duen, fitxategia non dagoen eta zer leiho-mota erabili izan daitezke, esate baterako PIF fitxategi batek dauzkan informazioak. PIF fitxategiek .pif luzapena izaten dute.
- PLC
Ingelesezko power line communications terminoaren laburdura. Argindarra banatzeko lineak banda zabaleko datuen transmisioan erabiltzeko teknologia. Erabiltzaileak argindarraren entxufearen bidez konektatzen du ordenagailua Internetera.
- POP
Ingelesezko Post Office Protocol terminoaren laburdura. Posta-zerbitzari batean mezuak bilatzeko protokoloa. Posta elektronikoko aplikazio gehienek POP protokoloa erabiltzen dute, nahiz eta batzuetan IMAP protokolo berriagoa erabiltzen duten. POPen bi bertsio daude; lehena POP2 deritzona estandar bihurtu zen 1980ko hamarkadan eta SMTP protokoloaz baliatzen da mezuak bidaltzeko. POP3 izeneko bertsio berriagoa erabil daiteke SMTPrekin nahiz gabe.
- Pakete
Pakete-konmutazioko sare batean zehar bidalitako mezu-zatia. Pakete baten bereizgarrietako bat datuez gain helbidea ere edukitzea da.
- Paketeen konmutazioa
Transmisio-protokolo batzuen arabera mezuak paketetan zatikatzen dira bidali aurretik. Paketeak banan bana bidaltzen dira gero eta bakoitzak bere bidea egiten du helmugara joateko. Behin mezua osatzen duten pakete guztiak helmugara iritsi direnean, berriro konbinatzen dira mezua osatzeko. Gaur egun WAN sareetako protokolo gehienak, hala nola TCP/IP, X.25 eta Frame Relay paketeak konmutatzeko teknologietan oinarritzen dira. Telefono-zerbitzu arruntak, aldiz, zirkuituen konmutazioan oinarritzen dira. Hauetan transmisio bati linea bat esleitzen zaio irauten duen bitartean. Zirkuituen konmutazioa egokia da datuak laster transmititu behar direnean eta bidaltzen diren hurrenkera berean iritsi behar dutenean helmugara. Paketeen transmisioa egokiagoa da eta seguruagoa atzerapen pixka bat onartzen duten datuak igortzeko, esate baterako, posta elektronikoko mezuak edo web orriak bidaltzeko. Bada teknologia berri bat ATM deritzona bi sistemen abantailez baliatzen ahalegintzen dena.
- Paraleloko interface
Aldiko bit bat baino gehiago transmiti ditzakeen kanala. Ordenagailu pertsonal gehienek gutxienez paraleloko interface bat izaten dute.
- Pasahitz
Isilpeko karaktere-segida, erabiltzaile bati fitxategi bat, ordenagailu bat edo programa bat erabiltzeko baimena ematen diona. Hainbat erabiltzailerentzako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere pasahitza sartu behar izaten du ordenagailua erabili ahal izateko. Baimenik ez duten erabiltzaileei sarrera debekatzeko balio du pasahitzak. Beste inork jakin edo igarri ezinezko zerbait izatea komeni da pasahitza.
- Plataforma
Sistema baten oinarrizko hardwarea eta softwarea. Sarri sistema eragilea adierazteko erabiltzen da: Windows plataforma, Linux plataforma, etab.
- Plotter
Ordenagailu batetik aginduak jasoz paperean marrazkiak egiten dituen tresna. Lumak erabiliz egiten du marrazkia. Egiten dituen lerroak jarraituak dira eta ez inprimagailu batek egiten dituen puntukakoak.
- Plug and play
Ordenagailu batek eransten zaizkion tresna automatikoki konfiguratzeko duen gaitasuna adierazten duen esamoldea. Garai batean konmutagailuak eta beste konfigurazio-elementu batzuk aldatu behar izaten ziren. Baina orain ez da beharrezkoa izaten.
- Plugin
Sistema bati ezaugarri bereziren bat gehitzen dion eranskina. Adibidez, webeko nabigatzaileentzako pluginak daude audioa eta bideoa duten fitxategiak entzuteko eta ikusteko.
