Jose Luis Cuerda zuzendaria 2005ean Narratiba Nazionalaren saria jaso zuen Alberto Mendezen nobela baten egokitzapenarekin dator: Los girasoles ciegos. Filmak diktadura frankistaren lehen urteetako errepresioa bizi duten pertsonaien drama kontatzen du, eta bertan, Maribel Verdu, Javier Camara eta Raul Arevalo aktoreek hartu dute parte.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak elkarrekin antolatutako Kimuak programako 11. edizioak baditu jada protagonistak. Euskal film laburrak sustatzea helburu duen katalogo honetan parte hartzeko aukeratutako lanen artean, Gipuzkoan ekoitzitakoak nabarmendu dira aurtengoan; izan ere, aukeratutako zortzi lanetatik zazpi Gipuzkoan egindakoak dira eta bestea, berriz, Bizkaian.
Palabras que vienen del mar Angel Amigo zuzendari gipuzkoarraren azken lana da. Amigo Imanol Uriberen La fuga de Segovia (1981), Ana Diezen Ander eta Yul (1989) eta Victor Ericeren El sol del membrillo (1992) filmetan ekoizle eta gidoilari bezala egin zuen lanengatik da ezaguna.
Europar Batasunak bi milioi euro jarriko ditu 18 zinematografia-proiektu laguntzeko. "Media Internacional" programaren bitartez lan egingo du, eta Latinoamerikan, Kanadan, Indian, Txinan, Hego-Korean, Japonian, Marokon, Bosnian, Turkian eta Georgian jasoko dituzte diru-laguntzak. Ekimenean, zinemako eta ikus-entzunezko sektore europarra izango du lagun EBk. Aipatu egitasmoek zinema-zuzendarien heziketa bateratua, filmen elkarrenganako sustapena eta zinemako sareen garapena bultzatzeko mekanismoak landuko dituzte.
Ethal eta Joel Coenen komedia beltz berriak emango dio hasiera gaur hasi eta irailaren 6a bitartean ospatuko den Veneziako Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren 62. edizioari. Coendarren lan berriak, Burn After Readingek, ikusmin handia sortu du. Besteak beste, John Malkovichek, George Clooneyk, Brad Pittek eta Tilda Swintonek osatzen dute lan horretako aktoreen zerrenda.
Donostiako Zinemaldiko "Zabaltegi-Perlak" sailak munduko zinemaldi nagusietan sarituak izan diren hamabi film hartuko ditu bere baitan. Film horiek oihartzun handia izan dute nazioartean, baina ez dira espainiar Estatuko zinema-aretoetan estreinatu oraindik.
Zineman oinarritutako hainbat webgune estatubatuarrek filmaren hasierako trailerra jarri dute ikusgai, pelikula osatzen duten film labur batzuen lehen eszenak erakutsiz.
Guillermo del Toro eta Peter Jackson zinemagileek Hobbita pelikularen gidoia idatziko dute; J.R.R. Tolkien idazlearen eleberri mitikoan oinarritua eta kronologikoki, Eraztunaren Jauna lanaren aurrekoa.
Hamasei errealizadore hasiberrik hartuko dute parte Donostiako Zinemaldiko "Zabaltegi-Zuzendari Berriak" sailean, talentu berrien alde apustu egiten duen atalean.
Tom Cruise aktorea Sam Raimi Spiderman heroiari buruzko trilogiaren zuzendariarekin bildu da Sleeper komikia pantaila handira moldatzeko. Cruise bera filmaren pertsonaia nagusia izango da ziur aski.