EUSKAL KULTURA

Etengabeko Ikaskuntza

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  • Aida
    Germaniar jatorriko Asalais izenaren aldaera eta euskal mitologian gizakiak laguntzen eta oztopatzen dituen Aide "jenioa"-ren bertsio femeninoa. Mitologian mundua bitan banatzen da: lehenik berezko gauzak daude eta gero Aide-renak. Azken hauek ezagutzen ez ditugunak dira.
  • Aide
    Izen mitologikoa, naturaz kanpoko indarraren irudikapena. Gizon-emakumeak laguntzen eta oztopatzen dituen izakia da Aide. Mitologian mundua bitan banaturik dago: alde batean berezko gauzak ditugu, eta bestean ulertzen ez diren aidekoak. Izen honen emakumeentzako aldaera Aida da
  • Amilamia
    Agurain (A) inguruko izaki mitologikoa, aiurri atsegin eta onekoa, behartsuak laguntzen dituena. Lamina gehienak bezala erreka ondoan egoten da maiz, ilea orrazten ari.
  • Ariane
    Grezierako Ariadne ?santua? hitzetik sortutako izena. Greziako mitologian Ariane Kretako Minos erregearen alaba izan zen. Minotauroren laberintoan sartu behar zuen Teseoz maitemindurik zegoenez, honi haril edo mataza bat eman zion, haria luzatuz-luzatuz aterabidea aurki ahal zezan. Zorigaitzez, esker txarreko Teseok Naxos uhartean utziko zuen aurrerago. Handik Dioniso jainkoak atera zuen eta Olinpora eraman, berarekin ezkontzeko. Jaieguna irailaren 17an da. Baliokideak: Ariadna (gaz.), Ariane (fr.).
  • Atarrabi
    Euskal mitologiako izakia. Atarrabi eta Mikelats Mari-ren semeak dira; lehenak, bihotz onekoa denez, herriak eta uztak babesten ditu. Izena Atarrabia toponimotik atera zen, hiribildu honetako seme izandako Aita Atarrabio frantziskotarraren ospearen ondorioz, Axular-en kasuan bezala.
  • Atarrabi (gizonezko izena)
    Euskal mitologiako izakia. Atarrabi eta Mikelats Mari-ren semeak dira; lehenak, bihotz onekoa denez, herriak eta uztak babesten ditu. Izena Atarrabia toponimotik atera zen, hiribildu honetako seme izandako Aita Atarrabio frantziskotarraren ospearen ondorioz, Axular-en kasuan bezala.
  • Aurora
    Mitologia klasikoan egunsentiaren jainkosa da Aurora, Titan eta Lurraren alaba. Bi zaldik daramaten zilarrezko gurdi batean irudikatzen da. Mitologian goizeko ihintza honen seme-alabek jaulkitako malkoak direla esaten da. Egunsentiko Andre Maria irailaren 15ean da. Baliokideak: Aurora (gaz.) eta Aurore (fr.).
  • Eguzkia
    Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzki-arekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. Euskal mitologian Eguzkia -Ilargia bezala- Lurraren alaba da, emea beraz, eta gauero elkartzen da amarekin. Aldaerak: Eguzkiñe, Ekia eta Ekiñe. Zenbait lekutan hauxe esaten da iluntzean: "Eguzki amandrea badoa bere amagana".
  • Eguzkia
    Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzki-arekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. Euskal mitologian Eguzkia -Ilargia bezala- Lurraren alaba da, emea beraz, eta gauero elkartzen da amarekin. Aldaerak: Eguzkiñe, Ekia eta Ekiñe. Zenbait lekutan hauxe esaten da iluntzean: "Eguzki amandrea badoa bere amagana".
  • Ekaitz
    Izen arrunta (?erauntsia?) eta mitologikoa.
  • Ekaitz (gizonezkoa)
    Izen arrunta (?erauntsia?) eta mitologikoa.
  • Ekaitza
    XX. mendearen hasieran izadiarekin lotutako izenak erabiltzeko kristautasunaren aurreko tradizioa berpizten hasi zen. Haietako bat dugu ekaitza, euskaraz Marirekin hagitz erlazionaturik egon dena, ostosketak berak sortzen baititu eta askotan itxura hau hartzen baitu leku batetik bestera joateko. Arantzako (N) mendia (1.047 m) ere bada.
  • Errafaila
    Gure mitologiako zati bilakatu den izen historikoa. Errefaila Urdiainen (N) sorgina zelakoan erretako emakumea izan zen.
  • Gauargi
    Mitologiako pertsonaia. Gauez argi itxuran agertzen den izakia izendatzen du. Leku batzuetan Inguma-tik babesteko eskatzen zaio: Hi, aldiz, jin hakitala Gauargia.
