San Joan jaia
Ekainaren 24ak udako solstizioarekin bat egitea da jai horrek duen ospearen arrazoietako bat. Jatorri paganoa du San Joan jaiak eta Kristo Aurreko ospakizunetan oinarritutako ohiturak eta erritualak heredatu ditu.
San Joan gaua, ekainak 23, urteko gaurik motzena da ipar hemisferioan eta, argiaren garaipena iluntasunaren aurrean esan nahi du. Eguzkia, sua eta ura dira bere erritualetan ezaugarririk garrantzitsuenak eta gau horretan pizten diren suak gaitzetik babesten du jendea urte osoan zehar. Errautsak azaleko gaixotasunak sendatzen ditu legendaren arabera eta hiru aldiz salto egin behar da suaren gainetik urte on bat izateko.
Euskadi osoan jaiak ugaltzen dira San Joan eguna iristen denean: zaindarien egunak, auzoetakoak, erritualak eta suak. Maiatzeko zuhaitzaren jarraipena edo ordezkaria gure herrietako tradizio sustraienetako bat da. Herrietako plazetan, gazteen edo gizon helduen koadrilek zuritutako enbor bat ipintzen dute, San Joango zuhaitza, alegia.
Asko dira egun honetan jai hau ospatzen duten herriak: Aguarain, Arrasate, Donostia... Nahiz eta baliteke Tolosa (Gipuzkoa) izatea ikuskizun koloretsuena eskaintzen duena: zezenak, prozesioak, bertako dantzak, adibidez, bordon dantza, soldadu armatuen desfilea...
Nafarroan, Burgete eta Torralba del Rio herriak aipagarriak dira. Burgeten Trebole dantza egiten dute eta Torralba del Rion, berriz, Juan Loboren (Erdi Aroko bidelapurra) atxiloketa antzezten da. Bertan "Baltsaren dantza" dantzatzen dute San Joaneko anaikideek.
Bestalde, Zugarramurdiko kobazuloetan, Akelarrea ospatzen da San Joan bezperan. Sorginek txalapartarekin dantza egiten dute "zanpantzarrak" agertu artean.
Biasterin, berriz, "katximorro" izeneko pertsonaia bat dantzarien aurretik desfilatzen du. Segizioa San Joan Bataiatzailearen elizara heltzen denean, Pilar Amabirjinaren irudiaren aurrean jartzen da Biasteriko bandera. Ondoren Regidor Sindicok bandera mugitzen du alde batera eta bestera.