- Posta elektroniko
Komunikazio-sareetan zehar mezuak transmititzeko sistema. Mezuekin batera fitxategi atxikiak ere transmiti daitezke. Igorritako mezuak posta-kutxatila elektronikotan gordetzen dira hartzaileak hartzen dituen arte. Honek arakatu egin behar du posta-kutxatila elektronikoa aldian behin mezu berririk baduen ikusteko. Behin mezu bat jasoz gero, gorde daiteke, beste norbaiti birbidali edo ezabatu.
- Postscript
Orrialdeak deskribatzeko hizkuntza, Adobe Systems-ek garatua, inprimategietan erabiltzen dena. Objektura orientaturiko hizkuntza da; irudiak eta letra-tipoak objektu geometriko gisa tratatzen ditu eta ez bit-mapa gisa. PostScript hizkuntza erabiltzeko gai den inprimagailu batek interpretatzaile bat izaten du PostScript aginduak exekutatzeko.
- Protokolo
Bi gailuren artean datuak transmititzeko adostutako formatua. Protokolo batek honako ezaugarri hauek zehazten ditu: erroreak bilatzeko era, datuak konprimatzeko metodoa, mezua igortzen amaitu dela adierazteko era, mezua jasotzen amaitu dela adierazteko era. Hainbat protokolo-mota daude, bakoitza bere erraztasun edo zailtasunarekin, fidagarritasun jakin batekin eta lastertasun jakin batekin.
- Protokoloak
Ordenagailuen artean informazioa nola elkarraldatzen den zehaztu eta kontrolatzen duen arau eta zeinu taldea.
- Quicktime
Bideo- eta animazio-sistema Apple Computer-ek garatua. Kodeketa-formatu gehienak onartzen ditu, Cinepak, JPEG, eta MPEG barne. QuickTime lehiakide da beste zenbait araurekin, hala nola AVI eta ActiveMovierekin.
- Quicktime vr
QuickTime estandarraren bertsio hobetua ordenagailutan multimedia-edukiak erakusteko. Hiru dimentsiotan objektuak erakutsi eta biratzeko gai da. Bada nabigatzaile gehienentzako QuickTime VR plug-ina. QuickTime VR-rako materiala 3D irudiak lantzeko programa batez lantzen da edota argazki-segida batetik abiatuz. Argazkiak erabiltzekotan, hainbat angelutatik atera behar zaizkio motiboari argazkiak. QuickTime programa gai da argazki guztiak josteko, erabiltzaileak inguru guztia edo objektu bat alderdi guztietatik ikusteko moduan jarriz.
- RAM
Ingelesezko random access memory terminoaren laburdura. Memoria-mota bat ausaz atzi daitekeena, esan nahi baita memoriako edozein byte atzi daiteke aurreko byteak ukitu gabe. Ordenagailutan eta beste gailu batzuetan usuenik aurkitzen den memoria-mota. Bi eratako RAM memoriak daude: dinamikoak (DRAM) eta estatikoak (SRAM). Bien arteko aldea datuak edukitzeko teknologian datza. Dinamikoak segundoko milaka bider garbitu behar dira, estatikoak, aldiz, ez dute garbitu beharrik. Horregatixe, hauek lasterragoak dira, baina garestiagoak ere badira. Bi motatakoak hegazkorrak dira, hots, edukia galdu egiten dute argindarra kenduz gero. RAM memoria esaten denean gehienetan memoria nagusia ulertzen da, programek erabiltzen dutena. ROM memoria, berriz, ordenagailua abiarazten duten programak era iraunkorrean edukitzen dituen memoria da.
- RDSI
Espainierazko Red Digital de Servicios Integrados terminoaren laburdura, ahotsa, bideoa eta datuak telefono-linea digitaletan nahiz arruntetan zehar igortzeko nazioarteko komunikazio-estandarra. RISC
- RDSI
Integratutako zerbitzuen sare digitala. Telefono linea bi kanaletan zatitzea posible egiten du, bat datu-transmisiorako eta bestea ahotsari dagokiona.
- RIP
Ingelesezko raster image processor terminoaren laburdura. Grafiko bektorialak bit-mapa bihurtzen dituen hardware eta software-konbinazioa. PostScrip inprimagailu guztiek RIP bat izaten dute PostScript aginduak bit-map erako irudi bihurtzeko.
