ZINEA

Erreportajeak

Finantza krisiak Hollywoodeko produkzioa mugatuko du

Finantza krisiak Hollywoodeko produkzioa mugatuko du

Kreditu krisia dela eta, Juno bezalako film independenteek ez dute Hollywooden lekurik izango hurrengo urteetan, horrela adierazi dute adituek American Film Marketen (AFM) konferentzia finantzarioan. Zinemagintzaren industria ziklo atzerakor batean murgildu da eta pelikula gutxiago ekoitziko dira, batez ere kostu gutxikoak. Horrelako ekoizpenak arriskutsuagoak dira zinema estudioentzat, ez baitakite inbertsioa berreskuratuko duten. Zeluloideko izarren aktore zerrendek osatutako superprodukzio handiak izango dira, beraz, hurrengo urteetan zinema aretoetan aurkituko ditugunak.

Erreportaje gehiago »»

Erreportaje didaktikoak

Ridley Scott, eszenak girotzen maisu

Ridley Scott, eszenak girotzen maisu

Ridley Scott britainiarrak makina bat film arrakastatsu zuzendu ditu, Alien, el octavo pasajero, Blade Runner eta Thelma&Louise, besteak beste. Oscar sarietarako hirutan proposatu duten arren, ez du sekula estatuatxorik bereganatu. Halaber, bi mila publizitate iragarkitan zuzendari lanak egin ditu. Egun, Leonardo di Caprio eta Russel Crowe protagonista dituen Red de mentiras bere azken pelikula ikusgai dago zinema aretoetan. Bere hurrengo erronka Monopoly jolasaren inguruko film bat zuzentzea eta ekoiztea da.

Erreportaje didaktiko gehiago »»

Bazenekien..

Marylinen argitaratuko gabeko grabazio bat enkantean jarri dutela

Filmaketa Melbourne hiri australiarrean jarri da enkantean, Leski etxearen bitartez, eta Billy Wilderren Some like it hot (1959) filmari dagokio. Zortzi milimetrotako formatuan filmatutako bideoak Marylin Monroe, Tony Curtis eta Jack Lemmon aktoreekin azaltzen da bi minutu eta erdiz. Eszena horren egilea armada estatubatuarraren ofizial bat da; Marylinek San Diegoko (AEB) Coronado Hotelean eraikitako set-era gonbidatu zuen.Bideoa jatorrizko ontzian dago eta ofizial horren alabak aurkitu du aitaren ondasun pertsonalen artean.

 

Zinema - Hiztegia

  • Off ahots: Uneko eszenatik at dagoen pertsona baten ahotsa.

Agenda

  • Perez saguaren abentura berriak Perez gure sagutxo hori II pelikulan.
    2008/12/12
  • Misterioa eta zirrara Crepusculo pelikulan
    2008/12/05
  • Martxa berarekin bueltatzen da Madagascar: Escape 2 Africa
    2008/11/28