Basandere
Basanderek "andre basatia" edo "basoko andrea" esan nahi du. Ipuinetan, batzuetan, basajaunen andre bezala ageri da. Ezpeleta aldean esaten da, Mondarraingo gailurrean, aspaldiko siniste baten arabera, dagoen leize baten sarreran agertzen zela Basandere. Han, urrezko orraziaz orrazten zuen bere ilea.
Itsasuko artzain batek orrazia lapurtu zuen eta ihesi joan zen. Basanderek jarraitu zion eta ia heldu zionean, eguzkiaren lehenengo izpiak iristen ziren une berean, artzaomal harkaitz bat ukitu zuent. Orduan Basandereki ondorengoa esan zion artzainari: "eskerrak emazkiok eguzkiari"; eta bere Mondarraingo kobara joan zen.
Mendibetik Irati mendira doan bidean Salbatore ermita dago. Inguruko herrietatik jende asko igotzen da hara, erromes, batez ere Korpus Kristi egunez. Ermita horri buruz badira hainbat legenda.
Horietako batek Salbatoren aurkitzen den argimutil zahar bat aipatzen du. Galharbeko-potxako koban bizi zen Basandereak, Basajaunek lapurtutako argimutila zuen. Lohiberria (Mendibe) baserriko gazte batek, lapurtutako zutargia ikusi zuen eguzkitara, Basandere bere ilea urrezko orraziaz orrazten ari zen bitartean.
Artzain gazteak behin eta berriz eskatu zion argimutila Basandereri eta honek, azkenean, eman zion. Mutilak Salbatoreren ermitara zeramakien zutargia eta Basanderek hori ikustean, jarraika,a oihuka hasi zitzaion. Mendi gailurrean zegoen Basajaun, eta hura ere gaztearen atzetik abiatu zen, gertatutakoa ikustean.
Gazteak, ordurako Salbatoretik hurbil, garrasika ondorengoa esan zuen: Jondoni Salbatore, zuretzat nuen, othoi urrikal zakizkit! . Berehala entzun zen Salbatoreko kanpai-hotsa eta Basandere eta Basajaun bertan gelditu ziren. Basajaunek hala esan zuen oihu handiz: Kanpai madarikatu horrek lagundu dik; baino baraurik harrapatzen hauten egunean, hik ordainduko didak .
Handik egun batzuetara, Lohibarriko artzain gaztea mendira abiatu zen baraurik, eguna garia jotzen igaro ondoren. Basajaun bidera atera zitzaion eta artzainari haren hitzak etorri zitzaizkion gogora. Mehatxua ez betezeko, eskua burura eraman eta ile artean gari ale batzuk aurkitu zituen, ahoan sartu eta era horretan hautsi zuen baraua. Jesus batean ezkutatu zen Basajaun.
Argimutilak Salbatoreko ermitan jarraitzen du oraindik. Handik gertuko Mendibetarrek bere herrira eraman nahi izan dute, baina sekulan ez dute lortu Haritz-Kurutxetako muinotik harantzago eramatea.