- RISC
Ingelesezko reduced instruction set computer terminoaren laburdura. Aski instrukzio gutxi ulertzen dituen mikroprozesadore-mota. Mikroprozesadore hauen abantaila bat lastertasuna da, baina agian axola handiagokoa da RISC mikroprozesadoreek transistore gutxiago behar dituztela eta horregatik merkeagoak direla. Desabantaila software aldetik eskatzen duten konplexutasuna da. Bestalde, ohiko CISC motako mikroprozesadoreek,, eta RISC motakoek gero eta antz handiagoa dute.
- RJ-11
Ingelesezko Registered Jack-11 terminoaren laburdura. Lau edo sei hariko konektore bat telefonoak konektatzeko erabiltzen dena.
- RJ45
Ingelesezko Registered Jack-45 terminoaren laburdura. Zortzi hariko konektore bat ordenagailuak sare lokaletara konektatzeko erabiltzen dena, bereziki Ethernet sareetara konektatzeko. Itxura aldetik telefonoak konektatzeko erabiltzen diren RJ-11 motako konektoreen antzekoa da, baina zabalagoa.
- ROM
Ingelesezko read-only memory terminoaren laburdura. Behin grabatuz gero datuak bertatik irakur daitezke baina ezin dira ezabatu, eta argindarra kendutakoan ere ez dira galtzen.
- Raster grafiko
Ikus bit-mapa
- Router
Sareetan zehar paketeak birbidaltzen dituen tresna. Router bat bi saretara egoten da konektatua, adibidez sare lokal batera eta Interneteko zerbitzuen hornitzaile baten sarera.
- Rs-232c, rs-422 eta rs-423
Serieko ataken interface estandarrak, RS-232 estandar zaharra ordezkatzeko prestatuak dira beste biak, datuak transmititzeko abiadura handiagoa onartzen dutelako eta interferentzia elektrikoekiko immunitate handiagoa dutelako.
- SCSI
Ingelesezko small computer system interface terminoaren laburdura. Paraleloko interfaceentzako arau-mota bat da. . Datuak transmititzeko abiadura handiagoa onartzen du serieko eta paraleloko beste interfaceak baino. Gainera bata bestearen atzean hainbat gailu konektatzeko aukera ematen du. Arau beraren pekoak izan arren, SCSIren hainbat aldaera daude. Horregatik, ez da harritzekoa izaten bateragarriak ez diren SCSI tresnak edukitzea.
- SGML
Ingelesezko Standard Generalized Markup Language terminoaren laburdura. Dokumentu bateko elementuak antolatu eta markatzeko sistema. ISO erakundeak garatu eta arautu zuen SGML 1986an SGMLk berak ez du zehazten ezein formatu jakin. Horren ordez, elenentuak markatzeko arauak zehazten ditu. Sarri eguneratzen diren dokumentu handiak kudeatzeko erabiltzen da SGML. Web orriak egiteko erabiltzen den HTML hizkuntza SGMLren arabera definitua da.
- SMS
Ingelesezko Short Message Service terminoaren laburdura. Sakelako telefonotara testuzko mezuak bidaltzeko sistema.
- SMTP
Ingelesezko Simple Mail Transfer Protocol terminoaren laburdura. Zerbitzari artean posta elektronikoko mezuak igortzeko protokoloa. Bezero batetik zerbitzari batera mezuak bidaltzeko ere erabiltzen da.
- SQL
Ingelesezko structured query language terminoaren laburdura, datu base batetik informazioa ateratzeko kontsultak formulatzeko hizkuntza. SQLren aldaerak badauden arren, ia estandartzat har daiteke.
- SSL
Ingelesezko Secure Sockets Layer terminoaren laburdura. Netscapek garaturiko protokoloa dokumentu pribatuak Internet bidez transmititzeko. SSL konexioaren bitartez transmititzen diren datuak enkriptatzeko gako pribatu bat erabiltzen da. Web gune askok erabiltzen dute erabiltzailearen informazio konfidentziala, esate baterako kreditu-txartelen zenbakiak, lortzeko. Konbentzioz, SSL konexioa behar duten URLak https: izaten dute hasieran http:-ren ordez.
