EUSKAL KULTURA

Herri kirolak

Euskal Herrian sortu eta antzinatik jokatu direnak dira herri kirolak. Horietako asko, hemen sortutakoak badira ere, munduko beste zenbait lurraldetan ere ezarri dira denborarekin. Hemen praktikatzen diren kirol batzuk, berriz, munduko beste herrietan jokatzen diren beste batzuen antzekoak dira.

Herri kirol guztiek indar fisiko handia izatea eskatzen dute, eta energia handia izan behar da horiek praktikan jartzeko. Gainera, erresistentzia handikoa izatea ere beharrezkoa da, esfortzu handia egiten baita. Herri kirolen ezaugarrietako batzuk apustuek duten garrantzia eta partaide eta ikusleen artean botatzen diren erronkak dira.

Herri kirolen jatorria garai bateko hainbat lan jarduera aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Horrez gain, lan horiek pertsonen arteko lehia eragin dute kirol bihurtuta.

Herri kirolak hiru taldetan sailkatu daitezke funtsean: lanean oinarritutakoak, gerran oinarritutakoak, eta erlijioan eta jai-ospakizunetan oinarritutakoak.

Lanean oinarritutako herri kirolak

Talde honen barruan ondorengo kirolak sartzen dira: aizkolaritza edo enbor-mozketa, harri-jasotzea, idi-dema edo idi probak, segalariak, korrikalariak, estropadak, txingak eta lokots edo koskol bilketa.

aizkolariak

Gerran oinarritutako herri kirolak

Palanka jaurtitzea, korrikalariak lanean oinarritutako kiroletan bezala eta bolo jokoak dira talde honetako herri kirolak.

Jai-ospakizunetan oinarritutako herri kirolak

Pilota da Euskadiko jaiekin harreman handiena duen kirola, eta aspalditik praktikatu da euskal lurraldean. Herri jatorriko jokoa ikuskizun bilakatzen joan zen gainera, hirietako jendea apustuak egiteko joaten baitzen partidetara.

pilota