«« Itzuli
Kirmen Uriberen azken liburuaren ingelesezko itzulpena 2007ko onenen artean dago

2008/05/06
Elizabeth Macklinek itzuli eta Graywolf etxeak iaz argitaratu zuen Kirmen Uriberen Meanwhile take my hand (Bitartean heldu eskutik, Susa 2001) liburua finalista geratu da 2007an ingelesera itzuli eta Amerikako Estatu Batuetan (AEB) argitaratu diren poema-liburu onenaren sarian.
Saria AEBetako PEN idazleen elkarte entzutetsuak urtero banatzen dituenetako bat da. Aurten, sari-banaketa maiatzaren 19an egingo da New Yorkeko Lincoln Certerrean.
Idazle ondarrutarraren liburua 2007ko urtarrilean argitaratu zen AEBetan eta kritika onak jaso ditu geroztik, hala nola Los Angeles Times, Booklist edo The Harvard Review egunkari eta aldizkarietan.