- Sakelako ordenagailu
Ikus eskuko ordenagailu
- Sakelako telefono
Ikus telefonia mobil
- Sare lokal
Leku mugatu samar baten barruan dauden ordenagailuak lotzen dituen sarea. Gehienetan eraikin baten barrukoak izaten dira. Alabaina, sare lokalak elkarlotzen dira. Sare lokal baten korapiloak ordenagailuak eta bestelako tresna batzuk izan daitezke. Erabiltzaileek parteka dezakete informazioa sarean zehar eta baita inprimagailuak erabili edo Interneteko zerbitzuetara sarbide erkidea izan ere. Gaur egun sare lokal gehienak Ethernet motakoak izaten dira.
- Sarea
Ordenagailu bi edo gehiago konektatzen dituena. Sarea murritza denean LAN (Local Area Network) deritzo, eta hartzen duen zabalera handiagoa denean WAN (Wide Area Network).
- Script
Bata bestearen ondoren automatikoki exekutatzen diren komandoz osaturiko zerrenda. Script bidezko programazio-hizkuntzak erabilerrazak izaten dira.
- Serieko portu
Serieko komunikaziotarako erabil daitekeen interfacea edo ataka, aldiko bit bat bakarra transmiti dezakeena. Ordenagailu pertsonaletako serieko atakak RS-232C edo RS-422 estandarren araberakoak izaten dira. Ia edozein gailu konektatzeko egokiak izaten dira serieko atakak, hala nola modemak, saguak eta inprimagailuak, nahiz eta inprimagailu gehienak paraleloko ataka baten bitartez konektatzen diren.
- Sistema eragile
Edozein ordenagailuk behar duen oinarrizko softwarea. Teklatutik sartzen den informazioa ezagutzea, pantailara informazioa igortzea, fitxategien eta direktorioen antolakutza kontrolatzea, periferikoak gobernatzea, baimenak egiaztatzea, etab. sistema eragilearen xedeak dira. Mota askotako sistema eragileak daude. Aurreratuenek honako ezaugarri hauek izaten dituzte: hainbat erabiltzailek aldi berean programak erabiltzea ahalbidetzen dute, programa bat CPU batean baino gehiagotan exekutatzeko, hainbat programa aldi berean exekutatzeko edo programa beraren hainbat atal aldi berean exekutatzeko aukera ematen dute, etab. Sistema eragileak oinarri modukoak dira eta hauen gainean aplikazioek funtzionatzen dute. Aplikazioak sistema eragile jakinetarako prestatuak egoten dira, beraz, sistema eragile bat aukeratzeak, erabil daitezkeen aplikazioak mugatzea dakar. Gaur egun Windows, Linux eta MacOS dira sistemarik erabilienak ordenagailu pertsonaletan.
- Sistema eragilea
Programa- eta errutina-multzoa, ordenadorea osatzen duten unitateen funtzionamendua kontrolatzeaz, programen egikaritzapena gainbegiratzeaz eta baliabideen gestioaz arduratzen dena.
- Software
Ordenagailu baten aginduak edo datuak. Elektronikoki gorde daitekeen edozer. Informazioa gordetzen, prozesatzen, erakusten, inprimatzen edo transmititzen duten tresnek hardwarea osatzen dute. Bi software-mota bereizten dira: sistema-softwarea, sistema eragileek eta ordenagailuaren funtzionamendua ahalbidetzen duten programek osatzen dutena eta aplikazio-softwarea, erabiltzaileentzat lan egiten duten aplikazioek osatzen dutena, hala nola: testu-prozesadoreak, kalkulu-orriak, datu-baseak kudeatzeko sistemak, etab.
- Software
Sistema informatiko batek funtziona dezan eta bere eginkizunak bete ditzan behar diren programa eta errutinen multzoa.
- Solasgune
Denbora errealean erabiltzaileak ordenagailu bidez komunikatzeko sistema. Behin solasaldi bat hasiz gero, erabiltzailetako edozeinek sar dezake mezu bat teklatu bidez eta beste erabiltzaileak pantailan ikusiko du.
- Su-horma
Sare pribatu batean baimenik ez duen inori sartzen ez uzteko sistema. Izan daitezke hardware bidezkoak, software hutsezkoak edo bi motatakoen konbinazioak. Sarera datozen edo saretik irtetera doazen mezu guztiak su-horman zehar igarotzen dira, honek aztertzen ditu eta segurtasun-irizpideak betetzen ez dituzten guztiak blokeatu egiten ditu.