  • Gaueko
    Gauez etxeetatik kanpo bizi den izaki mitologikoa, gauaren beraren irudikapena dena. Honek gauez etxetik landa egiten den lana zigortzen du, eta bereziki harrokeriagatik edo apustu egiteagatik etxetik irteten direnak. Ataunen (G) behin neska talde bat goruetan ari omen zen, eta haietako batek urrutiko iturri batetik ura ekarriko zuela esan omen zuen. Etxetik atera omen zen, baina bidean galdu eta ez omen zen berriro agertu. Haizearen txistuarekin batean, hala ere, hauxe aditu omen zuten etxean gelditu zirenek: Gaua gauekoarentzat eta eguna egunezkoarentzat.
  • Haize
    Hitz arrunta eta euskal mitologiako izakia (Hegoi "hego haizea" eta Ipar "ipar haizea").
  • Haizea
    Euskal mitologian haizeak bizidunak dira. Ipar-mendebaldeko haizearen alabak Ipar eta Hegoaldeko haizeen emazteak dira. Aldaera: Haizene.
  • Hedoi
    Hodei-ren aldaera den izen mitologikoa
  • Hegoa
    Euskal mitologian haizeak bizidunak dira. Ipar-mendebaldeko haizearen alabak Ipar eta Hegoaldeko haizeen emazteak dira. Aldaera: Haizene.
  • Hiazinta
    Grezierako Hyákinthos lore izenetik datorkigu, latineko Hiacinthus-en bitartez. Greziako mitologiaren arabera, Apolok nahi gabe hildako Hiazinto gaztearen odol tantetatik sortu zen landarea. Jaieguna urtarrilaren 30ean da. Aldaera: Jakinde (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia). Baliokidea: Jacinta (gaz.) eta Hyacinthe (fr.).
  • Hodei
    Euskal Mitologiako izakia, ekaitza eta harria ekartzen dituena. Zenbait lekutan Ortzi deitzen dute, Jainkoaren euskal izen zaharra (Urtzi XII. mendean) erabiliz.
  • Hodeia
    Euskal mitologian naturaren indarrak bizidunak dira. Adibidez, Hodeia trumoiaren "jenioa" da.
  • Ieltxu
    Gauez ateratzen den izaki mitologiko txikia.
  • Ilargi
    Ilargia edo Ilazkia gaueko argizagi nagusia da. Euskal mitologian emea da: "Ilargi amandre santua, Jainkook bedeinka; nere begi ederrak gatzik ez deiola; ikusten duen guzik hala esan deiola" (Zerain, G). Erromatarren garaian jainkotzat hartzen zen, Santakara (N) herrian aurkitutako eskaintza harri batean ikus daitekeen bezala. Gorbeia inguruan Eguzkia eta Ilargia senar-emazteak direla esaten da. Aldaerak: Ilargiñe, Ilazki eta Ilazkiñe.
  • Intxixu
    Haitzuloetan bizi den izaki mitologikoa. Oiartzun (G) herrian, esaterako, Arditurri haitzuloan bizi omen da.
  • Ipar
    Iparraldetik datorren haize indartsua, gainerakoak menderatzen dituena. Euskal mitologian gizonezkoa da eta bere haserrealdiak baretzen dituen ipar-ekialdeko haizearen alabarekin dago ezkondurik.
  • Kismi
    Nombre mitológico usado por los gentiles para referirse a Jesús. Euskal mitologian jentilek Jesus adierazteko erabiltzen duten izena. Kristo jaio zenean argi bat ikusi omen zuten jentilek eta beren arteko zaharrenarengana jo omen zuten laguntza eske. Honek Kismi jaio zela eta berenak egin zuela adierazi omen zien: "Ah nire umeak! Jaio duk Kixmi eta gureak egin dik; ez diat gehiago bizi nahi eta bota nazazue ezkerreko malkar horretatik amilka". Azkeneko jentilak Aralarko Argaintxabaleta trikuharrian omen daude ehortzirik.
  • Laino
    Izen arrunta (?hodeia? edo ?erlainoa?) eta euskal mitologian Marik hartzen duen itxuretako bat.
  • Lamina
    Urarekin lotua dagoen izaki mitologikoa. Deskripzio asko badaude ere, eskuarki emakume ederrak izaten dira, baina ahate hankak ohi dituzte edo arrain isatsa -kostaldean eta ibai ertzetan batik bat, Ibaizabalen edo Bidasoan esaterako-, eta leize, iturri eta osinen inguruetan bizi ohi dira. Aiurri onekoak dira, eta sarri mesedeak egiten eta eskatzen dituzte, nahiz inoiz kalte ere egiten duten. Mari bezala ilea orrazten agertu ohi dira, urrezko orrazia erabiliz. Euskal Herrian ehundaka toponimotan gorde da lamina izena: Lamiaran, Lamiarrieta, Lamierreka, Lamiturri... Baliokide maskulinoa Maide da. Aldaera: Lamia.
