Informazio berehalakoa eta orokorra
Interneteko abantaila nagusia era guztietako informazio eta edukiak aurkitzeko aukera da. Momentuan bertan mundu osoko albisteetara iristeko aukerari esker, jakinaren gainean gaude beti. Bestalde, geure esku daukagun liburutegi erraldoi bat da Internet, artikulu berriak eta guztiz espezializatuak dauzkana interes orokorreko gaiei buruz. Abantaila nabarmenak ditu zientziaren sektorean, egunero egiten baitira ikerketak, eta edukiak etengabe eguneratzen direnez, azken orduko informazioa trukatzen da.
Hedabide honen berezitasunak ahalbidetzen du informazioa espezializatuagoa izatea, gai bakoitzak site bat edo gehiago izan baititzake. Beste abantai grarrantsitsu bat ere badu, munduko edozein hizkuntzan albisteak entzutea edo irakurtzea ahalbidetzen duelarik.
Egunkari digitalen abantailetako batzuek, ondorengoa dira:
- Berehalakoagoa: egunkari digitalak arinago heltzen dira publikoarengana.
- Merkeagoa: bai egunkariarentzat (inprenta, banaketa, eta abarren gasturik ez) baita irakurlearentzat ere, doan irakurtzen baitu egunkaria Interneten.
- Erosoagoa: Irakurlea noiznahi eta nolanahi irits daiteke informaziora, edizio fisikoaren bila joan beharrik gabe.
- Aberatsagoa: bideoak, soinu-artxiboak eta abar eskaintzen ditu. Idatzizko egunkariak baino zerbitzu gehiago ditu.
Sareko kazetaritzak bi aldaera ditu: edizio elektronikoa duten egunkari tradizionalak, ordaindu beharrekoak askotan, eta Interneten eta Interneterako sortutako kazetaritza. Paperezkoaren oso antzekoa da Interneteko kazetaritza tradizionala, baina baditu bere aldaketa teknikoak.
Euskadiko egunkarien batzuen web-orriak:
Kazetaritza on line honek harreman estua bilatzen du publikoarekin. Adibidez, internautentzako chat edo solasguneen bitartez, jendeak zuzenean egin ditzake galderak elkarrizketa batean. Gainera, informazioa eskaintzen du edozein formatutan: audio, bideo, testu, fotografia. Honi multimedia esaten zaio. Interneteko kazetaritzak, berriz, sarearen bitartez soilik informatzen du, bide horrek berezkoak dituen egiturak erabiliz.