- Switch
Sare lokaletan, hauen atalen artean paketeak irazi eta birbidaltzen dituen tresna.
- TCP
Ingelesezko Transmission Control Protocol terminoaren laburdura, bi ordenagailu datuak trukatzeko elkarrekin konektatzeko garaian datu-pakete guztiak eta ordena egokian transmititzen direla bermatzeko xedea duena.
- TCP/IP
TCP eta IP protokoloak batera.
- TIFF
Ingelesezko tagged image file format terminoaren laburdura. Bit-mapazko irudiak gordetzeko fitxategi-formatua.
- TKP/IP
Transmisio Kontrol Protokol (Transmisio Kontrol Protokoloa) / Internet Protokol (Interneteko Protokoloa). Interneten interkonexioa eta sare-trafikoa posible egiten duen protokolo-familia.
- Tablet pc
1. LCD pantaila duen ordenagailu eramangarria, arkatz berezi batez pantailaren gainean idatziz datuak sartzea onartzen duena. Eskuz idatzitakoa digitalizatu egiten du eta testu editagarria bihur daiteke, eskuzko idazketa ezagutzeko software baten bidez, edo bere hartan utzi. Arkatza erabil daiteke, halaber, pantailan agertzen den teklatu birtual bat arkatz bereziaz ukituz. Teklatua eta sagua ere izaten ditu.2. Microsoft Windows sistema eragile berezia tablet PC teknologiarentzat.
- Tableta digitalizatzaile
Datuak sartzeko tresna, marrazkiak ordenagailuan sartzeko balio duena. Tableta digitalizatzaileak tableta elektronikoa eta kurtsorea edo arkatza izaten ditu. Kurtsorea saguaren antzekoa da, baina leiho bat izaten du, zehaztasunez kokatzen laguntzen duen gurutze batekin eta saguak baino askoz botoi gehiago. Arkatzak, berriz, boligrafo baten itxura izaten du, baina mutur elektronikoa izaten du tintaren ordez. Tabletak kurtsorearen edo arkatzaren mugimenduak detektatzeko gai den elektronika izaten du eta posizioen araberako seinaleak sortzen eta ordenagailura bidaltzen ditu. Tableta digitalizatzailearen puntu bakoitzari pantailako puntu jakin bat dagokio. Saguaren kasuan, aldiz, mugimenduak erlatiboak dira une bakoitzean duen kokapenarekiko.
- Telefonia mobil
Eskualde bat zelulatan zatikatzen duen telefonia-sistema. Zatikatze honen xedea transmisio-maiztasunen kopuru mugatu bat ahalik eta gehiena erabiltzea da. Konexio edo elkarrizketa bakoitzak esleitzen zaion maiztasuna behar du eta gehienez erabil daitekeen maiztasun-kopurua 1.000 inguruko da. Aldi bereko 1.000 elkarrizketa baino gehiago mantendu ahal izateko, sistema hauek zelula bakoitzari maiztasun-multzo bat esleitzen dio. Bi zelulak erabil dezakete maiztasun berbera elkarrizketa desberdinetan, ez badira elkarren ondoko zelulak.
- Telekomunikazioa
Tipo edo karaktere mugigarrien inprenta Johanes Gutenberg alemaniarrak sortu zuen XV. mendean (1440 urte inguruan), baina honen bazkide izan ziren Johann Fust eta Peter Schöffer-ek ere badute aitatasuna lortzeko eztabaida. Metalezko pieza edo tipo mugigarri batzuk dira, eta berauetan letrak eta ortografia ikurrak daude moldeatuta; tipo horiek matrize batean kokatu eta tintaztatu egiten dira, gero paper gainean inprimatzeko.
- UMTS
Ingelesezko Universal Mobile Telecommunications System terminoaren laburdura, telefonia mobileko teknologia bat, banda zabalean informazioa 2 Mb/s abiaduraz transmititzeko gai dena.
