EUSKAL LITERATURA

«« Itzuli

Euskaltzaindiak Literatura Terminoen Hiztegia argitaratu du

Euskaltzaindiak <em>Literatura Terminoen Hiztegia</em> argitaratu du

2008/06/27

Euskaltzaindiak Literatura Terminoen Hiztegia argitaratu du; honek euskaraz literaturaren teoriaren, historiaren eta kritikaren berri emateko erabiltzen den lexikoa biltzen eta normalizatzen du.

Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa Batzordearen 17 urteko lanaren ondorioa da hiztegi berri hau, erakundeak komunikatu batean azaldutakoaren arabera.

Batzordeko zuzendariak, Akademiako zuzendari izan zen Jean Haritschelharrek, adierazi du argitaratu berri duten hiztegiak "euskal literaturaren terminoen erabilera deskribatzen" duela eta bere helburu nagusia dela "euskal literatura aztertzen eta ikertzen ari den komunitateari etorkizuneko ikasketa programetarako erreferente izan daitekeen proposamen koherente bat eskaintzea".

Liburua Euskaltzaindiaren hiztegien bildumako liburuetako bat da eta 610 sarrera eta 800 orrialde ditu. Azken zatian azalpen bibliografikoak daude.

Hiztegia oso erabilgarria izan daiteke literatura irakasleentzat eta ikasleentzat, testuliburuen egileentzat, itzultzaileentzat, komunikabideetako profesionalentzat, baita euskal literaturaren jarraitzaile guztientzat ere.

(Argazkia: www.euskaltzaindia.net)