Traganarru
Garai bateko itsasgizonak, eta gaur egunekoak gehien ikaratu dituen ireluak Traganarru izena hartu izan du eta zurrunbilo ikaragarri itxuran azaltzen da.
Beste jeinu batzuk (laminak, sorginak eta gaizkinak) gaiztotzat arrantzaleei eta itsasgizonei erasoka, azaltzen dira. Olatu bihurtutako sorginak askotan aipatu dituzte; horiei buruz Juan V. Araquistainek "Las tres olas" deituriko kondaira argitaratu zuen, Tradiciones vasco cántabras idazlanean (Tolosa, 1866). Geroago, Jose Miguel de Barandiaranek ipuin horren kontaera murriztu bat argitaratu zuen Obras Completas en :
"Bermeoko txalupa batzuk Elantxobeko kaian sartu ziren eta bela, masta eta beste gauzak, saskiak ez beste denak ontzitik atera zituzten. Agure bat txalupara itzuli zen gauez lo egitera, eta, lo zegoela, bi emakume gona gorriz jantziak sartu ziren txalupara. Sokak askatu zituzten eta bi emakumeak arraunketari ekin zioten. Arraunkada bakoitzean, ehun legoa esaten zuten, eta Habanara iritsi ziren.
Orduan herrira joan ziren bi emakumeak eta, hauek festa egiten zuten bitartean, agurea ere atera zen txalupatik. Habanako zuhaitz bati adar bat kendu zion, ontzira itzuli zen eta pipa erretzen hasi zen. Bi emakumeak itzuli zirenean, ondorengoa esan zuten: Pipa usaina dago hemen, gizonen bat sartu ote zaigu, bada? Agurea isilik geratu zen, aurkituko zuten beldurrez.
Besterik gabe, arraunean hasi ziren berriz ere eta, egunsentia baino lehen, Elantxobera iritsi ziren. Agureak zuhaitz adarra erakutsi zien lagunei, gau hartan Habanan izan zela sinetsarazteko.
"Hau horrela bazan, sar dadila kalabazan eta irten dadila Derioko plazan".
Azkoitiko istorio batean ere azaltzen dira gai horiek, laburrago bada ere. "Sorginek bere baitan hala zioten: arrantzaleek horrela edo hala jarri beharko dute txalupa, gu ez itzultzekotan. Halabeharrez arrantzale batek entzun zien hori eta ontzia jarri zuten, sorginek esan bezala.
Sorgin batzuek herriko arrantzale etxe batean bizi zirenak gorroto zituzten eta akabatzea erabaki zuten. Hiru sorgin ziren eta olatu itxura hartu zuten arrantzaleak itsasora irten ziren batean.
Sorginek elkarrekin hitz egin zuten eta, ez iraultzeko, arrantzaleek ontzia modu jakin batean jarri behar zutela esan zuten. Arrantzale batek elkarrizketa entzun zuen eta, horri esker, onik irten ziren.
Gero arrantzale hark danbateko bat eman zion hiru olatuetako bati puntzoi luze batekin eta sorgina erdi hilik gelditu zen.
BARANDIARAN, JOSE MIGUEL:
Mitología del Pueblo Vasco
, Ostoa, 1984
BARANDIARAN, JOSE MIGUEL:
Mitología Vasca
, Txertoa, 1982
BARANDIARAN, JOSE MIGUEL:
Mitología Vasca
, Minotauro, 1960
