Erreportaje didaktikoak
Ridley Scott, eszenak girotzen maisu
2008/11/28
Ridley Scott britainiarrak makina bat film arrakastatsu zuzendu ditu, Alien, el octavo pasajero, Blade Runner eta Thelma&Louise, besteak beste. Oscar sarietarako hirutan proposatu duten arren, ez du sekula estatuatxorik bereganatu. Halaber, bi mila publizitate iragarkitan zuzendari lanak egin ditu. Egun, Leonardo di Caprio eta Russel Crowe protagonista dituen Red de mentiras bere azken pelikula ikusgai dago zinema aretoetan. Bere hurrengo erronka Monopoly jolasaren inguruko film bat zuzentzea eta ekoiztea da.
Vincente Minnelli, genero zinematografikoen maisua
2008/11/21
Vincente Minnellik Zinema Historiaren eta bereziki, Hollywoodeko estudio handien urrezko aroaren zuzendari garrantzitsuenetarikoa da. Musikal ausartenak eta bikainenak filmatu ditu, baita melodrama bizienak eta sutsuenak, eta komedia sofistikatuenak eta dotoreenak ere. Genero horietan obra nagusiak utzi ditu eta gainera, Tacknicolorra eta Scope formatua erabiltzeko duen doina erakutsi du.
Ennio Morricone, soinu-banda ahaztezinen sinonimoa
2008/11/14
Ennio Morricone konpositore erromatarrak laurogei urte bete zituen joan zen astelehenean. Zinemak inoiz izan duen soinu-banda konpositore emankorrena eta entzutetsuenetarikoa da. Bere musika irudien mende jarri izan du beti, eta behar izan denean berriztatzen jakin du estilo propioa sortuz; horrela, zinemaren eta musikaren munduan ezabaezina den arrastoa utzi du. Gainera, segur aski, soinuen eta irudien hizkuntza egokien uztartu dituen musikaria izan da.
Tim Burton, Hollywood ilunenaren aita
2008/11/07
Joan den abuztuaren 25ean, Tim Burton zuzendariak, Hollywood arketipikoaren antitesia, 50 urte bete zituen. Bere ibilbide profesionalean izaki nahigabetuz eta leku ilunez jositako unibertso fantastiko bat sortu du eta bertan murgildu eta horrekin liluratu diren jarraitzaile mordoa dauka; horregatik, genero fantastikoaren maisua da Burton. Orain, bi proiektu berritan ari da lanean.
Natalie Wood, urrezko haurra
2008/10/31
Natalie Woodek umetan aktore izan ondoren nagusitan aktore izaten jarraitzea lortu zuen antzezlari bakarrenetarikoa izan zen. Jauzi zaila izan arren, honek ondo baino hobeto egin zuen, eta Hollywoodeko aktore garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen 50eko hamarkadan.
Agur Jean Delannoy zinemagile frantses handiari
2008/10/24
Pasaden ekainean zinema frantsesak bere historiako pertsonaiarik hoberenetarikoa eta polifazetikoenetarikoa galdu zuen. Jean Delannoyk utzi duen hutsa nekez bete ahal izango dute berriro.
Hugh Grant, betiko erromantikoa
2008/10/17
Pantaila handiko galaietariko bat da, ingeles dandy estiloa sedukzio armatzat dauka eta bere irribarreak barruan daukan pikaroa iradokitzen du. Zaila izango litzateke Hugh Grant bereziaren komedia erromantikoetako bat ikusi ez du emakumeren bat aurkitzea.
Doris Day, Hollywood zaharraren azken izarra
2008/10/10
Doris Day XX. mendearen erdialdeko Hollywoodeko izar zerrenda luzearen buru izateaz harro agertu ahal den artista gutxienetariko bat da. Orain ez dira horrelako artistak aurkitzen, maila berdinean dantzatzeko, abesteko eta interpretatzeko gai zen eta.
Paul Newman, Hollywoodeko begi urdindun mitoa hil da
2008/10/03
Paul Newman aktore estatubatuarra, Hollywooden urrezko garaietako begi urdindun mitoa, iragan larunbatean hil zen Connecticuteko (AEB) bere etxean, 83 urte zituela, biriketako minbiziak jota. 1954an egin zuen bere lehen estreinaldia eta harrezkero, aktore izateaz gainera, gidoigile, zuzendari eta zinemako ekoizle ere izan zen.
Robert De Niro, bizitza erdia baino gehiago jardunean
2008/09/26
Robert De Niro azken hiru hamarkadetan izan den aktore ospetsuenetako bat da. Urte horietan guztietan, 70 pelikulatik gora antzeztu, 30 inguru ekoitzi eta bi zuzendu ditu. Iragan abuztuaren 17an, 65 urte bete zituen arren, ez du erretiroa hartzeko asmorik agertu. Urrian, Al Pacinorekin batera filmatu duen lana kaleratuko du.
Hurrengoak »»