- UNIX
Sistema eragile bat Bell Labs-ek 1970eko hamarkadaren hasieran garatua. C programazio-hizkuntzan garatua dagoenez hizkuntza honentzako konpilatzailea zuen edozein ordenagailutan instala liteke. Eramangarritasun honi eta merkea izateari esker unibertsitate askotan hasi ziren erabiltzen. Bell Labs-ek iturburu-kodea banatzen zuenez edonork alda zezakeen eta bere beharretara egokitu. Hamarkadaren amaierarako UNIXen hainbat bertsio zebiltzan han eta hemen. Zerbitzari askotan erabiltzen den sistema eragilea da.
- URL
Ingelesezko Uniform Resource Locator terminoaren laburdura. Dokumentuek eta beste baliabideek World Wide Webean duten helbidea.
- USB
Ingelesezko Universal Serial Bus terminoaren laburdura. Kanpoko busentzako estandar bat 12 Mb/s transmisio-abiadurak ahalbidetzen dituena. Saguak, modemak, teklatuak, etab. konekta daitezke USB ataka batetik, are ordenagailua piztuta dagoela ere. Serieko eta paraleloko ataken ordez erabiltzen da gero eta gehiago.
- Uhin-luzera
Uhinean, fase berdineko bi puntu (adib.,bi gailur edo bi sakonune) jarrairen arteko distantzia.
- Vbscript
Ingelesezko Visual Basic Scripting Edition terminoaren laburdura. Microsoftek garaturiko script bidezko hizkuntza, Internet Explorer nabigatzaileak onartzen duena. Visual Basic programazio-hizkuntzan oinarritzen da, baina askoz sinpleagoa da. JavaScript-en antz handia du. Web orrietan kontrol interaktiboak txertatzeko balio du.
- Video for windows
Microsoftek garaturiko formatu bat bideoa eta audioa duten fitxategientzat. Formatu hau duten fitxategiek AVI luzapena izaten dute. AVI fitxategiek gehienez 320 x 240 pixeleko bereizmena eta 30 fotograma segundoko izan ditzakete. Horrekin ez da, ez pantaila osoko irudirik eta ezta abiadura naturaleko filmik ere lortzen. Alabaina, ez du hardware berezirik eskatzen eta horrek multimedia produktuen ekoizleei merkatu zabala bermatzen die.
- Visual basic
Microsoftek garaturiko programazio-hizkuntza bat eta ingurune bat, BASIC hizkuntzan oinarritua. Era grafikoan programa daitezke gauza asko kontrolak pantailan arrastatu eta askatuz, kodea idazten ibili gabe.
- WAN
Ingelesezko wide-area network terminoaren laburdura. Eskualde geografiko zabal samarrean hedaturiko ordenagailu-sarea. Normalean bi sare lokalek edo gehiagok osatzen dute. Sare publikoen bidez konektaturik egon ohi dira, dela telefono-lineak erabiliz, dela linea dedikatuen edo sateliteen bidez. Internet WAN bat dela esan daiteke.
- WAP
Ingelesezko Wireless Application Protocol terminoaren laburdura. Kablerik gabeko eskuko tresnak erabiliz, hala nola sakelako telefonoak, alde bitarako irratiak, etab., informazioa bat-batean lortzea erabiltzaileei ahalbidetzen dien espezifikazio segurua. WAPek kablerik gabeko sare gehienak onartzen ditu, hauen artean: CDPD, CDMA, GSM, PDC, PHS, TDMA, FLEX, ReFLEX, iDEN, TETRA, DECT, DataTAC, eta Mobitex. WAP sistema eragile guztiek onartzen dute, esate baterako eskuko tresnentzakoek: PalmOS, EPOC, Windows CE, FLEXOS, OS/9, eta JavaOS. WAPek edukiak mikronabigatzaileen bidez erakusten ditu. WAPek HTML eta XML onartzen dituen arren, WML hizkuntza, XML bidez idatzia da pantaila txikia duten eta esku bakarraz maneiatzekoak diren teklaturik gabeko tresnentzako berariazkoa.
- WAV
Microsoftek eta IBMk elkarlanean garatutako soinu-fitxategientzako formatua.
- Web zerbitzari
Web orriak zerbitzatzen dituen ordenagailua. Web zerbitzari bakoitzak bere IP helbidea du eta dominio-izena izan dezake. Edozein ordenagailu bihurtzen da web zerbitzari software egokiz hornitu eta Internetera konektatzen bada.