  • Latsari
    Luzaiden (N) gauez, ilargi xuritara, ateratzen diren laminen izena
  • Lur
    Lurra, izaki eta gizaki ororen bizilekua, Ilargiaren eta Eguzkiaren ama da. Europa osoan hartu izan da jainkotzat, bizi iturria baita. Gure arteko Mari, esaterako, Lurraren irudikatzea dateke. Berarekiko lotura hartzuloen alderako jaieran ikusten da. Aldaera: Lurra
  • Maide
    Gauez tximinietatik jaisten den izaki mitologikoa, laminen laguna dena. Zuberoan harrespilak (beste lekuetan ?jentil baratzak? deituak) egin omen zituzten. Oiartzunen (G) Maidezulo deritzan haitzuloa dago.
  • Maitagarri
    Adjektibo ezaguna eta J. A. Xaho idazle zuberotarraren eskutik hedatu zen izaki mitologiko baten izena.
  • Maiu
    Lurpean bizi den izaki mitologikoa, Mariren senarra. Beste izenak Sugar (xehetasun gehiago nahi izanez gero ikus sarrera hau) eta Sugoi dira.
  • Mari
    Euskal Mitologiako izakirik garrantzitsuena, gainerako guztien nagusia baita. Itxura eta ezizen asko ditu, baina hedatuena emakume ederrarena da. Guztiz ahaltsua da lur barruan bizi den hau eta irteteko haitzuloak erabiltzen ditu (Aketegi Aizkorrin, Mariurrika Anboton, Supelegor Gorbeian, Otsibarre Gameren, e.a.). Ekaitzak sortzen ditu, baina berarengan sinesten dutenekin bihotz onekoa da eta, besteak beste, harritik babesten ditu. Gezurra, harrokeria, ebasgoa eta hitza ez betetzea zigortzen ditu. Mari Europako kristautasunaren aurreko sinesmenen aztarna dugu, Pirinioetako Dama Zuria-ren ahaidea. Bizkaiko laugarren jaunarekin bizi izan omen zen eta bi seme-alaba eduki omen zituen. Bestalde, usaiakoa izan da euskaldunon artean Maria-ren aldaera laburtua den Mari beste pertsona izen batzuk sortzeko erabiltzea, oinarritzat gehienetan gizon izena edo toki izena hartzen zelarik.
  • Mikelats
    Mariren semeetako bat dugu hau; bestea Atarrabi da. Euskal mitologian ekaitza eta harria bidaltzen ditu. Eskandinaviar mitologiako Thor jainkoak dituen antzeko ahalmenak ditu.
  • Mikelats
    Mariren semeetako bat dugu hau; bestea Atarrabi da. Euskal mitologian ekaitza eta harria bidaltzen ditu. Eskandinaviar mitologiako Thor jainkoak dituen antzeko ahalmenak ditu.
  • Negu
    Urtaro baten izena eta naturaren indar gehienak bezala mitologiako izakia. Esaera zaharretan askotan agertzen da: "Negua elhurte, uda ogite"; inoiz pertsona balitz bezala hitz egiten zaio: "Uda ta negu, eguzu ogi ta su".
  • Orats
    Mitologiako izena.
  • Ortzadar
    Zeruan sortzen den uztai koloretsua, eguzkiak argia eurian islatzen duenean. Sineste askoren iturri izan da mitologiako izen hau. Adibidez, ekaitza dagoenean Ortzadar-en babesa eskatzen da. Ostadar honen aldaera da. Ikus Urtzi.
  • Sua
    Euskal mitologian suak izaera bikoitza du: ona da, babesa ematen baitu, baina aldi berean arriskutsua izan daiteke. Etxeko sua etxeko "jenioa" da eta mesedeak eskatzen zaizkio. Bereziki sakratuak dira Gabonetako eta Done Joanes eguneko suak.
  • Sugar
    Euskal Mitologiako izakia, lur azpian -Dimako (B) Baltzola haitzuloan, Jentilzubi ondoan- bizi eta zerua suzko igitaiaren itxuran zeharkatzen duena. Zenbait lekutan Maju -Mariren senarra- bera dela diote, zerutik etorri eta Ama Lurra (Mari) ernaltzen duena. Bizkaiko lehenengo jauna, Jaun Zuria delakoa, Sugar eta printzesa baten semea izan zen. Bizkaiko Arratia haranean Sugoi deitzen dute. Nafarroan 1074an Gomiç Sugaharra agertzen da.
  • Sugoi
    Arratia (B) haranean Sugar izendatzeko erabiltzen da. Ikus Sugar
  • Urtats
    Euskal Mitologian urtearen lehenengo eguna da, Urteberri alegia. Egun sakratua da, eta orduan bildutako urak ahalmen bereziak ditu.
  • Urtzi
    Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazlearen ustez zeruaren deizio zaharra zen. Hemendik sortu dira Ortzadar, Oskarbi eta beste. Aurreneko aipamena XII. mendeko Codex Calixtinus-ekoa da, non Compostelako Donejakuera joateko bidea aurrenekoz deskribatzeaz gainera euskarazko lehen hiztegitxoa ere biltzen baita: "Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant Urcia (...)". Horretaz gain, Euskal Mitologiako izakia ere bada, ekaitza eta harria ekartzen dituena, zenbait lekutan Hodei izenaz ezagutua. Aldaera: Ortzi.