- Web zerbitzuak
Webean oinarrituriko aplikazioak integratzeko era estandarizatua, XML, SOAP, WSDL eta UDDI estandar irekiak erabiliz, Internet bidez. XML hizkuntza datuak markatzeko erabiltzen da, SOAP datuak transmititzeko, WSDL eskuragarri dauden zerbitzuak deskribatzeko eta UDDI erabilgarri dauden zerbitzuak zerrendatzeko. Enpresak euren artean eta bezeroekin komunikatzeko erabiltzen dira. Ez dira bezero/zerbitzari arkitekturan oinarrituriko sistemak, web orriak kontsultatzeko sistemak badiren bezala, ez diote erabiltzaileari interface grafikorik eskaintzen, aplikazioen artean komunikatzeko sistema da, ez pertsonen artekoa.
- Wi-fi
Ingelesezko wireless fidelity terminoaren laburdura. 802.11 motako sareengatik esaten da. Wi-fi ziurtagiria duten produktu guztiak bateragarriak dira beren artean.
- Wireless
Kablerik behar ez duena
- World wide web
Bereziki formateaturiko dokumentuekin lan egiten duten Interneteko hainbat zerbitzarik osatzen duten sistema. HTML deritzon hizkuntza batean formateatzen dira dokumentuak. Hauek hipertestuzkoak dira, hau da, erabiltzailea beste dokumentu eta multimedia elementu batzuetara bideratzen duten estekak dituzte. Interneteko zerbitzari guztiak ez dira World Wide Webekoak. Sistema honetako dokumentuak atzitzeko nabigatzaileak deritzen aplikazioak daude.
- XHTML
Ingelesezko Extensible Hypertext Markup Language terminoaren laburdura. HTMLren eta XMLren konbinazioa. XML erabiliz idatzitako markatze-hizkuntza da.
- XML
Ingelesezko Extensible Markup Language terminoaren laburdura. SGMLren bertsio arindu bat da, web dokumentuekin erabiltzeko bereziki prestatua. Diseinatzaileei euren marka propioak sortzea ahalbidetzen die, datuak aplikazioen eta antolakundeen artean trukatzeko.
- XSL
Ingelesezko Extensible Style Language terminoaren laburdura. HTML edo XML orriak prestatzen direnean estiloa alde batetik eta edukia bestetik banantzeko espezifikazioa. Estilo-orriak txantiloien antzekoak dira. Estilo berbera orri askori aplikatzen laguntzen dute. CSS eta XSL espezifikazioak antzekoak dira, baina bigarrena berriagoa da eta baditu ezaugarri batzuk lehenak ez zituenak: web orriak nola inprimatuko diren zehazteko aukera eta aplikazioen artean XML dokumetuak trukatzeko aukera
- ZIP
1. Datuak konprimatzeko formatu bat. Honen arabera konprimatutako fitxategiei ZIP fitxategiak esaten zaie eta .zip luzapena izaten dute. 2. Edukiera handiko disko malguak maneiatzen dituen disko-unitate bat, Iomega enpresak garatutakoa. Diskete arruntak baino handixeagoak eta bi bider lodiagoak dira ZIP diskoak disketeak baino, eta 100-250 MBeko edukiera izaten dute.
- Zerbitzariak
Ordenagailu partikular edo bezeroei errekurtsoak ala programak ematen dizkieten sistema. Interneten, hitz hau sareko erabiltzaileei informazioa ematen dieten sistemak izendatzeko erabiltzen da.
- Zerbitzariak
Ordenagailu partikular edo bezeroei errekurtsoak ala programak ematen dizkieten sistema. Interneten, hitz hau sareko erabiltzaileei informazioa ematen dieten sistemak izendatzeko erabiltzen da.
- Ziurtagiri digital aitortua
Sinadura digitala baliagarria izan dadin, ziurtagiri batekin bermatuta egon behar du. Horregatik, bada, txartel adimendunaren jaulkitzailea ziurtapen-erakunde batek izan behar du. Ziurtagiri digitala nortasun-agiri bat da, Internet bidez ahal den segurtasun handienarekin eros eta sal dezaketen enpresentzat baliagarria. Sinadura egiaztatzeko datuak lortzen dituen ziurtagiri elektronikoa da, haren identitatea berresteko. Merkataritza-ganberak bezalako erakundeek horrelako ziurtagiri digitalak ematen dituzte.